72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S

2001eko aurrekontuko aldaketa Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2001eko apirilaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aurtengo ekitaldiko aurrekontuko aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluak 202.ari buruz xedatzen duena betetzeko, eta, halaber, herritar eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan erreklamaziorik egiten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita lauan. Alkatea, Ignacio Galipienzo.

Iragarkiaren kodea: A0104560