90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Prozedura irekiko esleipena, Sanduzelaiko B.E.P.B.ko U.O.1 eta U.O.3 unitateen urbanizazio lanen 1. fasea egiteko

Hirigintzako Udal Gerentziaren Kontseiluak, 2001eko

maiatzaren 25ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Hirigintza Gerentziako Kontseiluak 2001eko urtarrilaren 12an harturiko erabakiaren bidez prozedura irekirako deialdia egin ondotik eta lehiaketan esku hartu duen kontratazio mahaiaren 2001eko maiatzaren 17ko akta ikusirik, harekin bat etorri eta honako hau erabaki da:

1. Milagrosako B.E.P.B.aren urbanizazio lanen 1. faseko obrak U.T.E. Alcer Pavimentos de Navarra-Montajes Eléctricos Feler batasunari esleitzea, 397.554.812 pezetatan, BEZa barne, lehiaketa arautu zuten baldintzei jarraikiz, eta 10 hilabeteko epean egiteko.

2. U.T.E. Alcer Pavimentos de Navarra-Montajes Eléctricos Feler batasunaren alde 342.719.666 pezetako diru kopurua baimendu eta xedatzea, zeina erabiliko baita Hirigintzako Udal Gerentzian indarra duen aurrekontuko kontusail honen kontura: 30-43222-601010 zk., "U.I.XIX- Milagrosa".

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Hirigintzako Udal Gerentziako Kontseiluari edo Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan. Kontseiluburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0105948