72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, martxoaren 1eko 180/2001 Ebazpenarena. Haren bidez, erdi eta goi mailako Berariazko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egin zen.

Erdi eta goi mailako Berariazko Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakaskuntzako heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko deialdia egiten duen 180/2001 Ebazpenean (2001eko apirilaren 9an argitaratua, 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) akatsa dagoela oharturik, behar den zuzenketa egiten da:

2658. orrialdean, bigarren zutabean, 1. puntuko 4. idatz-zatian, honela dio: "irailaren 23an izanen dute gaitasun artistikoaren beste proba bat."; aldiz, honela behar du: "irailaren 21ean izanen dute gaitasun artistikoaren beste proba bat."

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan.

Iragarkiaren kodea: A0105856