72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Lur trukerako eskaintza publikoa

Udalak, 2001eko apirilaren 5ean egindako osoko bilkuran, herriko A.S.etako 3. sektorean dauden 9 lurzati eraikigarri trukatzea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 122. artikuluetan eta hurrengoetan xedatutakoa betez, erabaki zen lur trukerako eskaintza publikoa egitea, iragarkia paratuz, bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bai udaletxeko iragarki oholean. 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, trukearen helburua lortzeko egokiak diren ondasunen titularrak etorri ahalko dira, eskaintza egokia aurkezteko espediente honen barruan.

Deskribapena: 9 lurzati eraikigarri, herriko A.S.etako 3. sektorekoak.

Agoitzen, bi mila eta bateko apirilaren hemeretzian. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0104458