72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I O R D I A

Xehetasun azterlanak

Ziordiko Udalak, 2001eko apirilaren seian egin osoko bilkuran, hasiera batez eta aho batez onetsi zituen xehetasun azterlan hauek:

Xehetasun azterlana Askarralde industrialdean, Iruin Naves Industriales, S.L.k sustatua eta 1., UO8 eta U09 poligonoko 206, 207, 210, 211 eta 212 lurzatiei dagokiena.

Xehetasun azterlana industrialdean, Luher, S.L. enpresaren instalazioak handitzeko.

Aipatu xehetasun azterlanak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ziordian, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkatea, Patxi Bengoetxea Morante.

Iragarkiaren kodea: A0104356