90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Milagrosako U.O.1 eta U.O.3 urbanizatzeko lanen lehen faseko obra zuzendaritzarako, eraispenetarako eta segurtasun nahiz osasun arloko koordinaziorako aholkularitza teknikoa. Lehiaketaren esleipena

Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak, 2001eko maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2001eko martxoaren 2an harturiko erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin ondotik eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2001eko maiatzaren 17ko akta ikusirik, harekin bat etorri eta honako hau erabaki da:

1. Milagrosako B.E.P.B. urbanizatzeko proiektuko lehen faseko obra zuzendaritza, eraispenak eta segurtasun nahiz osasun arloko koordinazioa, kalitate plana eta obra bukaerako agiriak egiteko lanak profesionalen batasun honi esleitzea: Antonio Suescun Martínez, María Teresa Mariezcurrena Echeverría, Oscar Mongay Jiménez, Francisco Rodríguez Fraile, José Javier Echeverría Lizarraga eta Laureano Sánchez Casafranca, 13.612.483 pezetatan, BEZa barne, eta lehiaketa arautu zuten baldintzei jarraikiz.

2. Antonio Suescun Martínez, María Teresa Mariezcurrena Echeverría, Oscar Mongay Jiménez, Francisco Rodríguez Fraile, José Javier Echeverría Lizarraga eta Laureano Sánchez Casafranca jaun-andreen alde 11.734.900 pezetako diru kopurua baimendu eta xedatzea, zeina erabiliko baita Hirigintzako Udal Gerentzian indarra duen aurrekontuko kontusail honen kontura: 30-43222-601010 zk., "U.I.XIX- Milagrosa".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105949