72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A B A I E N

2000ko urteko kontuak

Labaiengo Udalak, 2001eko martxoaren 29ko bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau hartu zuen aho batez:

2000ko ekitaldiko kontuen espedientea kontuan hartuz, han zehazten baitira 2000ko ekitaldiko dirusarreren eta gastuen kontusail guztiak, ondokoa erabaki da aho batez:

1.-2000ko ekitaldiko kontuen espedientearen gaineko adostasun txostena ematea.

2.-Espedientea jendaurrean jartzea 15 egun baliodunetan, interesatuek egoki iruditzen zaizkien erreklamazio eta oharrak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 205. artikuluan xedatutakoari jarraikiz. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina hasiko da.

Labaienen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkatea, Francisco J. Vértiz Erasun.

Iragarkiaren kodea: A0104564