72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Oinarri erregulatzaileak onestea, aisia eta denbora librearen esparruan prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten entitateei dirulaguntzak emateko. 2001eko ekitaldia.

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2001eko maiatzaren 28an emaniko ebazpenaren bitartez oinarri erregulatzaileak onetsi zituen, aisia eta denbora librearen esparruan prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak garatzen dituzten entitateei dirulaguntzak emateko, 2001eko ekitaldirako, ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: aipatutakoa.

Esleipen modua: deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez ere: 28.000.000 pezeta.

Oinarriak jaso eta eskaerak aurkeztea: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9, Casa Marceliano), eskatutako agiriekin batera, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina. Epea egun baliogabe batean amaituz gero, hurrengo egun baliodunean ere aurkezten ahalko dira proposamenak. Behin proposamenak jaso eta gero, proiektuak hautatu eta ebaluatuko dira, betiere, ezarritako betekizunekin bat, eta txosten bat egin eta aurkeztuko zaio Udalaren organo eskudunari, horrek onets dezan, gehienez ere bi hilabeteko epean, eskaera egin eta hortik aitzina. Argibideak eta aholkularitza: auzoko unitateetan eta Iruñeko Udalaren Oinarrizko Laguntza-zerbitzuan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bederatzian. Gizarte Ekintzako Zinegotzi Delegatua, Eradio Ezpeleta Iturralde.

Iragarkiaren kodea: A0105801