72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A D R E I T A

Udal Planaren aldaketa. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2001eko martxoaren 23ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Maestre Osorio senideek eta Cadreitako Udalak berak udal planean sustatu duten aldaketa puntuala, herrigune inguruari dagokiona, hori guztia César Fuertes Goñi hirigintzako arkitektoak prestatutako agiri teknikoei jarraikiz, espedientean bildu baitira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, bi mila eta bateko apirilaren hamazazpian. Jarduneko alkatea, Juan José Cambra Muro.

Iragarkiaren kodea: A0104336