90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

Ur horniduraren tasak arautzen dituen Arakilgo Udalaren ordenantza

Arakilgo Udalak ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala onetsi zuen, 1999ko azaroaren 19ko osoko bilkuran.

Jendaurrean egon zen hilabetez, 1999ko abenduaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, eta alegaziorik jaso ez zenez behin betikoz onetsita gelditu da.

UR HORNIDUARAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ARAKILGO UDALAREN ORDENANTZA

Funtsa

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoaren babesean ematen da.

Zergagaia

2. art. Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzeko aukera eta erabilera bera dira Zergagaiak.

Salbuespenak

3. art. Ez dago salbuespenik tasa hau ordaintzeko.

Subjektu pasiboak

4. art. Pertsona fisiko eta juridikoak eta unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten entitateak (pertsonalitate juridikorik ez izanagatik ere) dira tasa honen subjektu pasiboak, zergadunak diren aldetik, etxeetan edateko uraz hornitzeko zerbitzua eskatzen badute edo zerbitzu horren onuradun badira.

Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei kobratzen ahalko dizkiete kuotak, hala bada.

Tarifak

5. art. Zerbitzu hori emateko tasak kontzeptu hauengatik igorriko dira:

a) Hornidurako zerbitzua erabili eta mantentzeagatik: urteko kuota finkoa, 3.000 pezeta kontagailu bakoitzeko.

b) Etxeetan erabiltzeko horniduragatik: kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko, 37 pezeta/metro kubikoa + Nilsa kanona + BEZa.

c) Industrietan erabiltzeko horniduragatik. kontsumituriko metro kubiko bakoitzeko, 52 pezeta/metro kubikoa + Nilsa kanona + BEZa.

d) Hornidurarako hartunea paratzeagatik: etxeetan, 25.000 pezeta, eta industrietan, 50.000 pezeta.

e) Kontagailu bakoitzeko sei hiletik behin 60 metro kubikoei dagokien gutxieneko tarifa kobratuko da, kontsumitu ez badira ere.

Kitatu beharreko kuota

6. art. Kitatu beharreko kuota aurreko artikuluan aipatzen diren tarifak aplikatzetik ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Tasa eta beraz ordaindu beharra honelakoetan sortzen da:

a) Zerbitzua erabili eta mantentzeagatik, hornidura sarearekin lotura egiten denetik hasita.

b) Kontsumoagatik: gauzatzen denetik hasita, 5.d artikuluan ezarritako gutxienekoa ezertan ukatu gabe.

c) Hartuneagatik: irekiera, lizentzia edo baimena onartzen denean sortu eta ordainaraziko da.

Kudeatzeko arauak

8. art. Kontagailua erosteko gastuak Udalaren kontu izanen dira eta paratzeko behar diren materialak eta lan- eskua, berriz, eskatzailearen kontu.

9. art. Ur hornidura eteten ahalko zaio, badaezpada ere, instalazioan eta horniduran matxuraren bat duen hartuneko titularrari.

10. art. Erabiltzaileak behin ere ez dio urik ematen ahalko beste pertsona bati, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da errudun bakarra.

11. art. Erabiltzaileek berehala jakinaraziko dizkiote toki entitateari ura banatzeko orotariko sarean matxuraren baten ondorioz gertatzen diren gorabehera guztiak.

12. art. Kontagailua eta ura sartzeko giltza dauden tokia behar bezala zaindu beharko du erabiltzaileak eta toki entitateak ematen dizkion jarraibideak bete beharko ditu.

13. art. Ordenantza honetan aurreikusten den tasaren bat ordaindu behar duen zergadun oro beharturik dago kontagailua dagoen tokian sartzen uztera kontagailuaren irakurketak egiten dituzten langileei (behar bezala kreditaturik joanen direnei) eta toki entitateko beste langileei, zerbitzuaren beharrengatik edo antzeko arrazoiengatik, zergadunaren etxebizitzan edo lokalean sartu behar badute.

Dirubilketa

14. art. 1. 5. artikuluko a), b), c) eta e) idatz- zatietan aurreikusten diren tasak sei hilabetean behin ordainduko dira.

2. Artikulu bereko d) idatz-zatian aipatzen den tasa sortzapenarekin batera ordainduko du erabiltzaileak.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. art. Honakoak iruzurtzat hartuko dira:

a) Entitateko langileei sartzen ez uztea, behar bezala kreditaturik joanez gero.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan arauturiko zerbitzuak emateko egiaztabideak egiten ez uztea.

c) Toki entitateak paraturiko prezintu, sarraila edo aparatuak maneiatzea.

d) Toki entitateak kontsumoa neurtzeko aparatuen aldaketari buruz ematen dituen jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren datuak maltzurkeriaz aldatzeko tresna baimendugabeak paratzea.

16. art. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatu bezala eginen da.

ERANSKINA

2001eko prezio publikoak

Ur horniduraren prezio publikoa:

Etxeetarako ura: 37 pezeta/metro kubikoa.

Industriarako ura: 52 pezeta/metro kubikoa.

Kontagailua mantentzeko urteko kuota finkoa: 3.000 pezeta.

Saneamendu kanona eta BEZa: legez ezarritakoak.

Sarera lotzea: 25.000 pezeta/etxeetarako eta 50.000 pezeta/industriarako.

Arakilen, bi milako abenduaren lauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0106098