72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

202/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Azkoiengo BHIko, Tafallako BHIko eta Iruñeko "Donapea" BHIko heziketa zikloetarako soldadurako eta hidraulikako materiala eta altzari arautuak erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Azkoiengo BHIko, Tafallako BHIko eta Iruñeko "Donapea" BHIko heziketa zikloetarako soldadurako eta hidraulikako materiala eta altzari arautuak erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Prozedura: presakoa.

-Xedea: Azkoiengo BHIko, Tafallako BHIko eta Iruñeko "Donapea" BHIko heziketa zikloetarako soldadurako eta hidraulikako materiala eta altzari arautuak erostea.

-Aurrekontua: 99.933,29 euro (16.627.500 pezeta).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta bosgarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948-426530 eta 948-426606 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............ jaun/andreak, ...........(e)koak, ...........ren izenean, Azkoiengo BHIko, Tafallako BHIko eta Iruñeko "Donapea" BHIko heziketa zikloetarako soldadurako eta hidraulikako materiala eta altzari arautuak erosteko 2001eko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea.-Soldadurako ekipoak: 29.179,14 euro (4.855.000 pezeta).

2. lotea.-Hidraulika eta pneumatikako ekipoak: 63.106,27 euro (10.500.000 pezeta).

3. lotea.-Altzari arautuak: 7.647,88 euro (1.272.000 pezeta).

Iragarkiaren kodea: A0105988