62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z O A I N

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, aditzera ematen da 15 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Lizoaingo Udalaren bulegoetan, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartu nahi ez dituztela espreski adieraz dezaten.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: ibarreko kontzeju zahar guztiak, egun desagertuak, eta Nafarroako Gobernuak Lizoainibarren duen ondarea.

Lizoainen, bi mila eta bateko martxoaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, Andrés Vidador Oses.

Iragarkiaren kodea: A0103447