90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Ebazpen proposamena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteen gaineko ebazpen proposamena jakinarazten zaie. Espediente horiek Udaltzaingoko Burutzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki iruditzen zaizkien frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko dute, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Atarrabian, bi mila eta bateko ekainaren hamaikan. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Espedientea: 1/108. Jabea: Egozkue Villanueva, Rubén. Matrikula: NA-5578-AY. Tokia: Fermin Tirapu, zeharbidea. Eguna: 2001-01-22. Ordua: 12:25. Zenbatekoa: 16.000 pezeta. BSL: 39.1.b. ZEO: 94.1.b.

Iragarkiaren kodea: A0106229