72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Olazko musika ikastetxearen eraikuntza lanen kontratazioa

Eguesibarko Udalak, ondoren aipatzen diren ezaugarriak dituen kontratazioa jakinarazten du:

Xedea: Olazko musika ikastetxearen eraikuntza lanen kontratazioa, presako prozedura bidezko enkanteaz.

Aurrekontua: berrehun eta hirurogeita hamaika milioi ehun eta berrogeita hamazazpi mila zazpiehun eta bi pezeta (271.157.702), BEZa barnez.

Behin-behineko bermea: enkantearen prezioaren ehuneko bi (% 2) (5.423.154 pezeta)

Behin betiko bermea: esleipen prezioaren ehuneko lau (% 4).

Enpresen sailkapena eta maila:

C taldea, 2, 4 eta 6 azpitaldea, E maila.

Proposamenen aurkezpen epea: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu ondoko hamahiru egun naturaletan. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Proposamenen aurkezpen tokia: Udal bulegoetan, 9etatik 14etara.

Eguesen, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jimenez.

Iragarkiaren kodea: A0104515