90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L L O G O I E N

Boilur aprobetxamenduaren adjudikazioa

Ollogoiengo Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, herritarren arteko adjudikazioa eta ondotik enkantea eginen du hermendiko boilur aprobetxamendua esleitzeko, honako baldintza hauei jarraikiz:

a) Interesa duten herritarrek iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dituzte eskabideak. Kontzeju honek onetsitako herrilurren aprobetxamenduen gaineko ordenantzako arauak eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean ezarritako betebeharrak bete beharko dira.

b) Herritar bakar batek ere ez badu aprobetxamendua bereganatzeko borondatea adierazten, enkante publikoa eginen da berehalakoan.

c) Hasierako prezioa, urteko, 250.000 pezetakoa da eta KPIaren arabera aldatuko da. Zenbateko hori Kontzejuari ordainduko zaio abenduaren lehenengo astearen barruan (aurretiaz). Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta "Diario de Navarra" egunkarian argitaratzeak sortzen dituen gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

d) Adjudikazio-epea zortzi urtekoa izanen da eta 2001eko abenduan hasiko. Epe hori bertan behera geldituko da Nafarroako Gobernuak behar den baimena aldatu edo ematen ez badu. Halakorik gertatuz gero, adjudikazio hartzaileak Kontzeju honi kalte eta galeren kalteordainik ez eskatzeko konpromisoa hartzen du, eta, bestalde, Kontzejuak aprobetxamenduaren prezioari uko eginen dio.

Enkantea 2001eko abuztuaren 11n eginen da, arratsaldeko bostetan.

Ollogoienen, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, Francisco Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0106871