62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko dokumentalista eta liburutegiko laguntzaile lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzekoa

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2001eko apirilaren 23an eginiko bilkuran, hurrengo erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehena.-Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko liburutegiko dokumentalista eta liburutegiko laguntzailea izateko lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia onestea. Haien hautapena ondoren aipatzen diren oinarriekin bat eginen da.

Bigarrena.-"Parlamentuko Aldizkari Ofizial"ean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2001eko apirilaren 25ean.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués

DEIALDIA, NAFARROAKO PARLAMENTUAREN ZERBITZUKO DOKUMENTALISTA ETA LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILE LANPOSTU BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETAREN BITARTEZ BETETZEKOA

Deialdi honentan ondoko hauek izanen dira

O I N A R R I A K

1. oinarria.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko dokumentalista eta liburutegiko laguntzaile lanpostu huts bat lekualdatze-lehiaketa bitartez betetzea.

1.2. Deialdi honen bidez izendatutako izangaiak Biltzarreko funtzionarioentzat -teknikoari kidegoko teknikari diplomadunen eskalakoentzat, hain zuzen- ezarritako eginkizunak bete beharko ditu, eta horien eskubide eta betebeharrak izango; zehazki, Nafarroako Parlamentuan lanpostu horri ezarri zaizkion hurrengo zereginak izango ditu: dokumentazioa edo informazioa sortu, batu, bildu, aztertu, berreskuratu eta zabaltzea; informazioa erabiltzeko teknologiak, agertzen diren euskarrietan agertzen direla, garatu eta kudeatzea; artxiboak eta liburutegiak katalogatu eta kudeatzea, eta Nafarroako Parlamentuko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio zerbitzuburuak edo Biltzarreko beste unitate administratibo edo organo batek, lanpostu hori menpeko badu, eslei diezazkiokeen antzeko zereginak, dokumentalistaren jakintza arlokoak baldin badira.

1.3. Lanpostua egungo lanpostuen sailkapeneko B mailari dagozkion lansariez hornituko da; bateraezintasuneko osagarria gehituko zaio, % 35, eta lanpostu osagarria, % 5, indarra duten xedapenekin bat.

1.4. Lanaldia goiz eta arratsaldeko ordutegian eginen da, baina Parlamentuko organo eskudunek edozein unetan alda dezakete.

1.5. Deialdi honetako lanpostu kopuruari geroago beste zenbait gehitzen ahalko zaizkio; alegia, epaimahai kalifikatzaileak lehiakideen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, deialdia egin duen organoari igortzen dion egunean hutsik daudenak.

2. oinarria.-Hautagaien betebeharrak.

2.1. Nafarroako Parlamentuko Langileriaren Estatutuko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, lanpostu horiek lekualdatze-lehiaketaren bidez beteko dira. Lehiaketa horretan parte hartu ahal izanen dute jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian dauden Nafarroako Parlamentuko, Kontuen Ganbarako eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioek, betiere eskabideak aurkezteko epea amaitzean honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) B mailako funtzionarioa izatea.

b) Unibersitateko diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko, edo haien baliokidea den tituluaren jabe izatea.

c) Dokumentalista eta liburutegiko laguntzaile lanpostu baterako izendatua izatea.

2.2. Aurreko baldintzak deialdi honen 3. oinarrian ezarritako epe eta eran egiaztatu beharko dira. Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hautapen prozesuak dirauen bitartean eta izendatu arte bete beharko direla ulertuko da.

3. oinarria.-Eskaerak.

3.1. Lekualdatze-lehiaketan parte hartu nahi dutenek behar den eskaera, eskabide gisa, deialdi honetan argitaratutako ereduari lotua, aurkeztu beharko dute, eta bertan ondoko hau azaldu:

a) Izen-deiturak, adina, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, helbidea eta, baldin badu, telefonoa, eta, halaber, deialdi honen 2. oinarrian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazten duen aitorpena; azken hori frogatzeko, ziurtagiriak erantsi beharko dira.

b) Alegatutako merezimenduen zerrenda ordenatua, I. eraskinean aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuak, eta berauen egiaztagiriak, behar bezala kautotuak.

3.2. Eskabideak Nafarroako Parlamentuko Lehendakariari igorriko zaizkio, eta lanegun eta egun eta ordu baliodunetan aurkeztuko dira Parlamentuko erregistro nagusian, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria.-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, Parlamentuko lehendakariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.2. Interesatuek egoki deritzeten erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren aurka, eta akatsik izan bada horiek zuzendu, betiere zerrenda hori Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun naturaleko epean.

4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, Parlamentuko lehendakariak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazten duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4.4. Erreklamazioak egiteko epea iraganik eta horiek ebatzita, Parlamentuko lehendakariak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Hautagai bakarra ere onartuko ez balitz, lehiaketa eman gabe utziko litzateke.

4.5. Izangai bazterturik ez badago zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

5. oinarria.-Epaimahai kalifikatzailearen osaketa, eraketa eta jarduketa.

5.1. Hona hemen merezimendu lehiaketa epaitu behar duen epaimahaiko kideak:

Mahaiburua: José María Aierdi Fernández de Barrena jauna, Nafarroako Parlamentuko Mahaiko bigarren idazkaria.

Ordezkoa: Amelia Salanueva Murguialday andrea, Nafarroako Parlamentuko Mahaiko lehenengo idazkariordea.

Mahaikideak:

1. Luis Javier Fortún Pérez de Ciriza jauna, Nafarroako Parlamentuko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zerbitzuko burua. Bera arituko da idazkari.

Ordezkoa: Carlos J. Gil Martínez jauna, Prentsa, Protokolo eta Argitalpen Zerbitzuko burua.

2. Araceli Iturri Villanueva andrea, Langileen Batzordeak izendatu baitu.

Ordezkoa: María Victoria Larrañeta Lizarrondo andrea, Langileen Batzordeak izendatu baitu.

5.2. Epaimahai kalifikatzailea izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitara eman ondoko bost egunetako epean eratu beharko da.

Horretarako, kideen gehiengoak bertan egon beharko du.

5.3. Jardun ahal izateko, kideen gehiengoak bertan egon beharko du.

5.4. Deialdi honen oinarriak ulertu edo aplikatzean sor daitezkeen zalantzak edo erreklamazioak epaimahaiak ebatziko ditu, bai eta oinarrietan aurreikusita ez dauden kasuetan egin beharrekoa ere.

5.5. Epaimahaiak behar dituen kanpoko aholkularitza izan dezake alegaturiko merezimenduak neurtzeko, bai eta merezimenduen baremoa bera ere argitzeko.

6. oinarria.-Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen I. eraskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu epaimahaiak.

6.3. Lehiakideen puntuazioetan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Horrela ere berdinketak irauten baldin badu, lehiakide zaharrenaren alde ebatziko da.

6.4. Merezimenduak kalifikatu ondoren, epaimahaiak partaideek lorturiko puntuazioak paratuko ditu Nafarroako Parlamentuko iragarki oholean, eta bost eguneko epea irekiko du interesatuek beren eskubidearen mesedetan balorazio horri buruz komeni zaiena alega dezaten.

6.5. Epaimahaiak ezin izanen du, inola ere, alegatu eta agirien bidez frogatu ez den merezimendurik baloratu, ez eta atal bakoitzean zehaztu gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

7. oinarria.-Gainditu dutenen zerrenda ordenatua eta lanpostuaren esleipena.

7.1. Epaimahaiak izangai guztien kalifikazioa emanen du eta izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa, igorriko dio Nafarroako Parlamentuko Mahaiari. Horrek, hala behar iza-nez gero, hasieran deitutako lanpostu kopurua handitzeko behar den erabakia hartu eta zerrenda hori Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

7.2. Biltzarreko Mahaiak puntuaziorik altuena lortu duen izangaiari emanen dio lanpostua, eta haren izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin aginduko du.

8. oinarria.-Jabetza hartzea.

8.1. Izangaiak izendatu eta hamar egun naturaleko epearen barruan hartu beharko du lanpostua, izendapenari buruzko erabakia jakinarazten zaionetik hasita.

8.2. Aipatu epean eta aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duen lehiakideak lehiaketaren jardunetatik sortutako eskubideei uko egiten diela hartuko da, eta, hala izanik, aurreko oinarrian adierazi zerrendan hurrengoak diren izangaiekin beteko da lanpostua.

9. oinarria.-Agiriak hartzea.

9.1. Aurkezturiko agiriak erretiratzen ahalko dituzte izangaiek, baldin eta aldez aurretik horretarako eskaera espresa egiten badute, non eta erreklamazio edo errekurtsorik aurkeztu ez den. Eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da; epe hori kontatzen hasiko da izendapena Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabete igaro direnean.

9.2. Aurkezturiko agiriak erretiratu gabe aurreko idatz-zatian aipaturiko epea igaro ondoren, izangaiak horiek berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, hark galdu eginen du horretarako eskubidea, eta erretiratu gabeko agiriak suntsitu eginen dira.

9.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak itzultzen ahalko zaizkio erreklamazio edo errekurtsoaren izapidatzeak posible egiten duenean.

10. oinarria.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, deialdi honetako oinarrien, izendatzeko erabakiaren eta Parlamentuko Mahaiak deialdi hau dela-eta hartzen dituen gainerako erabakien aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, Biltzarreko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitara eman eta, biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, erabakia argitara eman edo jakinarazi eta, biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean.

10.2. Parlamentuko lehendakariak edo epaimahai kalifikatzaileak deialdi hau aplikatzeko gauzatzen dituzten gainerako egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Parlamentuko Mahaiari zuzendua, egintza edo erabakia argitara eman edo jakinarazi eta, biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak:

1.-Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, deialdian eskaintzen diren lanpostuak bezalakoetan aritu izana: puntu bat urte bakoitzeko.

2.-Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, deialdian eskaintzen diren lanpostuak bezalakoetan aritu izana: 0,75 puntu urte bakoitzeko.

3.-Edozein administrazio publikotan, langile finko gisa, arestikoak ez beste lanpostuetan aritu izana: 0,25 puntu urte bakoitzeko.

4.-Edozein administrazio publikotan, aldi baterako langile gisa, arestikoak ez beste lanpostuetan: 0,20 puntu urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

2. a) Idatz-zati honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Lanaldi ez osoz emandako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

4. Deialdia argitaratu ondoren emandako zerbitzuak ez dira baloratuko.

5. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den aldietako zerbitzuak, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietakoak, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan eman izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1.-Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekitaldietan parte hartu izana: 0,10 puntu kreditu akademiko edo haren baliokideko (10 ikastordu), eta, gehienez ere, 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko prestakuntza ekitaldien ikastordu zatikiak hainbanatuko dira.

2. Ikastorduen iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak kreditu batekoak izanen bailiran baloratuko dira.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriak 12 kreditukoak bailiran baloratuko dira.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, Administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekitaldietan parte hartzea puntuazio berarekin puntuatuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

2.-Kongresu edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztu izana, beka jasotako edo sarituriko zientzia edo ikerketa lanak egitea, aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea eta argitaratutako itzulpenak: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, Estatu edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3.-Sektore publikoan prestakuntza ekitaldiak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartu izana: gehienez ere, puntu bat. Epaimahaiak baloratuko du horien iraupenaren arabera.

b) Idatz-zati osoko oharrak:

1. Deialdiko lanpostuarekin zerikusirik duten merezimenduak bakarrik baloratuko dira idatz-zati honen barruan.

2. b) Idatz-zati honetako gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da.

II. ERANSKINA

Izen-deiturak: ..................., adina: ........., NAN zenbakia: ..........., helbidea (kalea, zenbakia, solairua eta posta kodea): ...................., telefono zk.: ..............

AZALTZEN DUT:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren 2001eko apirilaren 23ko erabakiaren berri izan dut; haren bidez, dokumentalista eta liburutegiko laguntzailea izateko lanpostu bat betetzeko lekualdatze lehiaketarako dei egin da, eta lehiaketa horretan parte hartu nahi dut.

Deialdiko 2. oinarrian eskatzen diren betebeharreko baldintza guztiak betetzen ditut eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean.

Horiek horrela,

Eskatzen dut:

Eskaera honetan aipatzen den lekualdatze-lehiaketan onartua izatea. Deialdian eskatutako agiriak eta alegatzen ditudan merezimenduen egiaztagiriak gaineratu ditut.

Iruñean, 2001eko .............(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0104981