72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

758/2001 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako ekorradiologia tresneriaren hornidura kontratatzeko gastua baimendu (OB9/2001 lehiaketa) eta kontratazio espedienteari hasiera ematen zaio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako ekorradiologia tresneriaren hornidura kontratatzeko (OB9/2001 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako ekorradiologia tresneriaren hornidura kontratatzea (OB9/2001 lehiaketa).

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Lizitazio prezioa: 316.800.000 pezeta (hirurehun eta hamasei milioi eta zortziehun mila pezeta), 1.904.006,35 euro, BEZa barne. Honela banatua dago:

Ekipoak:

1. lotea.-Erresonantzia magnetikoa. Bideko Ama Birjina Ospitalea: 195.000.000 pezeta.

2. lotea.-Koloretako Doppler ekografoa. Tafallako Emakumeen Laguntzarako Zentroa

-X izpien ekipo garraiagarria. Bideko Ama Birjina Ospitalea

-Ortopantomografoa. Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Koloretako Doppler ekografoa, abdomeneko zundarekin. Nafarroako Ospitalea

2. lotea, guztira 21.800.000 pezeta.

3. lotea.-Gammakamera. Nafarroako Ospitalea: 70.000.000 pezeta.

4. lotea.-Neuronabigazio sistema. Nafarroako Ospitalea. 30.000.000 pezeta.

Behin-behineko bermea: ez da beharrezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: 2001eko uztailaren 23a arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: 2001eko irailaren 3a, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneten (http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948-428800 telefonoa, 428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita bostean.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0105866