90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, ekainaren 11ko 153/2001 Foru Dekretuarena. Foru Dekretu horren bidez Tributuei buruzko Foru Lege orokorraren xedapenak garatu ziren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloan.

Tributuei buruzko Foru Lege orokorraren xedapenak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerga arloko arau-hauste eta zehapenen arloan garatzeko ekainaren 11n emandako eta 2001eko ekainaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (73 zk.) argitaratutako 153/2001 Foru Dekretuan akats bat badela oharturik, ondoren egin beharreko zuzenketa azaltzen da:

Erdarazko testuan, 4748. orrialdeko lehen zutabean, 21. artikuluko lehen lerrokadan, honako hau dioen tokian: "Las sanciones no pecuniarias podrán consistir en:", honela behar du: "1. Las sanciones no pecuniarias podrán consistir en:".

Iruñean, bi mila eta bateko uztailaren bian.-Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: a0107390