72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Tuterako Udalak, 2001eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, Cerámica Tudelana, S.A. enpresari baimena eman zion buztina atera dezan Tuterako herrilurretako Las Labradas bazkatokiko 26. poligonoko 189, 190, 192, 194, 196, 116 eta 167. lurzatietan, hori guztia osoko bilkura berean zentro igorle baterako onetsi ziren baldintzei jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Mendiak) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104570