90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AMESKOA LIMITACIONES MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZORDEA

Pagoak enkantean

Batzorde honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, plegu itxiaren prozedura erabiliz, pago aprobetxamendu hau saltzeko:

1. lotea.-288 zuhaitz zurgai, 744 metro kubiko zur lodi, 159 metro kubiko zur mehe, 168 metro kubiko enbor txiki eta 135 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 14.777.400 pezeta.

2. lotea.-250 zuhaitz zurgai, 457 metro kubiko zur lodi, 97 metro kubiko zur mehe, 100 metro kubiko enbor txiki eta 66 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 7.986.250 pezeta.

3. lotea.-389 zuhaitz zurgai, 745 metro kubiko zur lodi, 112 metro kubiko zur mehe, 154 metro kubiko enbor txiki eta 103 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 12.811.950 pezeta.

4. lotea.-422 zuhaitz zurgai, 748 metro kubiko zur lodi, 174 metro kubiko zur mehe, 166 metro kubiko enbor txiki eta 111 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.139.600 pezeta.

5. lotea.-422 zuhaitz zurgai, 992 metro kubiko zur lodi, 150 metro kubiko zur mehe, 205 metro kubiko enbor txiki eta 137 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 19.394.250 pezeta.

6. lotea.-421 zuhaitz zurgai, 752 metro kubiko zur lodi eta 160 metro kubiko zur mehe egiten dutenak. Hasierako prezioa: 10.582.400 pezeta.

7. lotea.-523 zuhaitz zurgai, 891 metro kubiko zur lodi eta 136 metro kubiko zur mehe egiten dutenak. Hasierako prezioa: 11.338.700 pezeta.

8. lotea.-1.207 zuhaitz zurgai, 858 metro kubiko zur lodi, 367 metro kubiko zur mehe, 258 metro kubiko enbor txiki eta 172 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 12.166.600 pezeta.

9. lotea.-526 zuhaitz zurgai, 877 metro kubiko zur lodi, 218 metro kubiko zur mehe, 295 metro kubiko enbor txiki eta 197 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 15.672.100 pezeta.

10. lotea.-354 zuhaitz zurgai, 493 metro kubiko zur lodi, 114 metro kubiko zur mehe, 127 metro kubiko enbor txiki eta 85 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 8.694.100 pezeta.

11. lotea.-348 zuhaitz zurgai, 682 metro kubiko zur lodi, 111 metro kubiko zur mehe, 143 metro kubiko enbor txiki eta 95 metro kubiko egur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 13.369.850 pezeta.

12. lotea.-579 zuhaitz zurgai, 731 metro kubiko zur lodi eta 178 metro kubiko zur mehe egiten dutenak. Hasierako prezioa: 14.253.300 pezeta.

6, 7 eta 12. loteetan adjudikazio hartzaileak soilik zuhaitzaren fustea ustiatuko du eta gainerako egur eta enbor txikiak aprobetxamenduaren tokian bertan zatitu beharko ditu, basoaren birsorkuntzari kalterik ez egiteko.

Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek gutunazal bakar bat aurkeztu beharko dute, eta horren barruan beste bi:

1. "Dokumentazioa" izeneko gutunazala: enpresaren sailkapen agiria, jatorrizkoa edo behar bezala konpultsatutako fotokopia.

2. "Proposamen ekonomikoa" izeneko gutunazala: zein lote nahi den, hargatik egiten den eskaintza ekonomikoa, iragarki honen bukaeran erantsitako ereduari jarraituz. Lizitatzaile bakoitzak lote bakoitzeko proposamen bakar bat egiten ahalko du.

Proposamenak, interesatuek behar bezala bete eta sinaturik, Batzordearen idazkaritzan aurkeztuko dira, Zudairiko San Anton karrikako 30ean, 2001eko abuztuaren 11ko eguerdiko hamabiak baino lehen.

Enkantearen baldintza teknikoak eta ekonomiko- administratiboak idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Adjudikazio hartzaileek adjudikazioaren prezioaren % 4 utzi beharko dute fidantzatako.

Enkantea, osorik edo zati batean, eman gabe gelditzen bada, 2001 urteko abuztuaren 24 eta 31n beste bi lizitazio egingo dira, hasierako prezioa ehuneko 10 eta ehuneko 20 merkatuta, hurrenez hurren, eta lehenengo enkantearen baldintza berberekin, hasierako prezioa izan ezik.

Zudairin, bi mila eta bateko uztailaren bostean. Batzordeko burua, José Javier Sáez de Jáuregui Martínez de Guereñu.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: .......... N.A.N.: ............ Inor ordezkatuz gero, haren izena: ............., bizilekua: ......, helbidea: .........

Honako hau eskaintzen dut: ............. (letraz eta zenbakiz) .............. pezeta .............. lotearen truke, Limitaciones Mendiko Batzordeak ......... eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarri oihan enkantearen arabera, baldintzak jakin, onartu eta ontzat ematen baititut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0107352