62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia. San Jorge eta Ave María I.P.etan fatxadak eraberritzeko obrak

Iruñeko alkatetzak 2001eko maiatzaren 4an eman ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da, San Jorge eta Ave María I.P.etan fatxadak eraberritzeko obren proiektua kontratatzeko, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: San Jorge eta Ave María I.P.etan fatxadak eraberritzeko obrak.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta ohiko tramitazioa.

Enpresarien sailkapena: C taldea, 4 azpitaldea, d kategoria; I taldea, 9 azpitaldea, a kategoria.

Aurrekontua: 88.635.163 pezeta (jakingarri gisa, 532.708,06 euro), BEZa barne.

Egiteko epea: obrak gehienez ere bost hilabetetan bukatu behar dira.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Iruñeko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Proposamen ekonomikoak lizitazioaren iragarkian aipatzen diren egunean eta tokian irekiko dira, jendaurrean.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan, Merkatuko karrika, 11-3.ean.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena

N.A.N.

Bizilekua

Helbidea

Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako

Bere izenean ez bada, hau ordezkatuz: ..........., helbidea: ..............., I.F.Z.: ............., telefonoa: .........., fax zenbakia: ...........

San Jorge eta Ave María I.P.etan fatxadak eraberritzeko obrak esleitu, zuzendu eta egiteko proiektuaren, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri dut, eta haiek osorik gauzatzeko hitza ematen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz.

Eskaintza: ........... pezeta (letratan).

Egiteko epea, gehienez ere ........... egun (letratan); garantiaren epea: ........ urte (letratan).

(Eguna, sinadura eta entitatearen ikurra)

Iragarkiaren kodea: A0104982