72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

200/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako industria eta irakaskuntzarako materiala erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako industria eta irakaskuntzarako materiala erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Prozedura: presakoa.

-Xedea: Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako industria eta irakaskuntzarako materiala erostea.

-Aurrekontua: 219.086,94 euro (36.453.000 pezeta).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta seigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948-426530 eta 948-426606 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............. jaun/andreak, ...........(e)koak, ...........ren izenean, Nafarroako BHIetako heziketa zikloetarako industria eta irakaskuntzarako materiala erosteko 2001eko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea.-Makina-erreminta: 34.257,69 euro (5.700.000 pezeta).

2. lotea.-Zurgintzarako makinak: 13.673,03 euro (2.275.000 pezeta).

3. lotea.-Industri hornidurak: 13.871,36 euro (2.308.000 pezeta).

4. lotea.-Altzari arautugabeak: 28.620,20 euro (4.762.000 pezeta).

5. lotea.-Musika ekipoak: 28.415,85 euro (4.728.000 pezeta).

6. lotea.-Kimika laborategiko altzariak: 5.108,60 euro (850.000 pezeta).

7. lotea.-Domotika eta argindarreko materiala: 26.985,44 euro (4.490.000 pezeta).

8. lotea.-Telebista eta bideoko entrenagailuak: 12.621,25 euro (2.100.000 pezeta).

9. lotea.-Neurketa elektronikoko ekipoak: 14.905,10 euro (2.480.000 pezeta).

10. lotea.-Arragoako labea: 7.212,15 euro (1.200.000 pezeta).

11. lotea.-Informatikako ekipoak: 26.174,08 euro (4.355.000 pezeta).

12. lotea.-Serbosistemetako entrenagailuak: 7.242,20 euro (1.205.000 pezeta).

Iragarkiaren kodea: A0105986