62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Lurraren gaineko kontribuzioko karga-tasak zuzendurik

Berriozarko Udalak, 2001eko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Udal honek, 2000eko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, 2001. urterako lurraren gaineko kontribuzioko karga-tasak onetsi zituen. Ikusirik haietan ehunenak zehazteari buruzko txostena, kontu-hartzailetzak emana, erabaki da:

Lehendabizi.-Behin betikoz onestea lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek, 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izanen dituztenak:

-% 0,339 hirilurreko unitateetarako.

-% 0,5928 landalurreko unitateetarako.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, bi mila eta bateko apirilaren hogeita zazpian. Alkatea, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: a0104670