72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Aurrezki Kutxak egindako lankidetza hitzarmenaren aldaketa

Iruñeko Udalak, 2001eko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

"Dagoeneko iragan baita Nafarroako Kontseiluak izenburuko gaiari buruz eman beharreko irizpenerako ezarritako epea, Udal honetan ez baita harenik jaso, ulertu egiten da aldeko iritzia duela. Beraz, Udalaren Hirigintza Gerentziako letratuaren 2000ko urriaren 24ko txostenarekin bat, txostena espedientean baitago, erabaki da aldatzea Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Aurrezki Kutxak egindako lankidetza hitzarmenaren eredua. Hitzarmenaren gaia udal lurzati baten lagapena da, bertan Gizarte Etxe bat eraikitzeko, eta aldaketa honako atal hauetan egin da, hemen adierazten den moduan:

1. Azalpen zatiko bigarrenean, honela dio:

"Aurreko finka horretatik, Iruñeko Udalak Nafarroako Gobernuari doan lagako dio, banandu ondotik eta planeamenduarekin bat, honako finka honen jabetza: 15.1 lurzatia, Iruñeko III. zabalguneko lehenbiziko eremuko "J" sektorean. Hiru mila metro karratu ditu eta honako hauek dira bere mugak: iparraldean, Barañaingo etorbidea; ekialdean eta hegoaldean, 15. lurzatiaren gainerakoa, hartatik banantzen baita; eta mendebaldean, José María Lacarra, oinezkoendako pasabidea", baina honela behar du:

"Aurreko finka horretatik, Iruñeko Udalak Nafarroako Gobernuari doan lagako dio, banandu ondotik eta planeamenduarekin bat, honako finka honen jabetza: 15.1 lurzatia, Iruñeko III. zabalguneko lehenbiziko eremuko "J" sektorean. Hiru mila zortziehun eta hogeita zazpi metro karratu ditu eta honako hauek dira bere mugak: iparraldean, Barañaingo etorbidea; ekialdean, mendebaldean eta hegoaldean, 15. lurzatiaren gainerakoa, hartatik banantzen baita".

2. Laugarren erabakian:

A) Lehenbiziko lerrokadaren ondotik, honako hau gehitu behar da:

"Gizarte Etxearen sustatzaileen ardura izanen da haren kanpoaldea urbanizatu eta belardi-lorategiz hornitzea, bai lurzati eraikigarriaren barrenean, bai gelditzen den gainerako lur puskan".

B) Proiektuak bete behar duen programaren deskribapenean, C) atalaren ondotik, honako hau gehitu behar da:

"D atala I: lur azpiko aparkaleku publikoa".

3. Beste aldetik, agiri honetan "Nafarroako Aurrezki Kutxa" delakoarentzat egiten diren aipamen guztiak, "Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahituretxea" delakoarentzat izanen dira, azken hori baita aipatu lehenaren eta "Iruñeko Aurrezki Kutxa eta Bahituretxea" delakoaren arteko bat-egitearen ondorioz sortu dena.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko egungo Legeko (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 59.4 artikuluan eta 59.5eko a) idatz-zatian eta aplikatzekoa den gainerako legedian xedatutakoa betetzeko, eta jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesatu ezezagunentzat, eta, legezko moduan saiatu arren, jakinarazpena jasotzerik izan ez dutenentzat.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo

Iragarkiaren kodea: A0104353