72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Aldaketa puntualaren hasierako onespena Hirigintzako Udal Planean

Corellako Udalak, 2001eko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako Udal Planean aldaketa puntuala egiteko proiektua, Julio Gavin Arnal jaunak sustaturik, 12. poligonoko 211, 212, 216, 218, 219, 220, 221, 223, 224, 230 eta 231. lurzatiak birkalifikatzeko, Mélida-Yesares alderdian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, bi mila eta bateko maiatzaren hamarrean. Alkatea, Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0105083