62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A P A R R O S O

"Igerileku estalia Caparroson" proiektuaren obrak egitea kontratatzeko lehiaketa

Caparrosoko Udalak, bi mila eta bateko maiatzaren hamaikan egindako osoko bilkura berezian, kontratazio espediente hau onetsi zuen:

Kontratuaren xedea: Igerileku estaliaren proiektua gauzatzea.

Adjudikazio bidea eta prozedura: lehiaketa irekia.

Kontrataren aurrekontua: 279.250.514 pezeta (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: 5.585.010 pezeta.

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren % 4.

Enpresarien sailkapena: C taldea, 09 azpitaldea, E kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Caparrosoko Udalaren Erregistro Orokorrean, goizeko hamaika eta erdietatik ordu bata arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaletan.

Proposamenak noiz irekiko diren: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean.

Proiektu teknikoa eta administrazio klausulen plegua interesatuen eskura daude, informazioa eta agiriak lortzeko, Copia kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13, Iruñea) eta Udalaren Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan.

Caparroson, bi mila eta bateko maiatzaren hamabian. Alkate udalburua, Pedro Tabar Oneca.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak

Herria

N.A.N zenbakia

Bere izenean edo ...... ordezkatuz (dagokiona).

"Igerileku estalia Caparroson" proiektuko obrak esleitzeko lehiaketaren berri izanik, konpromisoa hartzen dut horiek guztiak egiteko, aipatu agiriei hertsiki loturik, ...... pezetaren truke (letratan), BEZa barne.

Tokia, data eta sinadura

Iragarkiaren kodea: A0104984