72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko martxoaren 22an emandako 1.483. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 86-0738 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Javier Andía Vidaurre jaunak jarritakoa, "Promotora Iruña, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, Iruñeko Udaleko Gobernazioko Zinegotzi Eskuordetuaren 1985eko abenduaren 12ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zitzaion Udal horretako Udal Batzorde Iraunkorrak Gainbalioaren gaineko Zergari dagokionez 1985eko abuztuaren 23ko erabakiaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa (69.863, 69.865 eta 70.282 zenbakiak dituzten likidazioak). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.483. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 86-0738 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Javier Andía Vidaurre jaunak jarri du errekurtsoa, "Promotora Iruña, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, Iruñeko Udaleko Gobernazioko Zinegotzi Eskuordetuaren 1985eko abenduaren 12ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zitzaion Udal horretako Udal Batzorde Iraunkorrak Gainbalioaren gaineko Zergari dagokionez 1985eko abuztuaren 23ko erabakiaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa (69.863, 69.865 eta 70.282 zenbakiak dituzten likidazioak).

Txostengilea Roberto Rubio Torrano jauna izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Gobernazioko Zinegotzi Eskuordetuaren 1985eko abenduaren 12ko ebazpenaren bidez ezetsi egin zen Javier Andía Vidaurre jaunak, "Promotora Iruña, S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa. Errekurtso hori Lurren Balioaren - Gainbalioaren gaineko Zergaren likidazioen aurkakoa zen (69.863, 69.865 eta 70.282 zenbakiak dituzten likidazioak); likidazio horiek III. Zabalguneko lehen aldeko 8. poligonoko 2-2 orubearen salerosketari lotuta zeuden.

2. Ezespen horrekin bat ez zegoela, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta horretan aurkaratutako likidazioak deuseztatzeko eskatu zuen, eta berriak egiteko, kasu honetan errekurtsoaren idazkian ematen diren irizpideen araberakoak.

3. Udalak espedientea igorri zuen eta, horrekin batera, errekurtsogilearen argudioei aurre egiteko txostena. Erakunde horrek planteatutako errekurtsoa ezestea eskatu zuen.

4. 1989ko ebazpen-probidentziaren bidez agindeia egin zitzaion Iruñeko udalari udal erabakien onespena, Gainbalioaren gaineko Zergari dagokionez hiriak dituen arloen kopurua eta horien batezbesteko altuerari buruzko txostena igor zezan.

5. Iruñeko Udalak, 1990eko urtarrilaren 15ean, Udal Idazkariaren ziurtagiria igorri zuen. Ziurtagiri hori eskatu ziren alderdietariko batzuei buruzkoa zen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gora jotzeko errekurtso honetan Iruñeko Udalak Lurren Balioaren - Gainbalioaren gaineko Zergaren kontzeptuan "Promotora Iruña, S.A." enpresari igorri zizkion likidazioak aurkaratu dira, 1984an Iruñeko III. Zabalguneko lehen aldeko 8. poligonoan orubea eskuratzeagatik.

Errekurtsogilea ez dago ados Udalak orain aurkaratu diren likidazioak egiteko kontuan hartu duen orubearen amaierako balioaren kalkuluarekin. Zehatzago, baieztatu egiten du kontuan hartu behar zen metro karratuaren balioa 34.500 pezetakoa zela, eta ez udal erakundeak aplikatu zuen 51.750 pezetakoa.

Bere aldetik, Udalak baieztatu du orubearen balorazioa arloan indarrean zeuden arauen arabera egin zela, bereziki 1984 urtean indarrean zegoen Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Udal Zerga erregulatzen zuen Zerga Ordenantzaren 2. eranskina eta 9. artikulua.

Bigarrena.-Arazoa adierazi den ordenantza horren 2. eranskineko bigarren arauaren aplikazioan datza; horrek hitzez hitz hau esaten zuen: "A" egoerako lurretarako ezarri diren aleko prezioak: 1. Arloko batez besteko altuerari dagokion neurrian eraiki den lurzoruaren arabera hartzen dira eta horien aplikazio norbanakoturako hori bider frakzioa eragiketa eginen da; frakzioaren zenbakitzailea eraikinaren solairuen kopurua izango da eta izendatzailea arloko batez besteko altuera ".

Errekurtsogilea ez dago ados Udalak aplikatu dion "frakzioarekin", bere iritziz zenbakitzailea ez da beheko solairua gehi 9, eta izendatzaileak ezin du izan beheko solairua gehi 6. Zenbakitzaileari dagokionez baieztatu du ez direla bederatzi solairu eraikiko orube osoan aurreikusi delako eraikinak beheko solairua gehi 8 egongo dela lurraren atal baten, eta bestean beheko solairua gehi beste bat eta, ondorioz, bere iritziz, batez bestekoa 6,77 altuerakoa da, eta ez 9koa. Izendatzaileari dagokionez baieztatu du ez dela benetakotu arloko eraikinen batez bestekoa beheko solairua gehi 6 denik.

Hirugarrena.-Ezin dugu errekurtsogilearen tesiekin bat egin, zenbatzaileari dagokionez aplikagarria den ordenantzaren 2. arauak ez duelako ezer esaten orubeko eraikinen batez bestekoa egiteari buruzko ezer aipatzen, "eraikinen solairuen kopurua baizik", eta, adierazpen horren arabera ez da zilegi aurkaratzea egin duen alderdiaren interpretazioa, batez ere ez bada baieztatzen orube bereko bi eraikinek (BS+1 duena eta BS+9 duena) eraikin lokabeak eta bereiztuak eratzen dituztela, eta unitate independenteak eratzen dituztela. Beraz, erreferentzia moduan orduan aurreikusi eraikin nagusiaren 9 solairuak hartu behar dira, horren taxuketan dirudienez altuera desberdinak izatea gora behera. Halaber, egon dauden datu bakarrak espedientean daudenak dira eta, beraz, ulertu behar da esleipen zuzena 9 solairukoa dela formularen zenbakitzailean.

Ordenantzan aurreikusi den zatikiaren izendatzaileari dagokionez adierazi behar da Udalak baieztatu egin duela aldearen batez besteko altuera, udaleko teknikariek egin zuten tasazioaren arabera, beheko solairua gehi 6koa dela. Halaber, delako kopuru hori Udaleko bulegoetan dago islatuta eta horrela aintzatetsi du errekurtsogileak ere errekurtsoaren idazkian. Kopuru hori, esan behar da, era arruntean eta iraunkorrean aplikatu da eta ez kasu jakin honetarako bakarrik eta arrazoirik eman gabe. Beste alde batetik, uste dugu eragileak egin duen interpretazioa ez dela zuzena ordenantzaren 2. eranskinean erabiltzen den "arloa" terminoa, besterik gabe, berak nahi duen bezala plangintza eta eraikuntzako arloen baliokidea dela baieztatzen duenean, eta hori ezin da egin ordenantzan ez delako inon esaten eta ez da antzeko ezer edo hurbiltzen zaion ezer sumatu ere egiten. Beraz, hau guztia gora behera, honako kasu honetan Administrazioko egintzen legezkotasunaren ustezkotasunak izan behar du lehentasuna, eta udaleko teknikariek errekurtsogilearen finka dagoen tokiko aldearen edo arloaren batez besteko altuera ezartzerakoan izan duten irizpenak, eta ez pertsona horrek egiten duen alderdi bateko interpretazioak; bestalde, esan behar da errekurtsogileak ez duela bitarteko edo datu fidagarri eta neutralik eman udalak eman duen ondorioz ez den beste batera heltzeko.

Ondorioz, errekurtsoa ezetsi behar dugu eta horretan aurkaratu diren likidazioak baieztatu behar ditugu.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Javier Andía Vidaurre jaunak, "Promotora Iruña,.S.A." enpresaren izen eta eskuordetzan, jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezestea. Errekurtso hori Lurren Balioaren - Gainbalioaren gaineko Zergaren likidazioen aurkakoa zen (69.863, 69.865 eta 70.282 zenbakiak dituzten likidazioak); likidazio horiek III. Zabalguneko lehen aldeko 8. poligonoko 2-2 orubearen salerosketari lotuta zeuden.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 5ean emandako 94. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-2053 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Luis Barbarin Avínzano jaunak jarritakoa, "ICB Rehabilitación Promoción Construcción, S.L." enpresaren izen eta eskuordetzan, Iruñeko Udaleko Plangintzako Zinegotzi Eskuordetuaren 1999ko otsailaren 22ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zitzaion etxebizitzetan aldarazpenak egiteko obra lizentziari. Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"94. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-2053 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Barbarin Avínzano jaunak jarri du errekurtsoa, "ICB Rehabilitación Promoción Construcción, S.L." enpresaren izen eta eskuordetzan, Iruñeko Udaleko Plangintzako Zinegotzi Eskuordetuaren 1999ko otsailaren 22ko ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zitzaion etxebizitzetan aldarazpenak egiteko obra lizentziari.

Txostengilea Juan Luis Beltrán Aguirre jauna izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Plangintzako Zinegotzi Eskuordetuaren 1999ko otsailaren 22ko ebazpenaren bidez Nicolás Barbarin Aguirre jaunari ezetsi egin zitzaion Recoletas kaleko 16. zenbakian dauden etxebizitzak eraldatzeko obra lizentzia, egin nahi zituen obra horiek aplikagarria zen hirigintzako arautegiko zehaztapenen aurkakoak direlako.

2. Bada, adierazi den ebazpen horren aurka José Luis Barbarin Avínzano jaunak, "ICB Rehabilitación Promoción Construcción, Sociedad Limitada" enpresaren izen eta eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen auzitegi honetan, errekurtso hori denboraz eta formaz aurkeztu zuen. Labur bilduta, horretan alegatu du eskatu zen obra lizentzia administrazioaren isiltasun positiboagatik lortu zuela. Bukatzeko, errekurtsoa onestea, errekurritu den ebazpena deuseztatzea eta lizentzia eman dela adieraztea, ustezko egintza positiboagatik, eskatu du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen eta txostena egin zuen. Horretan, bidezko deritzon argudioak eman ondoren, errekurtsoa ezestea eskatu zuen.

4. Errekurtsogileak frogak egitea proposatu ondoren Auzitegi honek, 2000ko azaroaren 24an eman duen probidentziaren bidez, adierazi du ez dela beharrezkoa horiek egitea delako dokumentazio hori -txosten teknikoak- administrazioko espedientean sartuta daudelako.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Gora jotzeko errekurtso hau era egokian ebazteko beharrezkoa da kasu honetan beharrezkoak diren datu faktiko hauek adieraztea: 1.º) obrak egiteko lizentzia eskabidea 1998ko apirilaren 15ean aurkeztu zen udalean; 2.º) Udalaren isiltasuna kontuan hartuta, ustezko egintzaren ziurtagiriaren eskabidea 1999ko otsailaren 4an aurkeztu zen udal erregistroan; 3.º) eskumenak dituen zinegotziak ebazpena eman zuen, eskabidea ezetsiz, 1999ko otsailaren 23an; 4.º) ebazpen hori 1999ko martxoaren 15ean jakinarazi zitzaion interesatuari.

Beraz, kasu jakin honetan Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak administrazioaren isiltasunari dagokionez ezarri duen araubide juridikoa aplikatuko da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen aldarazpenari ekin aurretik.

Bigarrena.-Errekurtsogileak baieztatu egin du ustezko egintzaren ziurtagiria ez dela lege horren 44.2. artikuluan ezarri den hogei eguneko epearen barruan eman eta, ondorioz, ustezko egintza positiboagatiko lizentzia lortu zuela.

Baina gertatzen da Udalak, arestian aipatu den manu horrek ematen dion eskumena erabiliz, hogei eguneko epe horren barruan berariazko ebazpena eman zuela, lizentzia ezetsiz, nahiz eta hori interesatuari hogei egun horiek igaro ondoren jakinarazi. Azken inguruabar hori da, dirudienez, errekurtsogileari ustezko egintza positiboagatiko lizentzia eman zaiola ulertarazi diona. Arrazoiketa hori ezin da onartu, 44.2. artikuluan berariazko ebazpena eman behar dela esaten delako eta ezin da eztabaidatu ebazpena hogei egunen barruan eman zela. Halaber, horren jakinarazpena egin arte igaro zen epea, adierazi den legearen 58.2. artikuluan ezarri den hamar egun balioduneko epea gutxigatik gainditu zuena, ezin da gehiegizkotzat edo neurri gabekotzat jo. Hau guztia gora behera, administrazioak epe hori gainditzeak ez du jakinarazpena indarrik gabekoa denik esan nahi. Deuseztapenik eragiten ez duen irregulartasuna da. Halaber, kontuan har bedi 58.2. artikuluak jakinarazpena egin behar dela esaten duela, ez zuzenean interesatuak hartzerik.

Hirugarrena.-Baldin eta bere lehen argudioak balioa galtzen badu, errekurtsogileak beste bat eman du, erabakiaren fondoari buruzkoa, ez dituela inon antzematen Udalak lizentzia ezestea bidezkotzeko eman dituen hirigintzako arautegiaren aurkako hauste horiek. Gaiari dagokionez esan du gora jotzeko errekurtsoa egin zuenean ez zituela eskura aurkaratu den ebazpenean aipatzen diren txosten teknikoak eta juridikoak eta, babes gabeziarik ez gertatzeko, 57/1994 Foru Dekretuaren 15. artikuluan aurreikusita dagoen entzunaldia eman dakiola eskatu du, administrazioko espedientea aztertzeko eta, zehatzago, txosten horiek eta, horietatik abiatuta, gora jotzeko errekurtsoa era egokian gauzatu.

Alegazio horri dagokionez, lehenengo eta behin, errekurtsogileari gogorarazi behar zaio Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.a) artikuluan ezarri dela herritarrek eskubidea dutela interesatuak diren administrazioko prozeduretan egon dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko. Beraz, gora jotzeko errekurtso hau era egokian prestatzeko eta oinarritzeko, hil osoa zuen Iruñeko Udalarengana jotzeko eta lizentzia ezesteko administrazioko espedientean dauden txosten tekniko eta juridikoen kopiak eskatzeko eta jasotzeko. Gora jotzeko errekurtso hau balioduneko azken egunean aurkeztu zuen eta ez da eraso inon hil horretan zehar txosten horien kopiarik eskatu zuenik. Horregatik, errekurtsoa txosten horiek ezagutu gabe egin zuela esatea bere erru hutsagatik baino ez zen gertatu, ez zuelako azkar jokatu, eta, ondorioz, inguruabar hori ezin da, inondik inora ere, babes gabezia eragiteko iturritzat jo. Beraz, Auzitegi honek eskatu zuen entzunaldia ez emateak ere ez zion inolako babes gabeziarik eragin.

Hau guztia gora behera, Auzitegi honek 1999ko azaroaren 16an eman duen probidentziaren bidez, errekurtsogileri espedientea eta gainerako jarduketak jakinarazi zizkion, zertarako-eta horrek alegazioak formulatu eta bidezko dokumentuak eta agiriak aurkezteko. Ezinezkoa izan zen jakinarazpen hori zuzenean eta berari egitea eta, ondorioz, ediktuaren bidezkoari ekin zitzaion, hura Udaleko iragarkien oholtzan eta 2000ko uztailaren 10eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz. Horretarako eman den epea igaro da eta errekurtsogileak ez du inolako alegaziorik aurkeztu.

Laugarrena.-Aurkaratu den ebazpenak, espedientean dauden txosten teknikoetan finkatuta, ezetsi egin du lizentzia eskabidea eta berariaz adierazi du egin nahi diren obra horiek 118/1991 Foru Aginduaren bidez onetsi zen Alde Zaharreko indarreko Hirigintzako Araudiaren IV.2.1. atalean ezarri diren zehaztapenen, eta obrak egin ziren obraren xedea diren eraikina kokatuta dagoen lurzatirako 1986ko apirilaren 10ean onetsi zen Burgo de San Cerningo Plan Berezian sartzen den arautegi bereziaren eta Eraikuntzari buruzko Ordenantzaren 25. artikuluaren aurkakoak direla, eta hori horrela da obra proiektuak gainaldeko isuri-hirualdekoa aldarazten duelako eta haizu ez diren, ezta solairuen kopuruaren gehikuntza bezala ere, ezaugarriak dituen txapitulia motako elementua sartzen duelako. azken finean, lizentzia ezesten duen ebazpena aplikagarria den hirigintzako arautegian sendo finkatuta dago, eta horren zioak era egokian azaldu dira, eta errekurtsogileak ez du aurkeztu inolako argudiorik zio horien aurka edo horiek ezesteko. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar da eta ezetsi egiten dugu José Luis Barbarin Avínzano jaunak, "ICB Rehabilitación Promoción Construcción, S.L." enpresaren izen eta eskuordetzan, Iruñeko Udaleko Plangintzako Zinegotzi Eskuordetuaren 1999ko otsailaren 22ko ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zitzaion Recoletas kaleko 16. zenbakian dauden etxebizitzetan aldarazpenak egiteko obra lizentziari.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko martxoaren 20an emandako 1.391 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-2898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Luis Castillo Torres jaunak jarritakoa, zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (15393 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"1.391 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako martxoaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-2898 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Castillo Torres jaunak jarri du errekurtsoa, zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (15393 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Luis Castillo Torres jaunak, 1999ko ekainaren 1ean aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen zirkulazioko arauak hausteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (15393 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren II. Kapituluari idazkera berria eman zionak, 11. artikuluan ezarritako betekizunak. Horregatik, 1999ko ekainaren 10ean eman eta urte eta hil bereko 18an jakinarazi zen probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko ekainaren 10eko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 25ean emandako 467 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3740 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Concepción Domínguez Vecino andreak jarritakoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (4270/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"467. zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3740 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Concepción Domínguez Vecino andreak jarri du errekurtsoa, trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (4270/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Concepción Domínguez Vecino andreak, Gobernuaren Eskuordetzak Katalunian dituen bulegoetan 1999ko uztailaren 7an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen trafikoko isunaren zenbatekoa betearazpidetzako bidetik erreklamatzeari dagokionez Iruñeko Udalak emandako ebazpen edo erabakiaren aurka (4270/98 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. Artikuluan ezarritako baldintzak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz. Horrenbestez, 1999ko abuztuaren 16ko probidentziaren bitartez, urte bereko irailaren 14an jakinarazi zen, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 1999ko abuztuaren 16ko Probidentzian azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 25ean emandako 469 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-3771 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Virginia Tabar Urra andreak jarritakoa, baimenduta dagoen norabidearen aurkakoan zirkulatzeagatik Iruñeko Udaleko Udaltzaingoak 1999ko apirilaren 22an jarri zuen salaketaren aurka (25885/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"469 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-3771 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Virginia Tabar Urra andreak jarri du errekurtsoa, baimenduta dagoen norabidearen aurkakoan zirkulatzeagatik Iruñeko Udaleko Udaltzaingoak 1999ko apirilaren 22an jarri zuen salaketaren aurka (25885/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. 1999ko apirilaren 22an, Iruñeko Udaleko Udaltzaingoak Virginia Tabar Urra andrea salatu zuen, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen aurkako arau-haustea egiteagatik, zehatzago, baimenduta dagoen norabidearen aurkakoan zirkulatzeagatik.

2. Iruñeko Udaleko Erregistroan 1999ko uztailaren 23ko data duen idazkiaren bidez, Virginia Tabar Urra andreak Auzitegi honetan salaketaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen (25885/99 zenbakiko zehapen espedienteari hasiera eman zion salaketaren aurka), eta errekurritutako egintza deuseza zela adierazteko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Errekurtsoaren bidez ez zaio aurka egin salatutako egitatearen ondorioz hasi zen zehapen-espedientean ezarritako zehapenari, espediente bereko tramite bati baizik. Tramiteak, ordea, ezin dira aurkatu Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioan (Jurisdikzioari buruzko Legearen 37.1. artikulua) eta ez, arrazoi beragatik, Auzitegi honetan ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikulua). Bidezkoa da, hortaz, errekurtso hau onartezina dela adieraztea, beste jarduketarik egin gabe.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ez dela onartu behar eta ez dela onartu 99-3771 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Virginia Tabar Urra andreak errekurtso berean aipatzen den egintzaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. M. Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 16an emandako 849 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-4483 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Carlos Velázquez Caballero jaunak jarritakoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga eta trafikoko isun baten emaitzako zorrak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak P.F.E.Z.ren likidazioan itzuli behar zitzaion 57.991 pezetako muntaren bahituraren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta: p."849 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-4483 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Carlos Velázquez Caballero jaunak jarri du errekurtsoa, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga eta trafikoko isun baten emaitzako zorrak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak P.F.E.Z.ren likidazioan itzuli behar zitzaion 57.991 pezetako muntaren bahituraren aurka.

Txostengilea María Jesús Moreno Garrido andrea izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak egin duen 57.991 pezetako muntaren aurka. Munta hori zor zion Juan Carlos Velázquez Caballero jaunari Nafarroako Gobernuak, P.F.E.Z.ren likidazioagatik, eta bahitu egin zaio beste zor batzuk kobratzeko, besteak beste errekurtsogileari ezarri zitzaion trafikoko isun bat, borondatezko epean ordaindu ez duena. Jarraian erantzungo ditugun zioak eta oinarriak alegatu dira eta, bukatzeko, aurkaratu den egintza deuseztatzea eskatu da.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariei buruzko espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia) "(.) premiamenduzko-prozeduraren barruan eztabaidatu ezin den kontuan da (.) likidazioen arauzko jakinarazpena ez egitea, eta hori konpontzeko era bakarra premiamenduzko-probidentzia aurkaratzea da, baina ez hortik aurrerako egintzak aurkaratzearekin baldin eta hura irmoa bada", esaten du epaiak, eta horrek guztiak hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Bestalde, jakina da bahitura dilijentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa, Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko epaia), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa).

Bigarrena.-Honako kasu jakin honetan errekurtsogileak alegatu du bahituraren berri P.F.E.Z.ren aitorpenean bere aldekoa zen emaitza zen zenbateko osoa ez zuenean jaso izan zuela, eta orduan jakinarazi zitzaiola Udaleko bulegoetan zergen arloko eta trafikoko zehapen batengatiko zorrak kentzearen emaitza zela. Adierazi du errekurtsoa trafikoko zehapenagatik bahitu zaion muntari dagokiola, eta horren arrazoiak hauek dira: a) aurretiaz ez zaiola betearazpidetzako prozeduraren inolako tramiterik jakinarazi; eta, b) zehapen zehatzari dagokionez, ez duela gogoratzen jakinarazi zitzaion ala ez, baina, hori gora behera, iraungita dagoela.

Espedientean dagoen dokumentazioa azterturik, ondokoa antzeman ahal izan dugu:

A) Hemen aurkatutako egintzaren emaitzako zehapena errekurtsogileak zuen egoitzan jakinarazi zitzaion, 1997ko irailaren 17an, eta hori horrela azaltzen da bi lekuko eta jakinarazlearen sinadurekin.

B) Premiamenduzko-probidentzia 1998ko martxoaren 5ean eman zen eta Udalak Posta Zerbitzuaren bidez sustatu zuen horren jakinarazpena. Zerbitzu horrek arau-hausleak ustez zuen egoitzan jakinarazpena egiteko ahalegina egin zuen eta ezinezkoa izan zen helbide horretan ez zutelako ezagutzen. Horregatik guztiagatik, Udalak premiamenduzko-probidentzia argitaratu zuen, 1998ko irailaren 30eko 117. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal erakundeko iragarkien oholtzan, hau da, aplikagarria den legerian ezarri dena betez (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4. idatz-zatian adierazi diren kasuk, norberari egiten zaion jakinarazpena ordezteko aukerak ematen dituztenak). Argitalpena egin eta gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu arte (1999ko irailaren 13an) ez da agertzen eta errekurtsogileak ez du frogatu, errekurtsogileak beste errekurtsorik jarri duenik, ez administraziokorik eta ez auzitegikorik, eta, beraz, egintza irmoa eta adostuaren aurrean gaude (premiamenduzko-probidentzia), aurreikusitako epean ez delako aurkaratu.

C) Errekurtsogileari premiaturiko zorrak jakinarazi zitzaizkion, eta dirubilketari buruzko 108. artikuluak emandako epea iraganik, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia agindu zuen, 1999ko maiatzaren 10ean, zorraren printzipala, korrituak, premiamendu- errekargua eta kostuak ordaintzeko hainbestean.

D) Interesdunak aukera izan zuen zorraren abal bat edo fidantza bat aurkezteko, hura ordaintzeko epea luzatzeko edo zatikatzeko eskatzeko, bai eta bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan. Udalak bahigarri deklaratu zituen zordunaren ondasun ezagun batzuk eta haiek trabatzeko ez zuen haren helbidean sartu behar izan (zerga itzulpena, bankuetako konturen batzuk bahitzeko ahaleginak egin ondoren), aipatu Erregelamenduko 115. artikuluak eskatzen duen bezala;

Hirugarrena.-Errekurtsogileak alegatu du bahitura-probidentzia ez zitzaiola jakinarazi. Horri dagokionez, aipatu beharrekoa da Auzitegi honen aurreko ebazpenetan adierazi bada ere bahitura-probidentziaren jakinarazpen ezak indefentsioa dakarrela, irizpide hori ezinbestez aldatu beharrean gaudela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala ez baitator bat berarekin. Esate baterako, 2000ko maiatzaren 19ko autoak hau dio (1191/98 zenbakiko administrazioarekiko auzibide errekurtsoan,zuzenbideko oinarrietatik bigarrenean): "Lehenbiziko gaiari dagokionez, Administrazioak alegatu du, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 110. artikuluan oinarriturik, bahitura probidentzia tramite hutsezko egintza bat dela eta ez dagoela zertan hura jakinarazi. Sala hau bat dator horrekin." Ildo beretik doaz, alde batetik, Iruñeko 1. zenbakiko Administrazioko Auzietarako Auzitegiak, 2000ko apirilaren 14ko 103. zenbakiko epairen zuzenbideko oinarrietatik bosgarrenean hau esan duenean: "Hau gora behera, kontuan hartu behar da bahitura-probidentzia horiek tramite hutsezko egintzak baizik ez direla, eta ez dutela ez birtualtasun eta autonomia nahikorik jasotzailearen babesgabeziarik eza zehazteko, ez dituztelako horren eskubide eta interesak mugatzen; horregatik, bada, Erregelamendu Orokorraren 110. artikuluak ez du bahitura-probidentziaren jakinarazpena eskatzen; eta, bestetik, Iruñeko Administrazioarekiko Auzibideetarako 3. Epaitegia, ). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea. 2000ko maiatzaren 16ko 85. epaia; zuzenbideko oinarrietatik bigarrena.

Beraz, argi dago interesatuak zorra ez ordaintzearen eraginak ezagutzen zituela, premiamenduzko-probidentzian azaltzen zitzaizkiolako, agiri horretan betearazpidetzako prozedura horren xede diren zorrak, sarrerak egiteko epeak; epe horiek iraungitzearen ondorioak eta probidentzia horren aurka jartzen ahal diren bidezko errekurtsoak adierazi direlako. Ondorioz, ezin da bahituraren jatorria diren zorrak ez direla ezagutzen alegatu, edota interesatuak ezin izan duela bere burua defendatu. Zordunaren ondasunen bahiturei ekiteko nahitaezko beharkizuna da premiamenduzko- probidentziaren jakinarazpena egitea eta horrela ezarri da erregelamenduaren 106. artikuluan, eta une horietatik aurrera 108. artikuluan azaltzen diren epeak aplikatzen dira.

Laugarrena.-Ustez zehapenaren preskripzioaren institutu juridikoa geratu dela esan da eta, horri dagokionez, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "zergak ez diren herri zuzenbideko zorren preskripzioaren epea, horiek zehazteko erabili diren arauen arabera eraenduko dira"; honako kasu honetan arau horrek Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legera igortzen gaitu (martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua), eta horren 81.2. artikuluak ezarri du "zehapenak, irmoak direnetik, urte bat igarota preskribitzen dira eta hori beraiek burutzeko jarduketen bidez baino ez dira eteten".

Honako kasu honetan zehapena irmo bihurtu zen aurkaratzeko epeak igaro zirenean, eta epeok jakinarazpena egin zenetik zenbatzen dira (1997ko irailaren 17an) eta, une horretatik aurrera hasi zen (1997ko azaroaren 18an) burutzeko preskripzioaren urte bateko epea eta argi dago data hura eta premiamenduzko-probidentziaren jakinarazpenaren artean (1998ko irailaren 30ean; 117. zenbakiko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL) ez dela legezko urte bateko epea igaro eta egun horretatik Administrazioaren hurrengo baliodun jarduketara eragingarrira arte ere (bahitura-dilijentziaren jakinarazpena, kasu honetan gora jotzeko errekurtsoa jarri zen eguna bera dena, hau da, 1999ko irailaren 13an) ez da manuzko epea igaro.

Bosgarrena.-Bukatzeko, bahitura-dilijentziaren jakinarazpenik ez dela egon alegatu da eta, horri dagokionez, espedientean Posta Zerbitzuaren bidez bankuko kontuen aurreko dilijentzia horien jakinarazpena egiteko bi ahalegin egin direla esaten da, eta Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ediktuen bidez eta bidezko iragarkien oholtzan argitaratzea falta izan da. Beraz, akats formalaren kasuaren aurrean gaude, eta ez deuseztapena eragin behar duen baten aurrean. Formazko akatsa da eta, ondorioz, izan ditzakeen eragin bakarra egintza deuseztatzea da eta jarduketak akats formal hori gertatu den unearen aurrera itzultzea baina hori ere baldin eta akats horrek interesatuaren babes gabezia eragin duenean baino ez, eta kasu jakin honetan ez da honelakorik gertatu, errekurtsogileak ez duelako eragozpenik izan bere defentsarako errekurtsoak jartzeko. Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiaren 1986ko uztailaren 22ko epaia dago, (19986/5544 epaia): "...Forma edo tramite baten omisioa funtsezkoa izango da eta deuseztapena eragingo du baldin eta omisio horren bidez egintza ezin bada bere amaierara heldu, edo Konstituzioko 24.1. artikuluak debekatzen duen defentsarik egin ezina eragiten badu. Baina prozedura baten tramite edo forma bai ez bada betetzen baina horrekin defendatzeko eskubideak ez badu kalterik jasotzen edo omisio hori gertatu gabe lortu behar zen emaitza lortzen bada, delako omisio horrek ez du baliogabetzeko aldarrikapenik eragingo, horrelako ebazpen batek Konstituzioaren 24-1. artikuluak eta Epaitegiko Boterearen Lege Organikoaren 11, 3 eta 240.1 artikuluetan ezarri den benetako tutela hautsiko litzatekeelako; artikulu horien bidez zilegi da formazko akatsak izan dituzten prozesuetako egintzak deuseztatzea baldin eta akats horiek bukatzeko beharrezkoak diren beharkizunak faltatzea eragiten badute edo benetako defentsarik eza eragin badute...". Kasu honetan aztergai dugunean ezin zaio errekurtsogileak eskatu duen garrantzia eman, arestian adierazi den hori guztia kontuan hartuta. Bada, honi dagokionez nahitaez aipatu behar da prozesuaren ekonomiaren oinarria baieztatzen duen jurisprudentzia mardula, kasu honetan ere erabat aplikagarria dena.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiaren 1983ko maiatzaren 27ko epaia dago: "...ez dute inolako argudiorik eman funtsezko zuzenbidean ezarri dena betez lortu nahi den deuseztapen hori eskuratzeko, zurruna den argudio formalean finkatzen baitira (...) eta hau guztia prozesuaren ekonomiaren oinarriari lotuta, eta horregatik nahitaezkoa da aurkaratzearen zio objektiboa ezestea (1979ko urriaren 18ko epaia), gauza jakina delako prozesuaren ekonomiaren oinarriak debekatu egiten duela prozeduran atzera egitea baldin eta akatsa zuzendu bada, eta deuseztatu zen egintza bera eman beharko litzateke. (...)". Aipatu den 1979ko urriaren 18ko epaiak, halaber, ondokoa ezarri du: "prozesuaren ekonomiaren oinarri batek agintzen du debeku dela prozeduran atzera egitea baldin eta akatsa zuzendu bada, eta emaitza deuseztatu zen egintza bera ematea balitz, salatu den akats horrek ez dituelako dagokion helburua lortzeko udalaren erabakirako beharrezkoak diren beharkizun formalak ukitzen eta ezin duelako inolako defentsarik eza eragiten, eta egintzaren irregulartasuna eragin duten arteko nahasmena baino ez da eragin, ez deuseztapena (...)".

Eta, azkenik, Auzitegi Nagusiaren 1980ko martxoaren 7ko epaia dago: "...prozedurako ekonomiaren oinarriaren aplikazioa, behin eta berriz errepikatu den jurisprudentziaren bidez Zuzenbideko Oinarri Nagusi bezala aintzatetsi dena eta gure indarreko legerian ezarri den administrazioko prozedura arautzeko arautegian erakunde mailako berezko izaera du; bada, horren arabera ekidin egin behar dira jarduketak deuseztatzeko adierazpenak baldin eta zentzuz aztertuta argi badago horietan ez dela inolako eragin praktikorik lortuko eta egintzak akatsa formala egin den unearen aurrekora eraman arren argi badago, aztertzen ari den kasuan administrazioko errekurtsoaren aseko interesatua den gainerakoaren entzunaldiaren tramitera, espedientearen emaitzako ebazpena jatorriz eman zena bera izango baldin bada (...)".

Aurrean transkribatu den jurisprudentziaren aplikazioan eta orain aztergai dugun kasura ekarrita, frogatzen ahal dugu prozesuko ekonomiaren oinarri nagusiak ez duela ekidin aurkaratu den egintzaren deuseztasunari buruzko ebazpena ematerik, ez litzatekeelako inolako eragin berririk sortuko espedientearen jakinarazpen zuzena egiteak, emango den behin betiko egintza bat etorriko litzatekeelako aurkaratu denarekin. Bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egiten da honen aurrean aipatu den gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso hori Juan Carlos Velázquez Caballero jaunak jarri du, Nafarroako Gobernuak bere alde aintzatetsita zuen zorra bahitu zaiolako, zehatzago Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga eta borondatezko epean ordaindu ez zuen trafikoko isun baten emaitzako zorrak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udalak P.F.E.Z.ren likidazioan itzuli behar zitzaion 57.991 pezetako muntaren bahituraren aurka. Egintza hori antolamendu juridikoarekin bat datorrela adierazten dugu.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 24an emandako 434 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 99-5727 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ramón Yáñez Lamelas jaunak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 23an emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"434 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehenengo Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 99-5727 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ramón Yáñez Lamelas jaunak jarri du errekurtsoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko irailaren 23an emandako ebazpenaren aurka.

Txostengilea María Asunción Erice Echegaray andrea izan da. t5 Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak ondoko ebazpena eman du 1999ko irailaren 23an:

"Udaltzaingoak salaketa formulatu du "Latino" izeneko ostalaritza- establezimenduaren aurka. Establezimendu hori Miguel Astrain kaleko 23. zenbakiaren atzealdean dago. Salaketa jendaurreko ikuskizun eta jolas- jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan establezimenduak ixteko ezarritako ordutegia ez errespetatzeagatik da; izan ere, 1999ko abuztuaren 8ko 4:40etan funtzionatzen zegoen, legez ixteko duen ordutegia 3:00ak direnean, eta horrela jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikaturik dagoen arau-hauste administratibo arina egin zen. Denboraz eta forma egokian aurkeztu diren alegazioak aztertu dira baina horietan egiten den gauza bakarra gertaerak ukatzea da, salaketaren oinarrian bildu direnak gezurtatzeko inolako frogarik aurkeztu gabe; halaber, salaketa egin duten agenteen txostena aztertu da, eta horretan berretsi egiten da salaketa hori, termino guztietan. Bada, 2/89 Foru Legearen 27.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta kontuan izanik lege beraren 26. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoa, ondokoa ebatzi dut: jardueraren titularra den Ramón Yáñez Lamelas jaunari ehun mila pezetako bederatzi isuna ezartzea, eta isun hori Udal Gordailuzaintzan ordaindu behar dela, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

2. Egintza horren aurka interesatuak, sasoiz eta formaz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan

3. Auzitegi honen Lehendakariaren probidentziaren bitartez Nafarroako udal erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez Nafarroako Udal Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren II. kapituluari idazkuntza berria eman dion maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12. artikuluak eman zuena betez, adierazi den Udalari igorri zitzaion errekurtsoa, eta administrazio espedientea edo horren kopia dilijentziatua aurkezteko esan zitzaion, egin diren agindeiak eta guzti eta, bidezko izanez gero, errekurritu den ebazpena bidezkotzeko txostena edo alegazioak; erreferentziako udalak hori guztia bete zuen.

4. Ez zen froga-dilijentziarik proposatu.

Errekurtso hau egiterakoan legezko manu guztiak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak ukatu egiten ditu gertaerak (1999ko abuztuaren 8koak) eta baieztatu egiten du lokala itxita zegoela jendearentzat; bada, horri buruz adierazi behar da salaketan argi eta garbi adierazten direla gertatu diren inguruabar guztiak, eta salaketa Udaltzaingoko bi agentek egin dutela, beraien karguak betetzeko agintea duten funtzionarioak eta, ondorioz, salaketa ustez egia da, zehapenak ezartzeko ahalmena burutzeko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 17.5. artikuluan ondokoa ezarri delako: "Agintea aintzatetsita duten funtzionarioek frogatu dituzten gertaerak, baldin eta beharrezko manuak betez dokumentu publikoan ezarri badituzte, frogatzeko balioa izanen dute, bidezko eskubideak edo interesak defendatuz administratuek ekar ditzaketen datu propioak gora behera".

Manu horiek, ildo horretatik eman den jurisprudentzia guztia kontuan hartuta (besteak beste, 1998ko otsailaren 4ko 1816. G.J.E.) "iuris tantum" ustea ezarri da, hau da, badago salaketen kontrako frogak aurkezterik. Errekurtsogileak ez du kontrako frogarik aurkeztu edo egin. Ordea, errekurtsoa jaso duen Administrazioak Udaltzaingoko Agenteek egin zuten aktaren ustezko egiatasuna baieztatzeko datu berria eman dute, hau da, hori egin duten funtzionarioetako batek egin duen salaketaren berrespena eta hori errekurtsogileak udal bidean formulatu diren alegazioak egin ondoren gertatu da eta, ondorioz, Zuzenbideak berrespen horri ematen dion kalitatezko balioa hartu behar da kontuan (Konstituzio Auzitegiaren 1993ko azaroaren 18ko 341. zenbakiko epaia). Ondorioz, puntu honi dagokionez bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Bigarrena-Halaber, errekurtsogileak alegatu du zehapen-ebazpenaren zioak ez zaizkiola azaldu. Ondore horretarako, adierazi behar da, egintza era zabal eta argian arrazoitu dela esatea eze ezik, hau guztia gora behera Auzitegi Gorenaren hitzetan, "gauza bat da administrazio egintza baten azalpena laburra izatea eta beste bat zioak ez azaltzea" (Auzitegi Nagusiaren 1990eko abenduaren 12ko Epaia -9918 E.Ar.-). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1. artikulua).

Hirugarrena.-Azkenean, errekurtsogilea ez dator bat establezimendu publikoak ixteko ordutegiari buruzko arautegia hausteagatik ezarri zaizkion isunaren zenbatekoarekin (100.000 pezeta).

Bada, gaiari buruz, esaten ahal da ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.3. artikuluan ezarri denaren arabera, "arau-hauste arinen kasuan isuna ezarriko da, arauz ezarriko den muntarekin, kasu bakoitzerako, eta gehienez ehun mila pezetakoa izanen da".

Beste alde baterik, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuak, bere 9.1. artikuluan, ondokoa ezarri du: "Ixteko ordutegia haustea, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste arina da eta 15.000 eta 100.000 pezeta arteko isuna ezarriko da; isun horiek Alkateek ezarriko dituzte".

Bukatzeko, lege horren 26.4. artikuluak ezarri du: "Zehapenak sortu den benetako kaltea edo ustezkoa kontuan hartuta ezarriko eta graduatuko dira, eta borondatez egin den edota subjektu arduraduna utzikerian erori den hartuko da kontuan, arau-hausteak gizartean izan duen eragina, gertaera horretako inguruabar pertsonalak eta materialak, eta, baldin eta horrelakorik badago, errepikatzea edo behin eta berriz egitea".

Bada, ezarri den isun horren munta, 100.000 pezeta, hau da, arau-hauste arinak egiten dituztenen kasuan zilegi den gehieneko muga (15.000- 100.000 pezeta), arau-hauslearen borondatea eta utzikeria kontuan hartuta egin da; inguruabar horiek 26.4. artikuluan aipatzen dira, hau da, jokaera behin eta berriz errepikatzea, eta azken urte hauetan hamaika dira antzeko gertaerengatik egin zaizkion espedienteak; halaber, neurri txikiagoan izan arren, kontuan hartu da ordutegia aise gainditu dela eta baita udaltzaingoko bi agenteek sinatu dituzten salaketa-orrian adierazi diren gainerako inguruabarrak ere (horiek egin dituzten aktak, arestian esan den bezala, egiatasuna adierazten dute), besteak beste, barruan zeuden pertsonen kopurua, edariak zerbitzatzen zirela, ateak irekita zeudela eta argien zati bat piztuta egotea, eta abar, eta era egokian graduatuta daude.

Eta gehiago sakontzeko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 131.2. artikuluan ondokoa ezarri dela: "Diru-isunak ezartzen direnean aurreikusi egin beharko da tipifikatu diren arau-hausteak egitea ezin dela izan urratzailearentzat haustu diren arauak betetzea baino onuragarriagoa".

Arestian adierazi den hori guztia kontuan hartuta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Arestian aipatu diren eta aplikagarriak diren gainerako legezko manuak aztertuta, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Arestian aipatu den gora jotzeko errekurtsoa ezetsi behar dugula eta ezetsi dugula, ixteko ordutegia hausteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren babeserako zinegotzi eskuordetuaren ebazpenaren aurka jarri dena; egintza hori baieztatu egiten da, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 7an emandako 663 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1027 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Luis Oráa Arroba jaunak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko abenduaren 24an emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"663 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikidea: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1027 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Oráa Arroba jaunak jarri du errekurtsoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko abenduaren 24an emandako ebazpenaren aurka.

Txostengilea Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko abenduaren 24an emandako ebazpenaren bidez José Luis Oráa Arroba jaunari, "Ben Hur" izeneko ostalaritza-establezimenduaren titularrari, 100.000 pezetako bi isun ezarri zitzaizkion, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen aurkako beste horrenbeste arau-hauste arin egiteagatik, eta hori horrela da ordutegia ez betetzeagatik, establezimendua funtzionamenduan zegoelako 1999ko urriaren 13an eta 15ean, hurrenez hurren 4:10etan eta 4:20etan, kontuan hartuta legez hori ixteko ordua 2:30ak direla.

2. Adierazi den zehapen-ebazpen horren aurka José Luis Oráa Arroba jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen. Testu horretan, bere ustez egokiak diren arrazoiak azaldu ondoren, zehapenak indarrik gabe uztea eskatu zuen edo, besterik ezean, horiek murriztea.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta errekurtsoa ezesteko eskabidea egiten duen txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak ukatu egiten ditu gertaerak eta hori besterik gabe egin du, inolako frogarik aurkeztu gabe, ez udalaren egoitzan (zehatzago, aurkeztu duen zuribideen pleguan) eta ez Auzitegi honetan errekurtsoa jartzerakoan.

Auzitegi Nagusiaren irailaren 14ko epaiak, 9025 G.E., esan duen bezala: "Zerbitzuaren ardura duen agintaritzako agente batek salatu duen gertaera bati buruzko salaketa (kasu honetan herri ikuskizun eta josteta-jarduerei buruz ari da) denean, administrazioko organoek eta bere agente guztiek jarduterakoan duten ustezko egiatasun eta legezkotasuna onartu eta defendatu behar den aurrekaria da, administrazioko egintza baten eraginkortasunaren bermea delako. Horrek ez du esan nahi, ustezko errugabetasunaren konstituzio oinarriarekin bat, agente batek salatu duen hori mugiezina eta erabateko egia denik, horren errealitatea aldarazi egin baitaitekeelako kontrakoa erasotzeko bidezko frogaren bidez.". Oinarri hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa eta Guztientzako Administrazio Prozedurak arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 137.3. artikuluan, bildu du: "Agintaritzaren baldintza aintzatesten zaien funtzionarioek eraso dituzten gertaerek, baldin eta manuzkoak diren legezko beharkizunak betez jendaurreko dokumentuan formalizatu badira, frogatzeko balioa izango dute, administratuek beraiek, eskubideak edo interesak defendatuz, proposa ditzaketenak gorabehera".

Bada, errekurtso honetan dauden administrazioko egintzak aztertu ondoren esan behar da ez udaltzaingoko agente batek, bik baizik, argi eta garbi eta zehatz egin zuten salaketaren aurrean alderdi salatuak ez duela inolako zuribiderik formulatu instruitzeko fasean zehar eta prozesuaren une honetan gertaerak ukatu baino ez dituztela egiten, beraien defentsan inolako alegaziorik egin gabe edo frogarik proposatu gabe. Horregatik, ondorioa bakarra izaten ahala da, puntu honetan errekurtsoa ezestea alegia, Auzitegi honek uste duelako udal egoitzan egin dena, jarduketa hauetan, salatu diren egintza horien egiatasunarekin bat datorrela, Konstituzioak azaltzen duen errugabetasun usteak gutxieneko frogatzeko jarduera egitea eskatzen dio Administrazioari, baina ez da betetzen gertaerak bidezkotu gabe ukatze hutsarekin, eta administratuak ere frogatzeko jarduera egin behar du. Ukapen huts horiek ezin dute agintaritzaren agenteen izaera duten funtzionarioek egin duten jarduketaren frogatzeko balioa hautsi.

Bigarrena.-Alegatu diren formazko edo prozedurazko akatsei dagokienez ez dute deuseztatzeko inolako indarrik, eta hori horrela da alde batetik ezin direlako sartu Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 62. artikuluan ezarri direnen barruan eta baita ez dutelako interesatua bere burua ezin defendatzeko inolako egoeran jarri. Hala zehapen-espedientearen tramitazioan zehar nola, orain, Auzitegi honetan pertsona ukituak bere defentsarako egokitzat jo dituen bidezko alegazioak formulatzeko aukera izan du.

Udal administrazioak, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 28.2. artikuluan ezarri dena aplikatuz, José Luis Oraa Arroba jaunaren aurka kasu honetan aztergai dugun arau-hauste arina bezalakoetan egiten den zehapen- espedientea hasi zuen. a) agintaritzako agenteen akta edo salaketa ustezko erantzuleari jakinaraziko zaio eta ohartaraziko zaio hamar eguneko epea duela bidezko deritzona alegatzeko edo bidezko deritzon frogak proposatzeko. b) interesatuaren alegazioak atertu ondoren eta, hala denean, horrek eskatu dituen frogak egin ondoren edo eskumenak dituen organoaren ustez zehapena ezartzeko beharrezkoak direnak egin ondoren, organo horrek bidezko ebazpena emango du. c) hartuko den ebazpen horren aurka bidezko errekurtsoa jartzen ahal da.

Azken batean, salatu den egintza hori era egokian benetakotu ondoren, legez ezarrita dagoen prozedura betez eta egin diren arau-hauste arinengatiko zehapenen ezarpena era egokian eta nahikoan arrazoituta, bidezkoa da formulatu den alegazioa ezestea.

Hirugarrena.-Errekurtsogilea ez dator bat ezarri zaizkion isunen zenbatekoarekin (100.000 pezetako bi); bada, esan behar da udal espedientea irakurri ondoren argi frogatzen dela zehapena ezarri duen administrazioak isuna gehieneko graduan ezarri duela ez bakarrik orduko gertaerengatik (taberna oso berandu irekita egotea), eta kontuan hartu duelako, aldi berean, ixteko ordutegiaren arloan gutxienez utzikeriaren mugan dagoen jokaera frogatzen duten aurrekari ugari daudela, eta, agian, egin den arau-haustearen gizarte mailako eragina areagotzen duen indarreko arautegiarekiko mesprezua ere egoten ahal dela (martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.4. artikulua).

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: José Luis Oráa Arroba jaunak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 1999ko abenduaren 24an emandako ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Ebazpen horren bidez isunak ezarri zitzaizkion jendaurreko ikuskizunak eta jolas- jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen aurkako beste horrenbeste arau-hauste arin egiteagatik, zehatzago ezarrita dagoen ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Egintza hori baieztatu egiten da Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 30ean emandako 547 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1847 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Ignacio Ilarregui Aguirre jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urtarrilaren 7an emandako premiamendu- probidentziaren aurka (5553/95 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"547 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1847 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Ignacio Ilarregui Aguirre jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko urtarrilaren 7an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (5553/95 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat gehi premiamenduagatiko errekarguaren %20 betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik da, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari eta ezetsi egin zen horren aurka jarri zen 95-2599 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, zehatzago 1999ko urriaren 28ko 1.170/98 zenbakia duen ustezko egintzaren ziurtagiriaren bidez eta gero interesatuak uko egin dio ustezko egintzaren ziurtagiriaren aurka jarri zuen administrazioarekiko auzibide-errekurtsoari (32/2000 autua, Iruñeko 1. zenbakiko Administrazioko Auziterako Epaitegiarena) eta, ondorioz, zehapena betearazi egiten ahal da, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Ondorioz, lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea. Beste alde batetik, ez da antzeman zehapen-prozedura gaizki tramitatu delako preskripziorik gertatu denik (preskripzio epeak ez du aurrera egiten errekurtsoaren bidean zehar) edo ordainketari ekiteko gerorapenik gertatu denik, edo beste inolako akatsik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartzeko modukorik. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten emaitzako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 11n emandako 171 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-1960 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Iker Iñigo Blasco jaunak jarri zuen, oinezkoentzako aldetik ziklomotorez zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Burlatako Udalak 1999ko azaroaren 30ean eman zuen dekretuaren aurka (636/99 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"171 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-1960 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Iker Iñigo Blasco jaunak jarri du errekurtso hori, oinezkoentzako aldetik ziklomotorez zirkulatzeagatik zehapena ezartzeko Burlatako Udalak 1999ko azaroaren 30ean eman zuen dekretuaren aurka (636/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Burlatako Alkatetzak isuna ezartzeko 1999ko azaroaren 30ean eman zuen ebazpen baten aurka jarri zen, oinezkoentzako aldetik ziklomotorez zirkulatzeagatik (Ezkabazabal plaza) egin zuen trafikoko arau hausteagatik, antolamendu juridikoa hautsiz alegia. Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Burlatako Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Interesatuak uko egin zion, une egokian, formulatu zen salaketaren aurkako alegazioak aurkezteari eta errekurtsoaren bidean ere ez zuen kontrako inolako frogarik aurkeztu, eta egin duen gauza bakarra zehatu den egintza horrek preskribatu egin duela esatea da. Baina argi dago zehapen-espedientea eragin duen zehapena benetan egin zelako. beste alde batetik, salaketaren berri berehala eman zitzaion eta interesatuak uko egin zion sinatzeari, baina hori ez da eragozpen tramitea betetzeko; hori guztia gora behera arau- haustearen egon zela benetakotuta dago.

Bigarrena.-Beste alde batetik, errekurtsogileak besterik badio ere, salaketa jakinarazten denean, legez xedaturik dagoenez, arau-haustearen preskripzio epea eten egiten da (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1. artikuluak dioenez, martxoaren 24ko 5/1997 Legeak xedatutakoaren arabera idatzitako testuan), eta aldi berean hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen frogak proposatu ahal izan ditzan.

Alegazioak aurkeztutakoan edo alegazioak aurkezteko epe hori bukatzen denean ere preskripzio epeak ez du aurrera egiten, salbu eta zehapen- espedienteak hilabete baino luzaroago geldirik irauten duenean ustezko erantzuleari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2. artikuluan xedaturik dagoenez. Oraingoan ez da horrelakorik gertatu. Hori horrela da alegazioak formulatzeko epetik zenbatu eta hilabeteko aldia igaro aurretik zehapen-ebazpena jakinarazteko bi ahalegin egin ziren Posta Zerbitzuaren bitartez eta interesatuaren etxean, 1999ko abenduaren 9an eta 10ean, eta horrek argi uzten du espedientea ez zela geldirik egon hilabete baino epe luzeagoan eta, ondorioz, preskripzioaren epea, hasieran salaketaren jakinarazpenarekin eten zena, ez zen berriz hasi.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.3. artikuluak xedatu bezala, "arau-haste arinak izanen dira Legearen arauen aurkakoak baldin eta larri edo oso larritzat jotzen ez badira...". Kasu honetan aztertzen ari garen espedientean, salatu diren egintza horiek arau-hauste arina dira urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 121.5. artikuluan ezarri diren manuak hautsi direlako; artikulu horren arabera debeku da, ibilgailu mota gora behera, espaloi eta oinezkoen aldeetatik zirkulatzea, eta horrelako arau-hauste arinak egiteagatik gehienez 15.000 pezetako isuna jartzen ahal da. Kasu honetan salatu diren egintza horiengatik ezarri den zehapena 10.000 pezetako isuna izan da eta Auzitegi honen aburuz delako munta hori era egokian graduatu da.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, funtsean formazko tramite guztiak bete dira eta zilegi izan da alegazioak formulatzea eta errekurtsogileak frogak proposatzea, Bideei buruzko Legearen 79. artikuluetan eskatzen den moduan. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezarri dion Burlatako Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (636/99 zenbakiko espedientea); egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 22an emandako 979. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2059 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Ignacio Arraztoa Polido jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (24387/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"979 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2059 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Ignacio Arrastoa Polido jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko otsailaren 14an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (24387/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat gehi premiamenduagatiko errekarguaren %20 betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik da, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta bere egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena 1999ko urriaren 22ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta ediktuen udaleko bidezko oholtzan jarri zen, eta hau guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan ezarri dena betez, irmoa eta adostua da, ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, ondorioz, betearazi egiten ahal da, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin.

Hirugarrena.-Bukatzeko, errekurtsogileak, probidentziari aurka egiteko, zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluari eutsiz; izan ere, artikulu horrek dioenez, "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Hori dela eta, hauxe gogorarazi behar dugu: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Bada, adierazi den lege horren 81.2. artikuluan ezarri denaren arabera, Auzitegi honen ohiko irizpidea da, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela ofizioz antzemanda, trafikoko isunen ezarpenaren emaitzako zorrak burutzeko premiamendu-probidentziak zehapena irmo bihurtu den hurrengo urtean eman eta jakinarazi behar direla, eta hori betearazteko egintzen bitartez baino ez dela eteten. Beraz, premiamendu-probidentzia legez ezarrita dagoen epean eman eta jakinarazi da eta zorraren iraungipenik ez dela gertatu adierazi behar dugu. Ez da frogatu, halaber, ordainketaren zatikatze edo gerorapenaren emakidarik egon denik, edota bestelako akatsik egon denik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartu beharko duenik.

Ondorioz, errekurtsogileak alegatu dituen aurkaratzeko zioak zuzenak ez direla kontuan hartuta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten emaitzako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 7an emandako 679. zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-2775 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Ana García Fresca Grocin andreak jarritakoa, 1999ko irailaren 14an udal garabiak ibilgailu bat erretiratzeagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen 2000ko otsailaren 17ko ebazpenaren aurka (9073/99 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"679 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2775 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ana García Fresca Grocin andreak jaunak jarri du errekurtso hori, 1999ko irailaren 14an udal garabiak ibilgailu bat erretiratzeagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen 2000ko otsailaren 17ko ebazpenaren aurka (9073/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da, birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka. Errekurtso horren bidez Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuengatiko Tasaren likidazioa aurkaratu zen, Z.E.L, aldean tiketik edo horretarako gaitasuna ematen duen indarrean dagoen egoiliarraren txartelik gabe era ez egokian estazionatuta zegoen ibilgailua kendu zuelako (Sandoval kalea, 1). Interesatuak beraren iritziz aplikagarriak diren oinarri juridikoak azaldu ditu eta likidazioa deusezta dadila eta ordaindutako kopurua itzul dakiola erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Alde horretako zaintzailearen salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu estazionamendu mugatu edo murriztuko zaintzaile edo kontrolatzaileengana, berauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu, Auzitegi Gorenak 1991ko urriaren 1eko Epaian (7639/1991 E.A.) eta 1993ko azaroaren 23koan (8883/1993 E.A.), besteak beste, adierazi duen bezala, eta haien salaketa edozein herritarrek egin dezakeenaren parekoa da, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez den bitartean. Hala eta guztiz ere, kasu honetan interesatuak duen ustezko errugabetasuna hautsi egin da, salatzaileak berak egin duen berrespenean baieztatu egin duelako oso zehatz begiratu zuela ea ibilgailuak tiketik edo txartelik zeukan salaketa egin aurretik, eta 246 zenbaki profesionala duen udaltzainak frogatu zuela ez zuela gaitasuna ematen duen titulurik; udaltzain hori zegoelako ibilgailuen udal biltegian zegoelako orain errekurtsogilea denaren ibilgailua bertara eraman zenean. Beraz, aldeko zaintzailearen salaketa kontuan hartu beharreko froga da eta hori gehi kasu honetan pilatu diren gainerako inguruabarrak aintzat hartuta, egia dela esaten ahal da, eta dena zehapen- espedientean adierazi den moduan gertatu dela.

Bigarrena.-Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen bidez onetsi zen Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua. Dekretu horren 38.4. artikuluan xedatutakoaren arabera, hiri bideetan ibilgailuak gelditzeko eta aparkatzeko araubidea udal ordenantzetan ezartzen ahal da. Gainera, trafikoaren arazoak ekiditeko neurriak hartzen ahal dira, besteak beste, aparkatzeko ordutegi mugatuak ezartzea, eta bai neurri zuzentzaileak ere, besteak beste, ibilgailuak erretiratzea edo ibilgetzea, aparkaldi mugatuko aldeetan aparkatzen direnean horretarako baimen-titulurik eduki gabe, edo baimendutako aldia baino luzaroago aparkaturik irauten dutenean. Legearen aurreikuspen hori garatzeko, Iruñeko Udalak estazionamendu mugatuko eta murriztuko aldeak arautzen dituen Udal Ordenantza onetsi zuen (1998ko irailaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Orain salatu diren gertaera horiek, testu horren 23. artikuluan ezarri denaren arabera, arau- haustea dira eta kasu honetan ezarrita dago udaleko garabi zerbitzuak ibilgailua kenduko duela, Ordenantzaren 22. eta 23.4. artikuluetan ezarri dena betez, eta, ondorioz, ibilgailua kentzea eta horren emaitzako tasaren ordainarazpena bat datoz antolamendu juridikoan ezarri denarekin. Beraz, errekurtsogileak berak eragin du garabiaren eskuhartzea eta bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udalak igorritako garabi zerbitzuengatiko tasaren likidazioaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka jarritakoa; likidazio hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko uztailaren 28an emandako 3.911 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak 00-2785 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Antonio Tomás Franco jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (27123/98 eta 12051/99 zenbakidun udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.911 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako uztailaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-2785 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Antonio Tomás Franco jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (27123/98 eta 12051/99 zenbakidun udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurka jarri da. Probidentziaren bidez, borondatezko epean ordaindu gabeko bi isun betearazpen bidetik ordainarazi nahi dira. Isunok trafikoko arau- hausteengatik jarri ziren (erreferentziako zehapen-espedienteak). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, bahitura-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri dio Auzitegi honi eta horretan dokumentazio osoa azaltzen da. Espedientean jarduketa hori egiaztatzeko aurrekariak azaltzen dira.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakiak prozeduraren helburua betetzeko bitartekoak dira, baina beti ukitzen dituzte ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaie, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta egun indarra duen Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean.

Hala bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik planteatzen ahal direla (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu Erregelamenduaren 99.2. artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Errekurtsoaren bidez aurkatu den bahitura-erabakiaren aurretik eman ziren bi premiamendu-probidentziei buruz esan behar da manuzko beharkizunak bete zituztela eta, horietatik bat (27123/98 zenbakiko zehapen-espedienteari dagokiona) era egokian argitaratu zen eta, bigarrena (12051/99 zenbakidun zehapen-espedientea) norbanakoari etxean jakinarazi zitzaion, espedientean ezarri denaren arabera. Beraz, interesatuak alegatutako arrazoiek ez dute indarrik eta bidezkoa da errekurtsoa ezestea probidentzia horiei lotutako asmoak azaltzen dituen aldetik.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi isunen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentziaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 23an emandako 368 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak 00-3253 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Eduardo Jesús Coso Uterga jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (140051/99 eta 630177/99 zenbakidun udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"368 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3253 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Jesús Coso Uterga jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (140051/99 eta 630177/99 zenbakidun udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko bi isun gehi premiamenduagatiko errekarguaren %20 betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen premiamendu- probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik da, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak ez zuen igorri bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, nahiz eta Auzitegi honek bi aldiz eskatu, Halaber, ez du aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostenik aurkeztu.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra-Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12. artikuluan ezarri dena betez, Auzitegi honek bi aldiz eskatu zion udal erakundeari administrazioko espediente osoa igortzeko, errekurritu den egintzaren aurrekariak ere badituena alegia, eta baita gaiari buruz adierazi nagi zuen guztia ere. Udal erakunde horrek ez du espediente hori igorri.

Beste alde batetik, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren 1. idatz-zatian ondokoa ezarri da: "Honen aurreko artikuluan ezarri den espedientea igortzeko beharrizana ez bada betetzen, eta berandutzaren egileak izan dezakeen erantzukizuna gora behera, Nafarroako Administrazio Auzitegiak jarduketekin jarraituk, hala denean, errekurtsoarekin jarraitzeko eta hura ebazteko bidezko neurriak hartuz".

Errekurtso honetan planteatu den arazoari buruzko administrazioko espedientea ez edukitzea, berariaz Udalari eta ez beste inori egotz dakiokeena, ezin da errekurtsogilearen kalterako izan. Udal horrek ez du espedientea igorri eta ez du interesatuak errekurtsoan egin dituen egitatezko baieztapenei aurre egiteko txostenik igorri (baieztapen horien arabera ez da bidezkoa eskatzen zaion zorraren ordainketa); ondorioz, ulertu behar da aipatu diren baieztapen horiek egia direla. Horri buruz, aipatu behar da Auzitegi Gorenaren 1986ko irailaren 29ko epaia -R. Ar. 5999-, non ezartzen baita "alde bakoitzak bere alde aipatzen dituen ondorio juridikoen arauetako egitatezko ustea frogatu behar du ". Bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi isunen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik kobratzeko erreklamazioaren aurka jarritakoa; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, ez datorrelako Zuzenbidearekin bat.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 7an emandako 6.033 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3260 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Ozcáriz Basterra jaunak jarritakoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (39833/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"6.033 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3260 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Ozcáriz Basterra jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen- ebazpenaren aurka (39833/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordearen aurtengo martxoaren 22ko ebazpenaren bidez 16.000 pezetako isuna ezarri zitzaion Jesús Ozcariz Basterra jaunari, trafikoko arau-hauste larria egiteagatik (39833/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Zehapen hori ezartzeko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri du Jesús Ozcariz Basterra jaunak eta ezarri zaion isuna deuseztatzea edo, besterik ezean, zenbatekoa murriztea eskatu du.

3. Iruñeko Udalak bere espedientea igorri eta txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsoak ebazteko orduan, auzi nagusiarekin batera litekeena da beste auzi batzuk ere izatea, ordena publikoaren arlokoak izateagatik aurretiaz aztertu eta ebatzi behar direnak, eta horrelakorik dagoenean, batzuetan, ez dago auziaren mamiari heldu eta hari buruz erabakia hartzerik. Lehentasunez aztertu behar diren alderdi horietako bat da ea errekurtsoa ez onartzeko karirik dagoen ala ez. Kariok ofizioz hartzen ahal dira aintzat, eta lehentasuna dute baita Zuzenbide osoko deuseztasunari buruzko alegazioen aldean ere (AGren 1989ko abenduaren 26ko Epaia, 8986 E.Ar.; 1993ko urriaren 6koa, 7222 E.Ar., eta geroago emandakoak, 1997ko otsailaren 18koa eta urriaren 23koa, 1106 eta 7629 E.Ar, eta 1998ko urtarrilaren 14koa, 564 E.Ar.).

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1. artikuluan xedaturik dagoenez, "aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean" aurkeztu behar da Administrazio Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa. Bestalde, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakien aurkapenari buruzkoak, 22.1. artikuluan hauxe xedatzen du: "(Auzitegiak), ebazpenean, gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko du kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea bukatuta dagoenean".

Bada, Udalaren jarduketetan egiaztaturik dagoenez, ebazpen zehatzailea behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari aurtengo martxoaren 23an, eta aldi berean jakinarazi egin zitzaion zein errekurtso jartzen ahal zituen ebazpenaren aurka, zein organori aurkeztu behar zitzaizkion eta zein epetan aurkeztu behar ziren. Eta egiaztaturik dago, halaber, gora jotzeko errekurtsoa urte horretako maiatzaren 19an aurkeztu zela Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzaren Erregistroan. Garbi dago, beraz, errekurtsoa epez kanpo aurkeztu dela, hilabeteko epea baitago errekurtsoa ezartzeko. Errekurtsoa onartezina dela adierazi behar dugu ezinbestez.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Jesús Ozcariz Basterra jaunak trafikoko arau-hauste larria egiteagatik 16.000 pezetako isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak aurtengo martxoaren 22an emandako ebazpenaren aurka (39833/99 zenbakiko espedientea) aurkeztu duen gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraztea, epez kanpo aurkeztu delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 8an emandako 6.080 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpenak 00-3267 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen; errekurtsoa, berriz, Virgina de Santiago Peláez andreak jarri zuen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (10173/98 eta 10409/99 zenbakidun udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"6.080 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3267 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Virgina de Santiago Peláez andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean eman zuen bahitura-probidentziaren aurka (10173/98 eta 10409/99 zenbakidun udal espedienteak).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentzia baten aurka jarri da. Probidentziaren bidez, borondatezko epean ordaindu gabeko bi isun betearazpen bidetik ordainarazi nahi dira. Isunok trafikoko arau- hausteengatik jarri ziren (erreferentziako zehapen-espedienteak). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, bahitura-probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri dio Auzitegi honi eta horretan dokumentazio osoa azaltzen da. Espedientean jarduketa hori egiaztatzeko aurrekariak azaltzen dira.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Premiamenduzko prozeduretan, ondasunak bahitzeko erabakiak prozeduraren helburua betetzeko bitartekoak dira, baina beti ukitzen dituzte ezinbestean ondasunen titularren eskubideak, eta horregatik berariazko errekurtsoa jartzen ahal zaie, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta egun indarra duen Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 177. artikuluaren babesean.

Hala bada, bahitura-erabakiaren aurka eta diru bilketa kudeatzeko beste egintza batzuen aurka, zilegi da aurrena administrazio-errekurtsoa jartzea eta gero jurisdikzio-errekurtsoa jartzea. Baina horrek ez du esan nahi errekurtsoaren bitartez edozein motatako arazoak mugarik gabe planteatzeko bidea dagoenik, baizik eta aurkatutako egintzaren eta haren xedearen arteko kongruentziari dagozkion arazoak soilik planteatzen ahal direla (1992ko azaroaren 10eko AGE, 8675 BE). Hori gorabehera, interesatuak premiamendu-probidentziarik eman ez izana salatzeko eskubidea du, hala denean, aipatu Erregelamenduaren 99.2. artikuluaren arabera.

Bigarrena.-Errekurtsoaren bidez aurkatu den bahitura-erabakiaren aurretik eman ziren bi premiamendu-probidentziei buruz esan behar da manuzko beharkizunak bete zituztela eta era egokian jakinarazi zitzaizkiola interesatuari, espedientean ezarri denaren arabera. Beraz, interesatuak alegatutako arrazoiek ez dute indarrik eta bidezkoa da errekurtsoa ezestea probidentzia horiei lotutako asmoak azaltzen dituen aldetik.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko bi isunen zenbatekoa betearazpidetzako bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak emandako bahitura-probidentziaren aurka jarritakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 16an emandako 875 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3269 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Sergio Valdehierro Milagro jaunak jarri zuen, abiaduraren muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak 2000ko martxoaren 22an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (37949/99 zenbakiko udal espedientea). Haren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"875 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3269 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Sergio Valdehierro Milagro jaunak jarri du errekurtso hori, abiaduraren muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak 2000ko martxoaren 22an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka (37949/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Herritarren babeserako zinegotzi eskuordetuak (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) eman zuen ebazpenaren aurka jarri da. Ebazpen horren bidez zehapena ezarri da hiriko bide batean (Kanal kalea- Urroz kalea) 73 km/orduko abiaduran zirkulatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zuela (37949/99 zenbakiko zehapen-espedientea). Interesatuak beraren iritziz kasuari aplikatu behar zaizkion oinarri juridikoak azaldu zituen, eta azkenik zehapena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, zinemometroaren argazkiak frogatzen du errekurtsogilea hiriko bide batean 73 km/orduko abiaduran zirkulatzen ari zela, hiriko bideetan abiaduraren muga 50 km/orduko izan arren.

Abiadura "Multinova Radar" etxeko "6F-MR" ereduko homologatuko zinemometroarekin neurtu zen; horren erloaren eta antenaren zenbakia "03- 96-1332" da eta 1999ko azaroaren 22ko 11:24etan gertatu zen. Salaketa berehala jakinarazi zitzaion interesatuari eta hark ez zuen sinatu nahi izan; hala ere, tramitea burututzat eman zen, eta egiaztaturik dago interesatuak egin zuela arau-haustea.

Neurgailuaren egokitasunari dagokionez, espedientean azaltzen denez, zinemometroak gainditua zuen aldiroko azken kontrol metrologikoa eta hala adierazten du zinemometroa ikuskatu ondoren Madrileko erkidegoko Ekonomia eta enplegua Sailak egin duen zinemometroaren jatorrizko egiaztapenaren ziurtagiriak.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "abiadura-mugari buruz Legean dauden xedapenak ez betetzea". Gauza bera adierazten du Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 50. artikuluan; arau-hauste larriengatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluan xedatutakoaren arabera; oraingoan 20.000 pezetako isuna jarri da eta Auzitegi honen iritziz zenbateko hori zuzena da, ibilgailuaren abiadura kontuan izanik.

Bestalde, espedientea aztertuz ondorioztatu dugunez, legean ezarritako formazko beharkizun guztiak bete dira eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egiteko, aipatu legearen 79. artikuluan eskatzen den moduan. Beraz, bidezkoa da errekurtsoak ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak isuna ezartzeko emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (37949/99 zenbakiko zehapen- espedientea); ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 3an emandako 4.019 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3294 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Inés Brancos Rico andreak jarritakoa, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zaion zehapenari dagokionean Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (9904/00 zenbakidun udal espedientea. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.019 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3294 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Inés Brancos Rico andreak jarri du errekurtsoa, tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zaion zehapenari dagokionean Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (9904/00 zenbakidun udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Inés Brancos Rico andreak, 2000ko maiatzaren 24an aurkeztu duen idazkiaren bidez gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen tiketik edo indarrean dagoen egoiliarraren txartelik eduki gabe estazionatzeagatik ezarri zaion zehapenari dagokionean Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (9904/00 zenbakidun udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2000ko maiatzaren 26an eman zen probidentziaren bidez, urte bereko ekainaren 8an jakinarazi zena, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1. artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2000ko maiatzaren 26ko Probidentzian azaldutako hutsaldiak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 13an emandako 6.638 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3298 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (4943/96 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"6.638 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna.

Iruñean, bi milako abenduaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3298 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (4943/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Francisco José Romaña Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du borondatezko epean ordaindu gabe zegoen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (4943/96 zenbakiko udal espedientea).

2. Errekurtsogileak bere iritziz bidezkoa dena alegatu du eta aurkaratu den egintza deuseztatzea erregutu du.

3. Iruñeko Udalak jarduketak igorri zituen; ez zuen txostenik igorri.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Betearazpidetza edo premiamenduzko bideak ezarri ondoren, aurkaratzeko legezko bideak edo bide baliagarriak abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan adierazi dira. Bada, zio horiek hauek dira: a) preskripzioa; b) likidazioaren deuseztapena, etendura edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) ordainketa edo gerorapena; d) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzeko luzatu den tituluan akats formala egotea.

Bigarrena.-Errekurtsogileak udalak eman duen zehapen-ebazpenaren preskripzioa alegatu du (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1.a) artikulua). Bada, igorri diren administrazioko jarduketak aztertu ondoren esaten ahal da pertsona ukituari ezarri zaion isunaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri zitzaiola Auzitegi honetan (lehen atalean) eta 1999ko urtarrilaren 8ko 214. zenbakiko Ebazpenaren bidez ezetsi egin zela aurkeztutako errekurtsoa, eta urte bereko urtarrilaren 22an jakinarazi zen. Bi hileko epea igaro zen kasuan aztergai dugun isuna maila jurisdikzionalean aurkaratu gabe eta horrek irmotasuna hartu zuen (1999ko apirilak 22), eta Trafikoari buruzko Legearen 81.2. artikuluan ezarri dena betez, preskripziorako urteko epea hasi zen. 1999ko maiatzaren 3an ordaindu gabe zegoen isunari buruzko erreklamazioari dagokion premiamenduzko-probidentzia eman zen baina horren jakinarazpena ez dago egiaztatuta, Udalak zuzenean erabili zuelako ediktu bidezko jakinarazpena, aurrez jakinarazpena maila pertsonalean eta interesatuaren helbidean egiteko ahaleginik egin gabe (Zizur Nagusian dagoena, espedientean ezarri denaren arabera) Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 103. artikuluak erreferentzia moduan ematen dituen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59., 60. eta 61. artikuluetan ezarri den bezala, eta ez du inolako garrantziarik Posta Zerbitzuak egin zuen ahaleginak, hori beste helbide batera egin zelako (Urdaxko Monastegia kalea, 28 bis, Iruña), eta, jakina, ahalegin horren emaitza ustela izan zelako. Ondorioz, arestian adierazi den premiamenduzko-probidentziak ez zuen jarduneko urteko apirilaren 22an bukatu zen preskripzioaren epea eten eta kontuan hartu behar da interesatua orain errekurritu den probidentziaren jakitun hurrengo maiatzean izan zela, isunaren preskripzioa gertatu dela onetsi behar da.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi dugu aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa ordaindu gabe zuen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura- probidentziaren aurka (4943/96 zenbakiko udal espedientea); beraz, egintza hori deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 13an emandako 6.639 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3299 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (21135/96 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"6.639 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna.

Iruñean, bi milako abenduaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3299 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (21135/96 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Francisco José Romaña Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du borondatezko epean ordaindu gabe zegoen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (21135/96 zenbakiko udal espedientea).

2. Errekurtsogileak bere iritziz bidezkoa dena alegatu du eta aurkaratu den egintza deuseztatzea erregutu du.

3. Iruñeko Udalak jarduketak igorri zituen; ez zuen txostenik igorri.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak alegatu du ez zaiola udalaren ebazpenaren arauzko jakinarazpena egin; ebazpen horren bidez isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik (Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1.b) artikulua) Alegazio horri ezetsi egin behar zaio Udalak igorri dituen administrazioko jarduketetan egiaztatu egin delako isunaren interesatuari jakinarazpen pertsonala egin zitzaiola, eta horri, aldi berean, errekurtsoa jarri zitzaiola Auzitegi honetan (bigarren atalean), eta honek ezetsi egin zuela 1999ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bidez.

Beste alde batetik, Trafikoari buruzko Legearen 81.1. artikuluan ondokoa xedatzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik hasita." Alegazio hau ere ezetsi egin behar da betearazpidetzako bideari aurka egiteko zioa delako eta hori ezin da sartu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan ezarri diren zioetatik baten ere, preskripzioaren izenaren barruan sartzen diren zioen artean agertzen den bakarra likidazioa edo zorra delako (kasu honetan, isuna) eta ezin da hau zabaldu une egokian alegatu behar zen arau-haustearen preskripziora, eta ez gora jotzeko tramite honetan, kasu honetan derrigorrezko betearazpena aurkaratzen baita.

Bigarrena.-Adierazi den hori guztia gora behera, azpimarratu behar da errekurritu den bahitura-probidentzia 1999ko abuztuaren 9an eman zen premiamenduzko-probidentzia baten emaitza dela eta horren jakinarazpena ez dago egiaztatuta, Udalak zuzenean erabili zuelako ediktu bidezko jakinarazpena, aurrez jakinarazpena maila pertsonalean eta interesatuaren helbidean egiteko ahaleginik egin gabe (Zizur Nagusian dagoena, espedientean ezarri denaren arabera) Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 103. artikuluak erreferentzia moduan ematen dituen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59., 60. eta 61. artikuluetan ezarri den bezala, eta ez du inolako garrantziarik Posta Zerbitzuak egin zuen ahaleginak, hori beste helbide batera egin zelako (Urdaxko Monastegia kalea, 28 bis, Iruña), eta, jakina, ahalegin horren emaitza ustela izan zelako. Gauzak horrela, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.2. artikuluak ezarri du premiamenduzko- probidentziarik ez egotea (eta, argi dago, horren jakinarazpena ez egitea) betearazpidetzako bideari aurre egiteko legezko zioa dira. Beraz, bidezkoa da errekurritu den egintza deuseztatzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi dugu aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa ordaindu gabe zuen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura- probidentziaren aurka (21135/96 zenbakiko udal espedientea); beraz, egintza hori deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 13an emandako 6.203 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3302 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (26035/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"6.203 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3302 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (26035/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Francisco José Romaña Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du borondatezko epean ordaindu gabe zegoen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak jarri zuen, trafikoko arau-hausteagatik. Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzea erregutu du.

2. Iruñeko Udalak 26035/98 zenbakia duen espedientea igorri zuen; hartan bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen dokumentazioa ageri da. Halaber, aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen txostena igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Iruñeko Udalak errekurtsogilearen aurkako premiamenduzko- probidentzia hasi du horri ezarri zitzaion trafikoko isunaren zenbatekoa derrigorrez kobratzearen ondoreetarako. Bidezko premiamenduzko- probidentzia eman ondoren errekurtsogileari jakinarazi zitzaion eta arauzko epea eskatu den isuna ingresatu gabe igaro ondoren, bahitura- probidentzia eman zen. Errekurtsogilearen errekurtsoaren oinarria abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 99. artikuluan ematen diren zioak dira; legezko testu horren bidez Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ondokoa ezarri da: "108. artikuluan ezarri den epea igaro eta ez bada eskatu den sarrera egin, Dirubilketako bulego eta unitateetako buruek probidentzia emango dute eta horretan ondasun eta eskubideen bahitura egiteko agindua emango dute, beraien iritziz lortu nahi den kreditu hori eta jatorrizko administrazioko egintza hori eta gero sortu den edo sortu diren korritu eta kostuengatiko errekargua estaltzeko munta nahikoa eskuratzeko bestekoa". Manu honetan, aurreko bilketetan gertatu ez den bezala, ez da ezer adierazten bahitura- probidentziaren jakinarazpenari dagokionez, eta derrigorrezko beharkizun hori ezabatu egin da.

Bigarrena.-Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia premiamenduzko-probidentzia jakinarazi eta arestian aipatu den abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 108. artikuluan azaldu den zorra ordaintzeko eman den epea igaro ondoren onesten da eta interesatuak ezagutzen zituen horren ondorioak, era egokian jakinarazi zitzaizkiolako premiamenduzko- probidentzian.

Izan ere, Auzitegi honek uste du Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia betearazpidetzako prozedura honen xedea diren zorrak adierazten dituen premiamenduzko- probidentzia jakinarazi ondoren eman dela; halaber, testu horretan ordainketak egiteko epeak; epe horiek iraungitzen uztearen ondorioak eta delako probidentzia horren aurka jartzen ahal diren errekurtsoen berri ematen da eta, ondorioz, ezin da alegatu, une honetan, ez direla bahituraren arrazoi diren zor horiek ezagutzen, edota interesatuaren defentsarik eza. Zordunaren ondasunak bahitzeari ekiteko nahitaez bete behar den baldintza da premiamenduzko-probidentziaren bidez betearazpidetzako titulua jakinaraztea, eta hori horrela da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 106.4. artikuluan ezarri denaren arabera, eta une horretatik aurrera horren 108. artikuluan ezarri diren epeak zenbatzen dira. Udalak igorri duen espedientean frogatzen ahal da errekurtsogileari premiamenduzko- probidentzia jakinarazi zitzaiola, ediktuen bitartez eta 2000ko urtarrilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta, ondorioz ezin du alegatu ez zuela ezagutzen edo ez duela defendatzeko aukerarik izan. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezeztea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Bidezkoa da aurkeztutako 00-3302 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, borondatezko epean ordaindu gabe zuen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak ezarri zion trafikoko arau-hausteagatik; beraz, egintza hori baieztatu dugu, antolamendu juridikoarekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 13an emandako 6.204 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3303 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (34468/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"6.204 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3303 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (34468/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Francisco José Romaña Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du borondatezko epean ordaindu gabe zegoen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak jarri zuen, trafikoko arau-hausteagatik. Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzea erregutu du.

2. Iruñeko Udalak 34468/98 zenbakia duen espedientea igorri zuen; hartan bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen dokumentazioa ageri da. Halaber, aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen txostena igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Iruñeko Udalak errekurtsogilearen aurkako premiamenduzko- probidentzia hasi du horri ezarri zitzaion trafikoko isunaren zenbatekoa derrigorrez kobratzearen ondoreetarako. Bidezko premiamenduzko- probidentzia eman ondoren errekurtsogileari jakinarazi zitzaion eta arauzko epea eskatu den isuna ingresatu gabe igaro ondoren, bahitura- probidentzia eman zen. Errekurtsogilearen errekurtsoaren oinarria abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 99. artikuluan ematen diren zioak dira; legezko testu horren bidez Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ondokoa ezarri da: "108. artikuluan ezarri den epea igaro eta ez bada eskatu den sarrera egin, Dirubilketako bulego eta unitateetako buruek probidentzia emango dute eta horretan ondasun eta eskubideen bahitura egiteko agindua emango dute, beraien iritziz lortu nahi den kreditu hori eta jatorrizko administrazioko egintza hori eta gero sortu den edo sortu diren korritu eta kostuengatiko errekargua estaltzeko munta nahikoa eskuratzeko bestekoa". Manu honetan, aurreko bilketetan gertatu ez den bezala, ez da ezer adierazten bahitura- probidentziaren jakinarazpenari dagokionez, eta derrigorrezko beharkizun hori ezabatu egin da.

Bigarrena.-Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia premiamenduzko-probidentzia jakinarazi eta arestian aipatu den abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 108. artikuluan azaldu den zorra ordaintzeko eman den epea igaro ondoren onesten da eta interesatuak ezagutzen zituen horren ondorioak, era egokian jakinarazi zitzaizkiolako premiamenduzko- probidentzian.

Izan ere, Auzitegi honek uste du Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia betearazpidetzako prozedura honen xedea diren zorrak adierazten dituen premiamenduzko- probidentzia jakinarazi ondoren eman dela; halaber, testu horretan ordainketak egiteko epeak; epe horiek iraungitzen uztearen ondorioak eta delako probidentzia horren aurka jartzen ahal diren errekurtsoen berri ematen da eta, ondorioz, ezin da alegatu, une honetan, ez direla bahituraren arrazoi diren zor horiek ezagutzen, edota interesatuaren defentsarik eza. Zordunaren ondasunak bahitzeari ekiteko nahitaez bete behar den baldintza da premiamenduzko-probidentziaren bidez betearazpidetzako titulua jakinaraztea, eta hori horrela da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 106.4. artikuluan ezarri denaren arabera, eta une horretatik aurrera horren 108. artikuluan ezarri diren epeak zenbatzen dira. Udalak igorri duen espedientean frogatzen ahal da errekurtsogileari premiamenduzko- probidentzia jakinarazi zitzaiola, ediktuen bitartez eta 2000ko urtarrilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta, ondorioz ezin du alegatu ez zuela ezagutzen edo ez duela defendatzeko aukerarik izan. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezeztea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Bidezkoa da aurkeztutako 00-3303 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, borondatezko epean ordaindu gabe zuen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak ezarri zion trafikoko arau-hausteagatik; beraz, egintza hori baieztatu dugu, antolamendu juridikoarekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 13an emandako 6.205 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3304 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (14794/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"6.205 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3304 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (14794/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Francisco José Romaña Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du borondatezko epean ordaindu gabe zegoen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak jarri zuen, trafikoko arau-hausteagatik. Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzea erregutu du.

2. Iruñeko Udalak 14794/98 zenbakia duen espedientea igorri zuen; hartan bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen dokumentazioa ageri da. Halaber, aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen txostena igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Iruñeko Udalak errekurtsogilearen aurkako premiamenduzko- probidentzia hasi du horri ezarri zitzaion trafikoko isunaren zenbatekoa derrigorrez kobratzearen ondoreetarako. Bidezko premiamenduzko- probidentzia eman ondoren errekurtsogileari jakinarazi zitzaion eta arauzko epea eskatu den isuna ingresatu gabe igaro ondoren, bahitura- probidentzia eman zen. Errekurtsogilearen errekurtsoaren oinarria abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 99. artikuluan ematen diren zioak dira; legezko testu horren bidez Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ondokoa ezarri da: "108. artikuluan ezarri den epea igaro eta ez bada eskatu den sarrera egin, Dirubilketako bulego eta unitateetako buruek probidentzia emango dute eta horretan ondasun eta eskubideen bahitura egiteko agindua emango dute, beraien iritziz lortu nahi den kreditu hori eta jatorrizko administrazioko egintza hori eta gero sortu den edo sortu diren korritu eta kostuengatiko errekargua estaltzeko munta nahikoa eskuratzeko bestekoa". Manu honetan, aurreko bilketetan gertatu ez den bezala, ez da ezer adierazten bahitura- probidentziaren jakinarazpenari dagokionez, eta derrigorrezko beharkizun hori ezabatu egin da.

Bigarrena.-Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia premiamenduzko-probidentzia jakinarazi eta arestian aipatu den abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 108. artikuluan azaldu den zorra ordaintzeko eman den epea igaro ondoren onesten da eta interesatuak ezagutzen zituen horren ondorioak, era egokian jakinarazi zitzaizkiolako premiamenduzko- probidentzian.

Izan ere, Auzitegi honek uste du Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia betearazpidetzako prozedura honen xedea diren zorrak adierazten dituen premiamenduzko- probidentzia jakinarazi ondoren eman dela; halaber, testu horretan ordainketak egiteko epeak; epe horiek iraungitzen uztearen ondorioak eta delako probidentzia horren aurka jartzen ahal diren errekurtsoen berri ematen da eta, ondorioz, ezin da alegatu, une honetan, ez direla bahituraren arrazoi diren zor horiek ezagutzen, edota interesatuaren defentsarik eza. Zordunaren ondasunak bahitzeari ekiteko nahitaez bete behar den baldintza da premiamenduzko-probidentziaren bidez betearazpidetzako titulua jakinaraztea, eta hori horrela da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 106.4. artikuluan ezarri denaren arabera, eta une horretatik aurrera horren 108. artikuluan ezarri diren epeak zenbatzen dira. Udalak igorri duen espedientean frogatzen ahal da errekurtsogileari premiamenduzko- probidentzia jakinarazi zitzaiola, ediktuen bitartez eta 1999ko irailaren 13ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta, ondorioz ezin du alegatu ez zuela ezagutzen edo ez duela defendatzeko aukerarik izan. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezeztea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Bidezkoa da aurkeztutako 00-3304 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, borondatezko epean ordaindu gabe zuen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak ezarri zion trafikoko arau-hausteagatik; beraz, egintza hori baieztatu dugu, antolamendu juridikoarekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 13an emandako 6.206 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3305 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (15321/98 zenbakiko udal espedientea). Ebazpenaren testuak, hitzez hitz, hau dio:

"6.206 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3305 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka (15321/98 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Francisco José Romaña Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du borondatezko epean ordaindu gabe zegoen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak jarri zuen, trafikoko arau-hausteagatik. Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, probidentzia deuseztatzea erregutu du.

2. Iruñeko Udalak 15321/98 zenbakia duen espedientea igorri zuen; hartan bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen dokumentazioa ageri da. Halaber, aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen txostena igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehena.-Iruñeko Udalak errekurtsogilearen aurkako premiamenduzko- probidentzia hasi du horri ezarri zitzaion trafikoko isunaren zenbatekoa derrigorrez kobratzearen ondoreetarako. Bidezko premiamenduzko- probidentzia eman ondoren errekurtsogileari jakinarazi zitzaion eta arauzko epea eskatu den isuna ingresatu gabe igaro ondoren, bahitura- probidentzia eman zen. Errekurtsogilearen errekurtsoaren oinarria abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 99. artikuluan ematen diren zioak dira; legezko testu horren bidez Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi zen.

Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ondokoa ezarri da: "108. artikuluan ezarri den epea igaro eta ez bada eskatu den sarrera egin, Dirubilketako bulego eta unitateetako buruek probidentzia emango dute eta horretan ondasun eta eskubideen bahitura egiteko agindua emango dute, beraien iritziz lortu nahi den kreditu hori eta jatorrizko administrazioko egintza hori eta gero sortu den edo sortu diren korritu eta kostuengatiko errekargua estaltzeko munta nahikoa eskuratzeko bestekoa". Manu honetan, aurreko bilketetan gertatu ez den bezala, ez da ezer adierazten bahitura- probidentziaren jakinarazpenari dagokionez, eta derrigorrezko beharkizun hori ezabatu egin da.

Bigarrena.-Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia premiamenduzko-probidentzia jakinarazi eta arestian aipatu den abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 108. artikuluan azaldu den zorra ordaintzeko eman den epea igaro ondoren onesten da eta interesatuak ezagutzen zituen horren ondorioak, era egokian jakinarazi zitzaizkiolako premiamenduzko- probidentzian.

Izan ere, Auzitegi honek uste du Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 110. artikuluan ezarri denaren arabera, bahitura-probidentzia betearazpidetzako prozedura honen xedea diren zorrak adierazten dituen premiamenduzko- probidentzia jakinarazi ondoren eman dela; halaber, testu horretan ordainketak egiteko epeak; epe horiek iraungitzen uztearen ondorioak eta delako probidentzia horren aurka jartzen ahal diren errekurtsoen berri ematen da eta, ondorioz, ezin da alegatu, une honetan, ez direla bahituraren arrazoi diren zor horiek ezagutzen, edota interesatuaren defentsarik eza. Zordunaren ondasunak bahitzeari ekiteko nahitaez bete behar den baldintza da premiamenduzko-probidentziaren bidez betearazpidetzako titulua jakinaraztea, eta hori horrela da Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorra onetsi duen abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretuaren 106.4. artikuluan ezarri denaren arabera, eta une horretatik aurrera horren 108. artikuluan ezarri diren epeak zenbatzen dira. Udalak igorri duen espedientean frogatzen ahal da errekurtsogileari premiamenduzko- probidentzia jakinarazi zitzaiola, ediktuen bitartez eta 2000ko urtarrilaren 5eko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta, ondorioz ezin du alegatu ez zuela ezagutzen edo ez duela defendatzeko aukerarik izan. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezeztea

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Bidezkoa da aurkeztutako 00-3305 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarritakoa, borondatezko epean ordaindu gabe zuen trafikoko isuna ordainarazteko betearazpidezko erreklamazioa zela-eta Iruñeko Udaleko Dirubiltzaile Exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean emandako bahitura-probidentziaren aurka; isuna organo berak ezarri zion trafikoko arau-hausteagatik; beraz, egintza hori baieztatu dugu, antolamendu juridikoarekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 19an emandako 5.550 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3437 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri zuen, debeku den estazionamendua edo geldialdia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak eman duen zehapen-ebazpenaren aurka (43303/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.550 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 003437 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco José Romaña Ruiz jaunak jarri du errekurtso hori, debeku den estazionamendua edo geldialdia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udalak eman duen zehapen- ebazpenaren aurka (43303/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak hari eskuordetu baitzion zehatzeko ahalmena, 1999ko abuztuaren 20ko 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) isuna ezartzeko eman zuen ebazpen baten aurka. Isun hori ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, alegia, ibilgailua oinezkoentzako igarobidearen gainean era ez- egokian estazionatu zelako (Iratxeko Monastegia, 34), antolamendu juridikoa urratuz. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak alegatu ditu, eta azkenik, zehapena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honi espedientea igorri dio, bere jardunaren aurrekariak jasotzen dituzten agiriek osatua. Halaber, aurkaratu den egintzaren legezkotasuna defendatzen duen txostena igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean.

Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuenak (martxoaren 24ko 5/1997 Legearen bidez eraldaturik), 81.1. artikuluan ondokoa xedatzen du: "Arau-hauslea zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribatzen da, arau-haustea egiten den egunetik hasita. Preskripzio-epe hori eten eginen da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, baldin eta salatua jarduketa horren jakitun bada, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean, edo 78. artikuluan ezarritako eran jakinarazpena egiten denean".

Udalak igorritako espedientean ikusi dugunez, arau-hauslea zehatzeko egintza preskribaturik zegoen, arestian aipatu dugun BSLren 81.1. artikuluak dioenaren arabera. Izan ere, salatutako egitatea, 1999ko abenduaren 22an gertatu zen eta salaketa 2000ko apirilaren 19ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, arestian aipatu legeak ezarritako hiru hilabeteko epea bukatuta zegoenean, etenaldi eta guzti, preskripzioaren egungo erregimenaren arabera; erregimen hori azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluak arautzen du, eta berau oinarrizko manua da, hartan jaso diren printzipioak Konstituziotik bertatik hartu direlako. Arau- multzo hori, bestalde, berariaz jaso da otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 18. artikuluan; dekretu horren bidez onetsi da trafiko, motoredun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloko zehapen- prozedura. BSLren 81.1. artikuluko arauez gainera, 18. artikulu horrek beste arau hauek ezartzen ditu: alde batetik, prezkripzioa ofizioz adierazi behar da, eta bestetik, preskripzio-epea eteten den kasuetan (Administrazioak edozein jarduketa egiten duelako, salatua jarduketa horren jakitun delarik, edo Administrazioak salatuaren identitatea nahiz helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duelako, edo aipatu erregelamenduaren 11. artikuluan adierazitako eran jakinarazpena egiten duelako), etenaldia bukatuko da eta epea berriz hasiko da zenbatzen baldin eta prozedurak hilabetean geldirik irauten badu salatuari ezin egotz dakiokeen arrazoiren batengatik. Oraingoan, beraz, arau-haustea preskribatu egin zen eta preskripzioa ofizioz adierazi behar zen. Bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu aurrean aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 13an emandako 6.628 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3496 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jorge García Galdúroz jaunak jarritakoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (760046/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"6.628 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abenduaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3496 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jorge García Galdúroz jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko martxoaren 13an emandako premiamendu-probidentziaren aurka (760046/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat gehi premiamenduagatiko errekarguaren %20 betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik da, gorago aipatutako zehapen espedientean. Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena interesatuari berari jakinarazteko bi ahalegin egin ondoren eta arrakastarik lortu gabe, hori 1999ko abenduaren 31ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, eta udaleko ediktuen bidezko oholtzan argitaratu zen, hau guztia Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4. artikuluan ezarri dena betez, irmoa eta adostua da, ez delako denboraz eta formaz errekurritu eta, ondorioz, betearazi egiten ahal da, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Lege-testu beraren 84. artikuluan aipatzen den borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin.

Hirugarrena.-Bukatzeko, errekurtsogileak, probidentziari aurka egiteko, zehapenaren preskripzioa alegatu du, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluari eutsiz; izan ere, artikulu horrek dioenez, "zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta hori burutzeko diren jarduketekin baino ez da etengo preskripzio hori". Hori dela eta, hauxe gogorarazi behar dugu: isuna, zehapenaz gainera, Zuzenbide publikoko zergaz besteko diru-sarrera ere bada, eta horregatik Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2. artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da isuna ordainarazteko: "Zuzenbide publikoko zergaz besteko zorren preskripzio epeari dagokionez, manuzkoa izango da zorrak zehazteko erabili behar diren arauetan xedatutakoa, eta halako araurik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrean xedatutakoa". Bada, adierazi den lege horren 81.2. artikuluan ezarri denaren arabera, Auzitegi honen ohiko irizpidea da, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela ofizioz antzemanda, trafikoko isunen ezarpenaren emaitzako zorrak burutzeko premiamendu-probidentziak zehapena irmo bihurtu den hurrengo urtean eman eta jakinarazi behar direla, eta hori betearazteko egintzen bitartez baino ez dela eteten. Beraz, premiamendu-probidentzia legez ezarrita dagoen epean eman eta jakinarazi da eta zorraren iraungipenik ez dela gertatu adierazi behar dugu. Ez da frogatu, halaber, ordainketaren zatikatze edo gerorapenaren emakidarik egon denik, edota bestelako akatsik egon denik, ofizioz izan arren Auzitegi honek kontuan hartu beharko duenik.

Ondorioz, errekurtsogileak alegatu dituen aurkaratzeko zioak zuzenak ez direla kontuan hartuta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten emaitzako zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abuztuaren 16an emandako 4.121 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluetan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3591 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Alfonso Tomás Suescun Amatriain jaunak jarri zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (700463/99 zenbakiko udal espedientea). Auzitegi honen ebazpenaren testuak, hitzez hitz kopiatuta, hau dio:

"4.121 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abuztuaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, goian adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3591 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfonso Tomás Suescun Amatriain jaunak jarri du errekurtsoa, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (700463/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Alfonso Tomás Suescun Amatriain jaunak 2000ko ekainaren 9an aurkeztu duen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, debeku den geldialdia edo estazionamendua egiteagatik ezarri zitzaion zehapenari dagokionez Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka (700463/99 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2000ko ekainaren 13ko probidentziaren bitartez (urte eta hil horretako 14an jakinarazi zen), eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan agindutakoa betetzeko, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak xedatutakoa betez, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txosten bat edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Arestian aipatu den Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi egin behar dela eta baiesten dela Alfonso Tomás Suescun Amatriain jaunak Iruñeko Udalak emandako zehapen-ebazpenaren aurka jarri duen gora jotzeko errekurtsoa (700463/99 zenbakiko udal espedientea). Beraz, egintza hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko irailaren 13an emandako 4.694 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3608 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Luis Oráa Arroba jaunak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko maiatzaren 10ean emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.694 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako irailaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehenengo Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3608 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Oráa Arroba jaunak jarri du errekurtsoa, ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapenak ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko maiatzaren 10ean emandako ebazpenaren aurka. Txostengilea María Asunción Erice Echegaray andrea izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko maiatzaren 10ean emandako ebazpenak hau dio: "Udaltzaingoak salaketak formulatu ditu "Ben Hur" izeneko ostalaritza-establezimenduaren aurka. Establezimendu hori Somonena doktorea kaleko 8.ean dago. Salaketok jendaurreko ikuskizun eta jolas-jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan establezimenduak ixteko ezarritako ordutegia ez errespetatzeagatik dira; izan ere, ondoko hauetan zabalik zegoen: 2000ko martxoaren 5eko 4:10etan; 2000ko martxoaren 12ko 4:45etan; 2000ko martxoaren 18ko 5:00etan; 2000ko martxoaren 19ko 5:15etan; 2000ko martxoaren 25eko 5:30etan; 2000ko apirilaren 1eko 4:15etan eta 2000ko apirilaren 2ko 4:55etan, legezko itxiera ordua 2:30ak izanik, eta horrela jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikaturik dauden 7 arau-hauste administratibo arin egin ziren; halaber, lege horren 26.4. artikulua ezarri dena kontuan hartu zen, eta baita Iruñeko Alkatetzak 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez zehatzeko ahalmena Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuari eman zion xedapena ere; eta 2/89 Foru Legearen 27.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz eta kontuan izanik lege beraren 26. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatietan xedatutakoa, ondokoa ebatzi dut: jardueraren titularra den José Luis Oráa Arroba jaunari ehun mila pezetako zazpi isun ezartzea, eta isun horiek Udal Gordailuzaintzan ordaindu behar direla, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.. Ohartarazten da zehapena ez bada ordaintzen zorra premiamendu bidetik eskatuko dela, Nafarroako Udal Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legearen 52.3. artikuluan ezarri dena betez".

2. Egintza horren aurka interesatuak, sasoiz eta formaz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan

3. Auzitegi honen Lehendakariaren probidentziaren bitartez Nafarroako udal erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez Nafarroako Udal Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren II. kapituluari idazkuntza berria eman dion maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zuena betez, adierazi den Udalari igorri zitzaion errekurtsoa, eta administrazio espedientea edo horren kopia dilijentziatua aurkezteko esan zitzaion, egin diren agindeiak eta guzti eta, bidezko izanez gero, errekurritu den ebazpena bidezkotzeko txostena edo alegazioak; erreferentziako udalak hori guztia bete zuen.

4. Ez zen froga-dilijentziarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak ukatu egiten ditu gertaerak eta baieztatu egiten du, salaketetan ezarri denaren aurka baina Auzitegi honetan arrazoi berberengatik behin eta berriz aurkeztu dituen errekurtsoetan beti adierazten duen bezala, lokala itxita zegoela jendearentzat eta ezin zela inor sartu, ez zituztela edariak zerbitzen eta abar; adierazi behar da salaketa horietan argi eta garbi adierazten direla gertatu diren inguruabar guztiak, eta salaketok Udaltzaingoko bi agentek egin dituztela, beraien karguak betetzeko agintea duten funtzionarioak eta, ondorioz, salaketa horiek ustez egia dira, zehapenak ezartzeko ahalmena burutzeko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikulua eta abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 17.5. artikuluan ondokoa ezarri delako: "Agintea aintzatetsita duten funtzionarioek frogatu dituzten gertaerak, baldin eta beharrezko manuak betez dokumentu publikoan ezarri badituzte, frogatzeko balioa izanen dute, bidezko eskubideak edo interesak defendatuz administratuek ekar ditzaketen datu propioak gora behera".

Manu horiek, ildo horretatik eman den jurisprudentzia guztia kontuan hartuta (besteak beste, 1998ko otsailaren 4ko 1816. G.J.E.) "iuris tantum" ustea ezarri da, hau da, badago salaketen kontrako frogak aurkezterik. Errekurtsogileak ez du kontrako frogarik aurkeztu edo egin. Ondorioz, puntu honi dagokionez bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Bigarrena-Adierazten du ez dela egin karguen plegurik eta horri dagokionez azaldu behar dugu, lehenengo eta behin, izen hori ez dela azaltzen zehapenak ezartzeko ahalmenari buruzko Erregelamendu horretan eta, gero, egotzi zaizkion karguak era egokian jakinarazi zitzaizkiola zehapen-espedientearen hasierari buruzko erabakia jakinarazi zitzaionean (salaketa-orriaren kopiarekin batera) eta, horretan, halaber, alegazioak aurkezteko eta frogak proposatzeko epea eman zitzaion eta interesatuak ez zuen tramite hori erabili.

Halaber, errekurtsoan baieztatu denaren aurka, kasuan aztergai dugun espedientean antzeman da instrukzioaren fasea eta zehapenaren fasea era egokian bereiztu direla eta bi horiek organo bereiztuei agindu zaizkiela. Eta interesatuari instruktorearen izenaren berri eman zaiola azaldu ez arren, omisio horrek ezin du egin denaren deuseztapena eragin, ez duelako arau- hauslearen defentsarik eza eragiten, Auzitegi Nagusiak 19991ko otsailaren 22ko epaian adierazi duenaren ildotik (1531 G.J.E.)

Hirugarrena.-Errekurtsogilea ez dator bat establezimendu publikoak ixteko ordutegiari buruzko arautegia hausteagatik ezarri zaizkion isunen zenbatekoarekin (100.000 pezeta).

Bada, gaiari buruz, esaten ahal da ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.3. artikuluan ezarri denaren arabera, "arau-hauste arinen kasuan isuna ezarriko da, arauz ezarriko den muntarekin, kasu bakoitzerako, eta gehienez ehun mila pezetakoa izanen da".

Beste alde baterik, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuak, bere 9.1. artikuluan, ondokoa ezarri du: "Ixteko ordutegia haustea, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan ezarri denaren arabera, arau-hauste arina da eta 15.000 eta 100.000 pezeta arteko isuna ezarriko da; isun horiek Alkateek ezarriko dituzte".

Bukatzeko, lege horren 26.4. artikuluak ezarri du: "Zehapenak sortu den benetako kaltea edo ustezkoa kontuan hartuta ezarriko eta graduatuko dira, eta borondatez egin den edota subjektu arduraduna utzikerian erori den hartuko da kontuan, arau-hausteak gizartean izan duen eragina, gertaera horretako inguruabar pertsonalak eta materialak, eta, baldin eta horrelakorik badago, errepikatzea edo behin eta berriz egitea".

Bada, ezarri diren isun horien munta, 100.000 pezeta, hau da, arau- hauste arinak egiten dituztenen kasuan zilegi den gehieneko muga (15.000- 100.000 pezeta), arau-hauslearen borondatea eta utzikeria kontuan hartuta egin da; inguruabar horiek 26.4. artikuluan aipatzen dira, hau da, jokaera behin eta berriz errepikatzea, eta azken urte hauetan hamaika dira antzeko gertaerengatik egin zaizkion espedienteak; halaber, neurri txikiagoan izan arren, kontuan hartu da ordutegia aise gainditu dela eta baita udaltzaingoko bi agenteek sinatu dituzten salaketa-orrietan adierazi diren gainerako inguruabarrak ere (horiek egin dituzten aktak, arestian esan den bezala, egiatasuna adierazten dute), besteak beste, pertsona berriak sartzen zirela, bertaratutakoak asko izatea, musika ekipoak egiten zuen zarata maila, edariak ematen zituztela, argien zati bat piztuta egotea, eta abar, eta era egokian graduatuta daude.

Eta gehiago sakontzeko, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 131.2. artikuluan ondokoa ezarri dela: "Diru-isunak ezartzen direnean aurreikusi egin beharko da tipifikatu diren arau-hausteak egitea ezin dela izan urratzailearentzat haustu diren arauak betetzea baino onuragarriagoa".

Arestian adierazi den hori guztia kontuan hartuta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Arestian aipatu den gora jotzeko erreferentzia ezetsi behar dugula eta ezetsi dugula, ixteko ordutegiak hausteagatik Iruñeko Udaleko Herritarren babeserako zinegotzi eskuordetuaren ebazpenaren aurka jarri dena; egintza hori baieztatu egiten da, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 19an emandako 6.727 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3628 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi zuen. Errekurtsoa, berriz, Alfredo Rodríguez Calvo jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak 2000ko urtarrilaren 25ean eman duen ebazpenaren aurka; bada, ebazpen horren bidez ezetsi egin du debekatutako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko zinegotzi berak 1999ko abuztuaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa (23029/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"6.727 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3628 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfredo Rodríguez Calvo jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak 2000ko urtarrilaren 25ean eman duen ebazpenaren aurka; bada, ebazpen horren bidez ezetsi egin du debekatutako geldialdia edo estazionamendua egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko zinegotzi berak 1999ko abuztuaren 26an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa (23029/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (Iruñeko Alkatetzak hari eskuordetu baitzion zehatzeko ahalmena, 1999ko abuztuaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenaren bitartez) birjarpenezko errekurtso bat ezetsiz eman duen ebazpenaren aurka. Zehapen horren bidez isuna ezarri zen trafikoko arau-haustea egiteagatik, hau da, debeku den lekuan ibilgailua era ez egokian estazionatzeagatik, zirkulatzeko zen erreia eragotziz (Yanguas y Miranda kalea, 1). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak alegatu ditu, eta azkenik, ebazpena deusezta dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Funtzionario salatzaileak frogabide ugari aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...), eta interesatuak ez du alegaziorik egin alegazioak aurkezteko aldian (horrela interesatuak berak indargabetu du berari zor zitzaion errugabetasun ustea, Konstituzio Auzitegiak ekainaren 18ko 74/1985 Epaian adierazi zuenaren arabera), eta errekurtsoa jartzeko aldi honetan ere ez du kontrako frogarik aurkeztu. Garbi dago, hortaz, arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den bezala egin zela.

Bigarrena.-BSLren 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Salatutako egitatea kasu horietako bat da, xedapen horren 2.m) idatz-zatian azaltzen dena.

Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera, eta oraingo honetan ezarri den zehapena horrelako arau-hausteei dagokien gutxienekoa da ia.

Bestalde, espedientea aztertuta, ondoriozta dezakegu Legeak eskatzen dituen formazko betekizun guztiak bete direla, eta ez dela modu horretako akatsik aurkitu, egintza deuseza dela determinatzeko, hain zuzen ere bere xedea lortzeko formazko betekizunak bete ez dituelako edo indefentsioa sortzen duelako, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeko 63.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz (horri buruzkoa da Auzitegi Gorenaren 1999ko uztailaren 9ko epaia, 1999/6914). Errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailu gidaria identifikatzeko eta bere aldeko alegazioak aurkezteko, Bide Segurtasunari buruzko Legeko 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez eta aukera izan du, halaber, uneoro zehapen espedientea eskura izateko, Prozedurari buruzko Legeko 35.a) artikuluari jarraituz, eta, horrenbestez, hura aztertu eta hartan dauden agirien kopiak egiteko; hain zuzen ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 32. artikuluak ematen du horretarako eskubidea, bai pertsonalki eta bai ordezkari baten bitartez, interesdunari, edozein arrazoi dela-eta, ezinezkoa bazaio Administrazioaren egoitzetara joatea horretarako.

Ondorioz, alderdi interesatuak alegatu dituen aurkaratzeko zioak desagertu egin dira eta bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezarri zuen Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordetuak eman duen ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi duen ebazpenaren aurka jarritakoa; ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 20an emandako 5.598 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 00-3682 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Luis Lacasta Egea jaunak, "Aitzina Kultur Elkartea" izenekoaren izan eta eskuordetzan, ixteko ordutegia ez betetzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsiz zinegotzi berak 2000ko martxoaren 10ean emandako ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.598 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hogeian. p.Nafarroako Administrazio Auzitegiko Bigarren Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 00-3682 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Lacasta Egea jaunak jarri du errekurtsoa, "Aitzina Kultur Elkartea" izenekoaren izen eta eskuordetzan, ixteko ordutegia ez betetzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean eman zuen ebazpenaren aurka jarri zuen birjarpenezko errekurtsoa ezetsiz zinegotzi berak 2000ko martxoaren 10ean emandako ebazpenaren aurka. Txostengilea Carlos Arroyo Izarra jauna izan da.

Egitatezko aurrekariak:

1. Iruñeko Udaltzaingoko agenteek salaketa jarri zuten, 1999ko urriaren 17an, Bar Aitzina izena duen establezimenduko titularren aurka. Salaketa hori ixteko legezko ordutegia ez betetzeagatik jarri zen. Salaketan adierazi da 4ak eta 20 zirenean jendeari establezimendura sartzen uzten zitzaiola eta barruan 60 bat bezero zeudela, eta horiei edariak ateratzen zizkiotela; halaber, musika ekipoa bolumen altuarekin ari zen jotzen.

Bidezko zehapen-espedientea tramitatu ondoren Iruñeko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean emandako ebazpenaren bidez adierazi zen erakunde titularrak arau-hauste arina egin duela, jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legearen 24. artikuluan tipifikaturik dagoena, eta hori horrela da ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan establezimenduak ixteko ezarritako ordutegia ez errespetatzeagatik, taberna eta kafetegietarako ordutegi hori ordu 2an eta erdiak arte baita urriaren 15a eta ekainaren lehena artean, eta ezarri zitzaion zehapena 100.000 pezetako isuna izan zen.

Errekurtsogileak ez zuen salaketaren aurkako alegaziorik aurkeztu, eta ez zuen poliziaren aitorpena aldarazteko inolako frogarik ekarri. Gauza bera gertatu da orain, gora jotzeko errekurtso hau sustatu duenean.

2. Ebazpen horri dagokionez birjarpenezko errekurtsoa ezarri zen, eta hori ezetsi egin zen organo beraren 2000ko martxoaren 30eko ebazpenaren bidez. Egintza horren aurka gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da. Interesatuak bere ustez aplikagarriak diren zioak eta oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

3. Iruñeko Udalak bere jarduketa bidezkotzeko aurrekariak dituen espedientea igorri zuen; halaber, aurkaratu den egintza horren legezkotasuna defendatzeko txostena aurkeztu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak egin duen gauza bakarra gertaera horiek ukatzea izan da, agenteen aitorpenetan adierazi denaren aurkako inolako frogarik egitea proposatu gabe, ez zehapen- prozedura hasi aurretik eta ez orain, gora jotzeko errekurtsoan. Beraz, agerikoa da gertaerak salaketetan azaltzen den bezala egin zirela.

Gertaera horiek ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluan ezarri denaren aurkako zehapena dira, establezimendua jendearentzat irekita zegoelako 4:20etan, ixteko legezko ordutegia aise igaro ondoren.

Bigarrena.-Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluan ezarri denaren arabera arau-hauste arinak dira "ordutegiak betetzeari lotuta dauden egintzak eta omisioak." eta 221/91 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarri denaren arabera 15.000 pezeta eta 100.000 pezeta arteko munta duten isunak jartzen ahal dira horrelakoetan. Honako kasu honetan isuna gehieneko muntan ezarri da, establezimenduaren titularrak behin eta berriz errepikatu duelako arau-haustea, espedientean aise frogatzen den bezala, eta, ondorioz, zehapen-ebazpenak ez du antolamendu juridikoa hautsi.

Beste alde batetik, ez da antzeman partikular horren babesgabezia erreal eta eraginkorrik eragin duen formazko akatsik, interesatuak espedientearen tramitazioan era egokian ezagutu zituelako egozten zitzaizkion gertaerak eta aurkaratu den egintzaren oinarria diren arau juridikoak, eta bere errugabetasuna frogatzeko frogak eta alegazioak aurkezteko aukera izan zuen. Gora jotzeko errekurtsoaren asmoari kontrajarrita, Iruñeko Udalak arestian aipatu den foru legearen 28.2. artikuluan ezarri den prozedura tramitatu zuen, kasuan aplikagarria zena alegia. Prozedura ez da inoiz hiru hil baino epe luzeagoan geldirik egon. Birjarpenezko errekurtsoaren ebazpena errekurtsogileari jakinarazi zitzaiona da, udal idazkariaren ziurtagiriaren bidez, prozedura arruntean egiten den bezalaxe. Egintza hori espedientean egon dagoen txosten juridikoari buruzkoa da, motibazioaren betebeharra asetzearen ondoreetarako, eta hori nahiko da salatuaren defentsa bideratzeko baldin eta gutxieneko dilijentziarekin jardun izan balu. Eta, oro har, ez da defentsarik eza eragiteko moduko prozedurazko akatsik antzeman. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin behar da arestian adierazi den gora jotzeko errekurtsoa. Errekurtso horren bidez aurka egin zaio Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean emandako ebazpenaren aurka jarri zen birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen 2000ko martxoaren 23ko Iruñeko Udaleko zinegotzi beraren ebazpenaren aurka. Hasierako ebazpen horren bidez 100.000 pezetako isuna ezarri zen ostalaritzako establezimendu bat ixteko ordutegian egin zen arau-hausteagatik; ebazpen hori baieztatu egiten da, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salan, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0104217