72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

458/2001 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" jendaurrean jartzeko epea ebatzi eta behin betikoz onesten duena.

"Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" urtarrilaren 16ko 42/2001 Ebazpenaren bidez onetsi zen teknikoki eta jendaurrean jarri.

Ebazpen horren bidez ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedienteari ekin zitzaion eta proiektu hura jendaurrean jarri zen, bidezkotzat jotzen ziren ohar eta alegazio guztiak aurkez zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi duenez, alegazioak aurkezteko epean, hauek hartu dira:

1. alegazioa. José Luis Díaz Díaz, Funesko Udalaren izenean.

1. Eskatu du Funesko Udalaren lurzatietan, La Plana parajean, ureztatze sistema berriro ezartzea posible den azter dadila, obrak ukitu baitzuen.

2. Lurzati horiek Funesko Udalaren herrilurretan daude eta eman den zerrendan aipatzen direnei errentamenduan utzi zaizkie. Eskatu du dagokien ordaina eman dakiela, desjabetzapenak ukituriko lurrengatik.

Erantzuna:

1. Onartu egiten da. Ukituriko ureztatze sistema berriro ezartzea aurreikusiko da proiektua burutzean.

2. Onartu egiten da. Funesko Udalak aipatu dituen errentariak desjabetze espedientean sartuko dira.

2. alegazioa. León León y León.

1. Montecilloko bazkalekuaren jabea da eta 300 ha.tan belarretarako eskubideak ditu. Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuak gutxienez ere hiru lurzati ukitzen ditu (MIL-106, MIL-108 eta MIL-112) eta haietan baditu belarretarako eskubideak. Horregatik eskatzen du eskubidea aitor dakiola eta eskubide horren ordaina eman.

Erantzuna:

1. Onartu egiten da. Hala ere, behar denean, desjabetze espedienteak diraueino, eskubide horiek frogatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko ditu.

3. alegazioa. Angel Jiménez Cambra.

1. Cadreitako 2. poligonoko 99. lurzatian, MIL-190 proiektuan, abeltegi bat du eta bere semearendako beste abeltegi bat eraiki asmo du. Hainbeste betegarrirekin eta abeltegien artean utzi behar den aldearekin, jakin nahi du nola eraikitzen ahalko den lurzati horretan. Horregatik eskatu du lurzati hori ukitutzat jo dadila, beste aldeko lurrak erein gabeak eta ureztatugabeak baitira.

Erantzuna.

1. Ezetsi egiten da. Aurreikusiriko desjabetzapena beharrezkoa da itxarote errei bat sartu eta NA-134 eta NA-660 errepideetako bidegurutzea hobetzeko. Bidegurutzea bihurgune batean dagoenez, zabalgunea bihurgunearen kanpoko alderantz mugitzen bada, alegia, MIL-190 lurzatiaren beste alderantz, trazadura txartu egiten da.

Bestaldetik, Departamentuko Ingurumena Babesteko Atalak jakinarazi duenez, materialak erauzi eta botatzeko proposaturiko lurrean, Funesko udalerriko 9. poligonoko 78. lurzatian, nahiko ongi dirauen abaritz eta erromero sail bat dago, ingurumenerako nahiko balioa duena. Horregatik komeni da beste toki bat bilatzea zabortegitarako.

Txosten honen arabera, bidezko da aldatzea Funesko udalerrian aurreikusirik zegoen ukipen horren kokagunea aldatu eta Milagroko udalerrian paratzea, 4. poligonoko 744. lurzatian. Benito Blas Simón Lorenterena da eta hartatik, aipatu diren helburuetarako, beharrezkoa da aldi baterako 5.000 m2 okupatzea.

Proiektuari Ingurugumen zuzendari nagusiak adostasun txostena eman dio, 2001eko maiatzaren 3an.

Hori horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik dauzkan ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedaturikoarekin bat, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" jendaurrean egoteko epea Ebazpen honen azalpen zatian adierazi bezala bukatutzat ematea, aukezturiko alegazioei erantzunik.

2. "Ebroko Ardatza NA-134 errepidea zabaldu eta hobetzea, tartea: NA-115etik NA-660ko bidegurutzera bitarteko lotura" behin betikoz onestea. Kontrata bidezko aurrekontua 757.497.191 pezetakoa da (4.552.649,81 eurokoa).

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzura, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura, Desjabetzapen Atalera, Milagroko, Cadreitako eta Funesko Udaletara, alegatzaileei eta Benito Blas Simón Lorenteri, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hiruan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0105765