72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

H.A.P.O.ko U.E. 5-2 unitatea urbanizatzeko proiektua (Eztandeta eta Arquijas kaleak eta San Sebastian etorbidea) Behin betiko onespena

Lizarrako Udalaren Gobernu Batzordeak, 2001eko martxoaren 29ko bilkura arruntean, H.A.P.O.ko U.E. 5-2 unitatea urbanizatzeko proiektua behin betikoz onesteko erabakia hartu zuen. Proiektuak Eztandeta nahiz Arquijas kaleen eta San Sebastian etorbidearen arteko lur batzuk hartzen ditu, eta Construcciones y Promociones O.F.P., S.L. enpresak sustatua da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, iragarki hau ematen da argitara behar diren ondorioetarako.

Lizarran, bi mila eta bateko apirilaren seian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0104450