72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2001eko maiatzaren 28koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana. Lizarrako lokal bat eskualdeko bulego bihurtzeko lanak (2001 eta 2000. urteetan egin beharrekoak) kontratatzeko espedientea onetsi, adjudikazio prozedurari hasiera eman eta 25.972.165 pezetako (156.095,86 euroko) gastua onesten du.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2001eko maiatzaren 28an emandako Foru Aginduaren bidez, lizitaziorako dei egin da, Lizarrako lokal bat eskualdeko bulego bihurtzeko lanak (2001 eta 2000. urteetan egin beharrekoak) kontratatzeko, honako baldintza orokorrei jarraikiz:

-Xedea: Lizarrako lokal bat eskualdeko bulego bihurtzeko lanak kontratatzea.

-Adjudikazio prozedura: irekia.

-Adjudikazio modua: lehiaketa publikoa.

-Espedientearen tramitazioa: arrunta.

-Aurrekontua: hogeita bost milioi, bederatziehun eta hirurogeita hamazazpi mila, ehun eta hirurogeita bost pezeta (25.972.165 pezeta) edo 156.095,86 euro, BEZa barne.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:30 arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tutera kalea, 20).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta bosgarren eguneko 12:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko bulegoetan (Iruñeko Tutera kalea, 20) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Tutera kalea, 20).

PROPOSAMEN EREDUA

.............. j/a.k ........(e)n, ............... kalean bizi denak eta ......... NAN duenak, bere izenean edo .......... ordezkatuz (kasuan kasuan), Lizarrako lokal bat eskualdeko bulego bihurtzeko lanak kontratatzeko lizitaziorako administrazio klausula partikular eta teknikoen pleguaz jabeturik, konpromisoa hartzen du osorik egiteko, aipaturiko agiriei hertsiki lotuz, .......... pezetatan (zenbakiz eta letraz), BEZa barne.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0105971