90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

159/2001 FORU DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Ángel Pinillos Arróniz jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Eskuhartze Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta bateko ekainaren hogeita bosteko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Ángel Pinillos Arróniz jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Eskuhartze Ataleko burutzatik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren hogeita bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0107146