90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A K A I K U

2001eko aurrekontua eta plantilla organikoa behin betiko onetsita

2001eko 58. Nafarroako ALDIZKARI OFI- ZIALean, maiatzaren 11n, argitaratu zen 2001eko aurrekontua eta plantilla organikoa onesteko erabakia, Udalak 2001eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran hartutakoa. Plantilla organikoan euskaraz jakiteari buruzko zehaztasunak ezarri ziren, Euskarari buruzko 18/86 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan da eta, hortaz, behin betiko onetsita gelditu da.

2001eko aurrekontuaren laburpena.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: pezetak 11.425.583.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasunak erostea: 14.790.000 pezeta.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 4.879.345.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: pezetak 97.230.864.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 56.243 pezeta.

Guztira: 128.382.036 pezeta.

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 3.458.000 pezeta.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 2.925.000 pezeta.

3. kapitulua.-Tasak eta bestelakoak: pezetak 8.020.000.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: pezetak 13.346.353

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: pezetak 288.000.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: pezetak 60.638.966.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: pezetak 16.917.359.

0. kapitulua.-Izakinak: 22.788.357 pezeta.

Guztira: 128.382.035 pezeta.

PLANTILLA ORGANIKOA

A) Administrazio kontratuduna: Silvia Gonzalo Etxarri. Bitarteko idazkaria; Iturmendiko Udalean ere jarduten du. erdibana. Sarbidea: arauz ezarritako moduan. Maila: A. Gradua: 1. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: berariazko eskakizuna.

B) Lan kontratuduna: Alejandro Galarza Celaya. Zerbitzu anitzetako enplegatua-albientea. Sarbidea: oposizio- lehiaketa. Maila: D. Egoera: hutsik. Euskaraz jakitea: berariazko eskakizuna.

Bakaikun, bi mila eta bateko ekainaren lauan. Alkatea, José Manuel Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0105951