90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A S A

Usategiak enkantean

Legasako Kontzejuak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du usategien lote honen aprobetxamendua 5 urtez esleitzeko:

Lote bakarra.-5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiko postuak, Ilerri alderdikoak. Hasierako prezioa: 300.000 pezeta.

Enkantean parte hartzeko lehiatzaile orok prezioaren ehuneko 5 jarri beharko du behin-behineko fidantzatako.

Gora jotzeko posturak 5.000 pezetakoak izanen dira.

Enkantea Legasako Kontzejuko aretoan eginen da 2001eko abuztuaren 4an, eguerdiko hamabietan.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago Kontzejuko idazkaritzan.

Legasan, bi mila eta bateko uztailaren bian. Kontzejuburua, Miguel Andresena.

Iragarkiaren kodea: A0107567