62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

524/2001 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako diagnosirako tresneriaren erosketa kontratatzeko gastua baimendu (OB7/2001 lehiaketa) eta kontratazio espedienteari hasiera ematen dio.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako diagnosirako tresneriaren erosketa kontratatzeko (OB7/2001 lehiaketa).

Kontratuaren xedea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zentroetarako diagnosirako tresneriaren erosketa kontratatzea (OB7/2001 lehiaketa).

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

Lizitazio prezioa: 31.000.000 pezeta (hogeita hamaika milioi), 186.313,75 euro, BEZa barne. Gastua honela banatua dago:

1 Barne Medikuntza LIZARRAKO OSPITALEA Bideogastroskopioa 3.000.000 1

Digestio Ap BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEA Bideogastroskopioa 2.300.000 1

Barne Medikuntza LIZARRAKO OSPITALEA Bideokolonoskopioa 3.200.000 1

Digestio Ap BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEA Bideokolonoskopioa 2.500.000 1

Digestio Ap BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEA Bideoduodenoskopioa 2.600.000 1

Anbulatorioa SOLTXAGA JENERALA ANBULATORIOA Nasofarin golaringoskopioa 1.000.000 1

2 Ginekologia TAFALLAKO E.L.Z. Histeroskopioa 2.500.000 1

Operazio gelak LIZARRAKO OSPITALEA Artroskopiako dorrea 4.700.000 1

Ginekologia LIZARRAKO OSPITALEA Laparoskopiako dorrea 4.900.000 1

3 Digestio Ap BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEA Elektrokoagulazioko iturria 800.000 1

Anbulatorioko Kirurgia Larria BIDEKO AMA BIRJINA OSPITALEA Elektrobisturia 1.500.000 1

Dermatologia CCI Elektrokoagulagailua 2.000.000 2

Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguan ageri direnak.

Proposamenak aurkezteko epea: lizitazio iragarki hau argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita zazpi egun natural igaro arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna: lizitazio iragarkiko epea amaitu eta hamabost egun igarota, 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude Interneten (http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39, 948- 428800 telefonoa, 428894 faxa).

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren seian.-Osasun- bidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0104631