90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat, lanaldi osoan, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian

Gizarte hezitzaile lanpostu bat, lanaldi osoan eta oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko deialdia 2001eko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 16koan, eman zer argitara eta izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, 2001eko 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 29koan. Horiek horrela, eta erreklamazioak aurkezteko epea iragan denez, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, deialdiaren 4. oinarriarekin bat, honako hau ebatzi du:

1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, honako hau:

Onartuak:

GONZALEZ DE PEDROSO SAEZ, LUCIA

HUARTE GUERRA, JOSEBA

JIMENEZ ARRIETA, OLAIA

MONGUILAN LOU, ARITZAGA

OKIÑENA MARCO, JUAN JOSE

RIOS GORRAIZ, JOSUNE

ZABALA IJURKO, MIREN JOSUNE

Baztertuak:

AIZPURU AROCENA, LOREA

2. Oposizioko lehenbiziko proba 2001eko irailaren 13an eginen da, goizeko bederatzietan, Irurtzungo Udaletxean. Oposiziogileek N.A.N. eraman beharko dute, baita boligrafoa ere.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Irurtzunen, bi mila eta bateko uztailaren hamaseian. Mankomunitateko burua, Juana Gallego López.

Iragarkiaren kodea: A0107584