72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Olazko zeharbidearen urbanizazio eta zola-jartze lanen kontratazioa

Eguesibarko Udalak, ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen kontratazioa jakinarazten du:

Xedea: Olazko zeharbidearen urbanizazio eta zola-jartze lanak kontratatzea, enkantearen bidez.

Aurrekontua: ehun eta berrogeita bi milioi zazpiehun eta hamar mila zortziehun eta hamaika pezeta (142.710.811), BEZa barnez.

Behin-behineko bermea: enkantearen prezioaren ehuneko bi (% 2) (2.854.216 pezeta)

Behin betiko bermea: esleipen prezioaren ehuneko lau (% 4).

Enpresen sailkapena eta maila:

B taldea, 6 azpitaldea, E maila.

Proposamenen aurkezpen epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamahiru egun naturaletan. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Proposamenen aurkezpen tokia: Udal bulegoetan, 9etatik 14etara.

Eguesen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: A0104516