72. ALDIZKARIA - 2001eko ekainaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

783/2001 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Barne zuzendari nagusiak emana, Foruzaingo Zerbitzurako zenbait ibilgailu erosteko kontratazio espedientea onetsi eta 58.000.000 pezetako gastua (348.587,02 euro, BEZa barne) egiteko baimena ematen duena.

Barne zuzendari nagusiak, 2001eko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez, lizitaziorako dei egin du, Foruzaingo Zerbitzurako zenbait ibilgailu erosteko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Xedea: Foruzaingo Zerbitzurako hemeretzi ibilgailu erostea, lote hauen arabera.

1. lotea: furgoi bat.

2. lotea: lau auto.

3. lotea: bost break auto.

4. lotea: mendiko ibilgailu bat.

5. lotea: zortzi motozikleta.

Esleipen prozedura: prozedura irekia.

Esleipen modua: lehiaketa.

Tramitazioa: arrunta.

Aurrekontua: 58.000.000 pezeta (BEZa barne), 348.587,02 euro, lote hauen arabera.

1. lotea: 7.000.000 pezeta. 42.070,84 euro.

2. lotea: 8.800.000 pezeta. 52.889,06 euro.

3. lotea: 15.750.000 pezeta. 94.659,40 euro.

4. lotea: 3.250.000 pezeta. 19.532,89 euro.

5. lotea: 23.200.000 pezeta. 139.434,80 euro.

Erostekoak diren ibilgailu hauek ez dute zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia pagatu behar.

Proposamenen aurkezpena: 2001eko uztailaren 19ko 14,30a arte Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2, beheko solairua, Iruña).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak; agiriek jatorrizkoak edo kautotutako kopiak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzeko ekitaldia: 2000ko uztailaren 31ko 11,00etan, Foruzaingo Zerbitzuko egoitzan (Fuente La Teja kalea z.g., Iruña).

Administrazio klausulen eta manu teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.a, 2, beheko solairua, Iruña).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita hamaikan.-Barne zuzendari nagusia, Alfredo González Echarren.

ESKAINTZA EKONOMIKOAREN EREDUA

Izen-deiturak:

NAN (edo Europako Batasuneko herritarrendako, antzeko agiria):

Helbidea:

Bere izenean edo .....(r)en ordezkari (ezabatu bidezko ez dena).

Prezioa:

Adierazten du administrazio klausula partikularren eta klausula teknikoen pleguak dazagutzala eta haiekin bat diharduela.

(Data eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: A0105777