90. ALDIZKARIA - 2001eko uztailaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A Ñ A I N

Eguneko Zentrorako lokala alogeran

Gobernu Batzordearen apirilaren 25eko erabakiaren bidez, Eultzako etorbideko 73-75 zenbakietako lokala, 423,40 metro karratukoa, alogeran lagatzea erabaki da, Eguneko Zentroa paratzeko bertan; hori guztia udal bulegoetan dauden baldintzei jarraikiz. Interesatuei baldintzen kopia emanen zaie.

Hasierako prezioa, urtean: 2.652.178 pezeta (15.939,81 euro).

Alogeraren iraupena: 25 urte.

Enkante murriztuaren bidez esleituko da.

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko hamalau egun naturaleko epea egonen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita.

Barañainen, bi mila eta bateko ekainaren bostean. Alkatea, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: A0105946