72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R R A L D A

2001eko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespena

Garraldako Udalak 2001eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontua hasiera batean onetsi zuen, 2001eko apirilaren 21ean egin bilkuran. Hona hemen:

DIRUSARRERAK:

Zuzeneko zergak: 3.345.000 pezeta.

Zeharkako zergak: 1.100.000 pezeta.

Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 1.561.500 pezeta.

Transferentzia arruntak: 22.904.800 pezeta.

Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 11.555.105 pezeta.

Kapital-transferentziak eta bertze kapital dirusarrera batzuk: 51.569.335 pezeta.

Finantza-pasiboak: 4.506.982 pezeta.

Dirusarrerak, osotara: 96.542.722 pezeta.

GASTUAK:

Langileen ordainsariak: 9.773.000 pezeta.

Ondasun arruntak eta zerbitzuak erostea: 16.352.077 pezeta.

Transferentzia arruntak: 6.988.000 pezeta.

Inbertsio errealak: 63.208.600 pezeta.

Finantza-pasiboak: 221.045 pezeta.

Gastuak, osotara: 96.542.722 pezeta.

Garraldan, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkatea, Daniel Irigoien Pedroarena.

Iragarkiaren kodea: A0105087