72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Udalaren Argiteria zerbitzurako material elektrikoaren erosketa adjudikatua

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Foru Legearen 70. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aditzera ematen da Iruñeko Udaleko alkateak 2001eko martxoaren 26an eman ebazpenaren bidez ondoko kontratu hau adjudikatu egin dela:

Kontratuaren xedea: Udalaren Argiteria zerbitzurako material elektrikoa erostea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Adjudikazioaren prezioa: gehienez ere 10.020.000 pezeta (argibide gisa, 60.221,41 euro).

Adjudikazio hartzailea: Suministros Eléctricos Urgón, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hamarrean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104569