72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E S A K A

2001. urteko plantilla organikoa

Lesakako Udalak, 2001eko apirilaren 20an egin osoko bilkuran, hauxe erabaki du:

1. Udaleko eta Andra Mari Erakunde Autonomoko plantilla organikoak onestea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoa betez.

2. Estatutu horren 20. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, bi entitateen zerbitzuan 2000ko abenduaren 31n dauden funtzionario eta lan-kontratudun finkoen zerrendak prestatzea.

3. 2000ko abenduaren 11ko 372/2000 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluak xedatzen duen gisan, euskaraz jakitea baldintza berariazkoa duten lanpostuak zein diren ezartzea, horietan sartzeko frogatu beharko baita.

LESAKAKO UDALA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaritza. Maila: A. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. A osagarria (40.3 artikulua): 38. Egoera: hutsik.

Lanpostua: kontuhartzailetza-diruzaintza. Maila: B. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. A osagarria (40.3 artikulua): 15. D osagarria (40.3 artikulua): 35. Egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari ofiziala. Maila: C. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. A osagarria (40.3 artikulua): 30. Egoera: jardunean.

Lanpostua: administraria. Maila: C. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. A osagarria (40.3 artikulua): 12. Egoera: jardunean.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: C. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. A osagarria (40.3 artikulua): 12. E osagarria (40.3 artikulua): 10. Egoera: jardunean.

Lanpostua: arduraduna. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 1. A osagarria (40.3 artikulua): 12. E osagarria (40.3 artikulua): 10. Egoera: jardunean.

Lanpostua: albientea. Maila: D. Sarbidea: O.L. Kopurua: 2. A osagarria (40.3 artikulua): 12. E osagarria (40.3 artikulua): 10. Egoera: hutsik.

Lanpostu horietarako guztietarako euskaraz -ahoz eta idatziz- jakitea eskatuko da, albiente lanpostuetarako izan ezik, horietan baloratu baizik ez baita eginen.

Funtzionarioen zerrenda

Izen-abizenak: Echenique Fagoaga, Ramón. Maila: D. Gradua: 3. Lanpostua: arduraduna. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Errandonea Irazoqui, Ana. Maila: C. Gradua: 3. Lanpostua: administraria. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Maia Larretxea, Modesto. Maila: C. Gradua: 4. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Tapia Elgorriaga, Martín. Maila: C. Gradua: 2. Lanpostua: zerbitzu anitzetako ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2000ko abenduaren 31n eszedentzian dauden langileak:

Iturria Alzugaray, Carmelo. Borondatezko eszedentzia, 1998ko apirilaren 30ean Alkatetzak eman 98/86 ebazpenaren bidez onartu zitzaiona, eta egun horretatik beretik aitzina kontatzen hastekoa.

Lacasta Zabalza, Miguel. Borondatezko eszedentzia, 1983ko apirilaren 14ko osoko bilkuran onartu zitzaiona, eta urte hartako maiatzaren 1etik aitzina kontatzen hastekoa.

Sacristán Escudero, Ana. Borondatezko eszedentzia, 1994ko abenduaren 9ko osoko bilkuran onartu zitzaiona, eta 1995eko urtarrilaren 2tik aitzina kontatzen hastekoa.

Yanci Michelena, Bernardo. Borondatezko eszedentzia, 1999ko irailaren 9an Alkatetzak eman 203/99 ebazpenaren bidez onartu zitzaiona, eta urte horretako irailaren 18tik aitzina kontatzen hastekoa.

LESAKAKO ANDRA MARI ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA

Lan-kontratudun finkoen plantilla

Lanpostua: zuzendaritza. Kopurua: 1. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Lanpostua: orientatzailea (lanaldi partzialean). Kopurua: 1. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Lanpostua: sukaldaria. Kopurua: 1. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatuak. Kopurua: 7. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean.

Zuzendaritza lanposturako euskaraz -ahoz eta idatziz- jakitea eskatuko da. Gainerakoetan, baloratu beharreko merezimendua izanen da.

Lan-kontratudun finkoen zerrenda

Izen-abizenak: Alemán Laurnagaray, Juana María. Lanpostua: orientatzailea (lanaldi partzialean). Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Alzugaray Tellechea, Antonia. Lanpostua: sukaldaria. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Apezteguía Alzugaray, Laura. Lanpostua: zuzendaria. Administrazio egoera: jardunean.

Izena-abizenak: Aracués Macicior, Begoña. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Ciganda Labayen, María Soledad. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Izen-abizenak: Echarte Irazoqui, María Jesús. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Echarte Tapia, Pilar. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Iturria Alzugaray, Consuelo. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Ochoteco Echavide, Dolores. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Izen-abizenak: Zugarramurdi Salaberría, Lourdes. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Ez da langilerik eszedentzian.

Lesakan, bi mila eta bateko apirilaren hogeian. Alkatea, José Luis Etxegarai Andueza.

Iragarkiaren kodea: A0104574