62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Jarduera sailkatua

Abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean (1989-12-15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (1990-03-02ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udaleko bulegoetan ikusgai egonen dela 15 egunez ondotik zehazten den instalazioari buruzko espedientea eta epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak egiten ahal direla.

Eskatzailea: Sánchez Echave, Francisco Javier. Jarduera: fruta eta barazkien biltegia. Tokia: La Barrena industrialdea, 8-A lurzatia (025/01).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta bateko maiatzaren hiruan. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0104785