62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

455/2001 EBAZPENA, apirilaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Jesús Ederra Miranda andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. atalak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du eskumena unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Jesús Ederra Miranda andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko funtzionarioa, Alde Zaharreko Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren seian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0104203