62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

"Iruñeko Hiria" Energia arloko I. Lehiaketa eta "Iruñeko Hiria" Energia arloko Sariaren lehen ekitaldia. Deialdien eta oinarrien onespena

Ingurugiro eta Osasun zinegotzi delegatuak 2001eko apirilaren 27an emandako ebazpenaren bitartez (18/MA) onetsi dira "Iruñeko Hiria" Energia arloko I. Lehiaketarako deialdia eta oinarriak. Lehiaketaren xedea da energia berriztagarrien garapen eta aplikaziorako joera sustatzea.

Halaber, Ingurugiro eta Osasun zinegotzi delegatuak 2001eko apirilaren 27an emandako ebazpenaren bitartez (19/MA) onetsi dira "Iruñeko Hiria" Energia arloko Sariaren lehen ekitaldirako deialdia eta oinarriak. Sariaren xedea da energia berriztagarri eta garbietan oinarritatutako proiektuak abian jartzen eta aplikatzen nabarmendu diren pertsona, enpresa, auzo elkarte edo erakunde eredugarrien ibilbide edo proiektuak goraipatzea.

Oinarriak interesatuen eskura daude, Iruñeko Udalaren Energia Agentzian (kale Nagusia, 20).

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren lauan. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0104775