72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

2001eko aurrekontu orokor eta bakarra

Castejongo Udalak, 2001eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren eta "Residencia Mixta Solidaridad" erakunde autonomoaren 2001eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betetzeko oinarriak ere. Jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, 15 egun baliodunetan, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Castejonen, bi mila eta bateko apirilaren seian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0103828