72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2001eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, Monte de Canraso-ko 27. poligonoko 140. lurzatiko 162 metro karratu desafektatzea erabaki zuen, ondoren Net Radio Medialatina, S.A.U.ri lagatzeko, izan ere zentro igorlea egin gogo du. Osoko bilkuran berean onetsitako baldintzei jarraikiz eginen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Mendiak) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104571