72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

199/2001 FORU AGINDUA, ekainaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Nafarroako Arte Eskola, Musika Kontserbatorio eta LHI batzuetarako ekipamendua erosteko baimena ematen duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Arte Eskola, Musika Kontserbatorio eta LHI batzuetarako ekipamendua erosteko. Hona hemen ezarri diren baldintza orokorrak:

-Modua: lehiaketa.

-Prozedura: presakoa.

-Xedea: Nafarroako Nafarroako Arte Eskola, Musika Kontserbatorio eta LHI batzuetarako ekipamendua erostea.

-Aurrekontua: 241.424,73 euro (40.119.779 pezeta).

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan adierazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak beharko dute izan.

-Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta zortzigarren egun balioduneko eguerdiko hamabietan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Inbertsio Zerbitzuaren web orrian (http://www.cfnavarra.es/ inversioneseducacion) eta Inbertsio Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 948-426530 eta 948-426606 telefonoetan emanen da haiek eskuratzeko helbidea.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

PROPOSAMEN EREDUA

............. jaun/andreak, ...........(e)koak, ...........ren izenean, Nafarroako Arte Eskola, Musika Kontserbatorio eta LHI batzuetarako ekipamendua erosteko 2001eko .....aren .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen pleguak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

BAKOITZAREN EMATEKO

(Data eta lizitatzailearen sinadura)

1. lotea.-Argazkigintzako materiala: 39.666,90 euro (6.600.000 pezeta).

2. lotea.-Ikus-entzunezko ekipoak: 25.962,39 euro (4.319.779 pezeta).

3. lotea.-Macintosh ekipo osagarriak: 39.666,80 euro (6.600.000 pezeta).

4. lotea.-Informatikako ekipoak: 27.646,56 euro (4.600.000 pezeta).

5. lotea.-Hortzak ikuzteko tresnak: 69.116,39 euro (11.500.000 pezeta).

6. lotea.-Kimika laborategiko ekipoa: 39.065,79 euro (6.500.000 pezeta).

Iragarkiaren kodea: A0105985