72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I O R D I A

2001eko aurrekontu orokorra

Ziordiko Udalak, 2001eko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran, hasiera batez eta aho batez onetsi zuen 2001eko aurrekontu orokorra, zeinak 43.470.000 pezeta egiten baitu, bai dirusarreretan, bai gastuetan.

Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, alegazioak aurkez daitezen. Behin betikoz onetsita geldituko da, beste erabakirik hartu beharrik izan gabe, alegaziorik aurkezten ez bada.

Ziordian, bi mila eta bateko apirilaren hamaikan. Alkatea, Patxi Bengoetxea Morante.

Iragarkiaren kodea: A0104354