62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 5ean emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-6280 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Francisco Gallego Sáez de Maturana jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 27an agindutako premiamendu probidentziaren aurka (35374/99 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Iruñean, bi milako abenduaren bostean.

Jasotzat ematen da 00-6280 gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Gallego Sáez de Maturana jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 27an agindutako premiamendu probidentziaren aurka (35374/99 udal espedientea).

Egindako hutsa ikusirik, errekerimendua egiten zaio errekurtsogile Gallego Sáez de Maturana jaunari, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, ondotik aipatzen direnak eginez:

Auzitegi honetako Idazkaritzara etor dadin, errekurtsoaren idatzia sinatzera.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean; haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 2an emandako 2.172 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 00-2923 gora jotzeko errekurtsoa dela eta eman da; Jorge Sánchez Valverde Amatriáin jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 13an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (22103/97 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.172 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren bederatzian

Aztertu dugu 00-2923 gora jotzeko errekurtsoa, Jorge Sánchez Valverde Amatriáin jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko irailaren 13an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (22103/97 udal espedientea).

Egitezko aurrekariak.

1. Errekurtsogileak instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 16.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko...".

Hori guztia dela eta, Auzitegiak

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 13an emandako 2.336 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 00-1363 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Eliseo López López jaunak jarri du errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko azaroaren 30ean eta 2000ko martxoaren 13an agindu zituen bi bahitura-dilijentzien aurka (11989/97 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.336 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abenduaren hamahiruan.

00-1363 eta 00-4475 gora jotzeko errekurtsoetako espedienteen artean lotura zuzena dagoela ikusi dugu; biak Eliseo López López jaunak aurkeztu zituen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko azaroaren 30ean eta 2000ko martxoaren 13an agindu zituen bi bahitura-dilijentzien aurka (11989/97 udal espedientea).

Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko martxoaren 1ean, Eliseo López López jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 1999ko azaroaren 30ean agindu zuen bahitura dilijentziaren aurka (11989/97 udal espedientea); errekurtso hori 00-1363 zenbakiarekin tramitatu zen Auzitegi honetan.

2. 2000ko uztailaren 19an, Eliseo López López jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko martxoaren 13an agindu zuen bahitura dilijentziaren aurka (11989/97 udal espedientea); errekurtso hori 00-4475 zenbakiarekin tramitatu zen Auzitegi honetan.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Auzitegi honek, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 14. artikuluari jarraituz -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz-, aurkezturiko gora jotzeko bi errekurtsoen arteko lotura ikusirik, prozeduraren edozein unetan erabaki dezake errekurtsoak metatzea, haien artean lotura zuzena baldin badago.

Erabaki du: Ebazpen probidentzia honen hasieran aipaturiko gora jotzeko bi errekurtsoak, aipaturiko jaunak aurkeztutakoak, meta daitezen ezartzea; biak ebazpen bakar batez erabakiko dira.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko urtarrilaren 22an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 01-0337 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; María Amaya San Gil Sorbet andreak jarri du errekurtso hori, trafiko isun baten munta erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamendu probidentziaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen organo beraren ebazpenaren aurka (440056/99 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian.

Jasotzat ematen da 01-0337 gora jotzeko errekurtsoa, María Amaya San Gil Sorbet andreak aurkeztutakoa Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko abenduaren 22an emandako ebazpenaren aurka; ebazpen haren bitartez, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko agindutako premiamenduzko probidentziaren aurkako errekurtsoa ezetsi zen (440056/99 udal espedientea)

Egindako hutsa ikusirik, errekurtsogileak ez baitu errekurtsoa sinatu (bestek aginduta sinaturik ageri da), San Gil Sorbet andreari errekerimendua egiten zaio hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, ondotik aipatzen direnak eginez:

-Auzitegi honetako idazkaritzara etorri eta errekurtsoko idatzia sinatzera.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 9an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 01-0607 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; José María Napal Anaut jaunak jarri du errekurtsoa, zirkulazio-arauak hausteagatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udalak emandako ebazpenaren aurka (34798/00 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bederatzian.

Jasotzat ematen da 01-0607 gora jotzeko errekurtsoa, José María Napal Anaut jaunak aurkeztutakoa zirkulazio-arauak hausteagatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udalak emandako ebazpenaren aurka (34798/00 udal espedientea).

Egindako hutsez oharturik, errekerimendua egiten zaio errekurtsogile José María Napal Anaut jaunari, hamar egun balioduneko epean, probidentzia honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, ondotik aipatzen ditugunak eginez:

1. Auzitegi honetara igor dezan aurkatzen duen ebazpen edo erabakia (34798/00 udal espedientea).

2. Idatziz eman dezan jakinarazpenetarako zein helbide erabiltzea nahi duen.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 19an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-6567 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Víctor Echaide Goñi jaunak jarri du errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak emandako jakinarazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

00-6567 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian

Jasotzat ematen dugu Víctor Echaide Goñi jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak emandako jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekerimendua egin zaio errekurtsogileari hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak ekarriz:

Agentzia Exekutiboaren zein jakinarazpen aurkatzen duen (20560 udal espedientea).

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 8an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-5840 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Miren Nekane Hualde Alfaro andreak jarri du errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Agentzia Exekutiboak eginiko jakinarazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

00-5840 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi milako azaroaren zortzian

Jasotzat ematen da Miren Nekane Hualde Alfaro andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Agentzia Exekutiboak eginiko jakinarazpenaren aurka aurkeztutakoa

Errekerimendua egin zaio errekurtsogileari hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak ekarriz:

-Agentzia Exekutiboaren zein jakinarazpen aurkatzen duen (16642/99 udal espedientea).

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 19an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-6512 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Cándida Romero andreak jarri du errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak eginiko jakinarazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

00-6512 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian

Jasotzat ematen da Cándida Romero López andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Agentzia Exekutiboak eginiko jakinarazpenaren aurka aurkeztutakoa.

Errekerimendua egin zaio errekurtsogileari hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak ekarriz:

-Agentzia Exekutiboaren zein jakinarazpen aurkatzen duen.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 19an emandako 2.370 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 00-3783 eta 00-3784 gora jotzeko errekurtsoak direla-eta eman da; Cipriano Martín Razquin Urmeneta jaunak jarri ditu errekurtsoak: lehenbizikoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 18an agindutako bahitura dilijentziaren aurka (5426/99 udal espedientea); bigarrena dirubiltzaile exekutiboa horrek 2000ko apirilaren 10ean agindutako bahitura probidentziaren aurka (5426/99 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

" 2.370 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako abenduaren hemeretzian

Lotura zuzena dago 00-3783 eta 00-3784 gora jotzeko errekurtsoetako espedienteen artean. Cipriano Martín Razquin Urmeneta jaunak aurkeztu zituen biak: lehenbizikoa Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 18an agindutako bahitura dilijentziaren aurka (5426/99 udal espedientea); bigarrena dirubiltzaile exekutiboa horrek 2000ko apirilaren 10ean agindutako bahitura probidentziaren aurka (5426/99 udal espedientea).

Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko ekainaren 19an, Cipriano Razquín Urmeneta jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 18an agindutako bahitura dilijentziaren aurka (5426/99 udal espedientea); errekurtso hori 00-3783 zenbakiarekin tramitatu zen Auzitegi honetan.

2. 2000ko ekainaren 19an, Cipriano Razquín Urmeneta jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko apirilaren 10ean agindutako bahitura probidentziaren aurka (5426/99 udal espedientea); errekurtso hori 00-3874 zenbakiarekin tramitatu zen Auzitegi honetan.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Auzitegi honek, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 14. artikuluari jarraituz -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz-, aurkezturiko gora jotzeko bi errekurtsoen arteko lotura ikusirik, prozeduraren edozein unetan erabaki dezake errekurtsoak metatzea, haien artean lotura zuzena baldin badago.

Erabaki du: Ebazpen probidentzia honen hasieran aipaturiko gora jotzeko bi errekurtsoak, aipaturiko jaunak aurkeztutakoak, meta daitezen ezartzea; biak ebazpen bakar batez erabakiko dira.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 7an emandako 185 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 00-6238 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Francisco Javier Goñi Cía jaunak jarri du errekurtso hori, trafiko isun baten munta erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 27an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (540574/99 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

" 185 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren zazpian.

00-6238 gora jotzeko errekurtsoa aztertu dugu; Francisco Javier Goñi Cía jaunak aurkeztu zuen errekurtso hori trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 27an agindutako premiamendu probidentziaren aurka (540574/99 udal espedientea).

Egitezko aurrekariak.

1. Errekurtsogileak instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 16.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko...".

Hori guztia dela eta, Auzitegiak

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko urriaren 24an emandako 2.055 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 00-1362 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Eduardo Ibiricu Urriza jaunak jarri du errekurtsoa, trafiko isun batzuen munta erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Exekutiboaren atalburuak agindutako bahitura dilijentziaren aurka (24712/95, 11762/96 eta 6028/97 udal espedienteak). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.055 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi milako urriaren hogeita lauan.

00-1362 gora jotzeko errekurtsoa aztertu dugu; Eduardo Ibiricu Urriza jaunak aurkeztu zuen delako errekurtsoa, trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Dirubilketa Exekutiboaren atalburuak agindutako bahitura dilijentziaren aurka (24712/95, 11762/96 eta 6028/97 udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak.

Espedientea aztertuta, hona ondorioak:

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idatziarekin batera, aurkaturiko egintza gisa, 45.800 pezetara bitarte "soldatak, lansariak eta pentsioak bahitzeko" dilijentziaren fotokopia erantsi zuen. Fotokopia horretan ez da dilijentziaren data ageri.

2. Iruñeko Udalak, administrazio espedientea igortzerakoan, dilijentzia bat ere igorri zuen, 1998ko uztailaren 3koa, non agintzen baitu 1187/1998 PFEZaren likidaziotik itzuli beharreko zenbatekoa bahitzeko, hain zuzen ere 7.708 pezeta bahitu behar ziren.

3. Udalak jasotako dilijentzia eta errekurtsoan ageri dena bat ez datozenez, ekainaren 5eko probidentziaz azken hori eskatu zitzaion Iruñeko Udalari. Udalak beste bahitura-dilijentzia bat igorri zigun, oraingoan 30.402 pezetakoa, 2000ko maiatzaren 29koa, eta "zerga itzulketak, dirulaguntzak..." bahitzea xede zuena.

4. Iruñeko Udalak igorritako bahitura dilijentzietako bakarra ere ez dator bat errekurtsogileak aurkaturiko egintza gisa aurkezturikoarekin. Errekurtso hau ebazteko, beharrezkoa da Iruñeko Udalari eskatzea probidentzia honetako xedapen atalean zehaztu ditugun agiriak emateko.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Uztailaren 2ko 2/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko II. kapituluari idazkera berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuko 18.1 artikuluaren arabera, Nafarroako Administrazio Auzitegiak aurkatzen diren egintzak edo erabakiak eman dituen entitateari eta Nafarroako Gobernuko egoitzei errekurtsoak ebazteko behar diren aurrekariak, txosten teknikoak edo jarduketak eska dakizkioke.

Azaldutakoa dela eta, Auzitegiak, hobeki epaitu ahal izateko:

Erabaki du: Errekerimendua egitea Iruñeko Udalari, hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, Auzitegi honetara ondoko agiriak igor ditzan:

1. "Soldatak, lansariak eta pentsioak bahitzeko" 45.800 pezetako bahitura dilijentziatu osoaren kopia, hain zuzen ere errekurtsogileak bere idatzian erantsi zuen fotokopiari dagokiona.

2. 45.800 pezetako kopurua zein kontzepturi edo kontzeptuei dagokien, haien ziurtagiria.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 4an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-6255 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Isabel Eraso Munárriz andreak jarri du errekurtso hori, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzearen aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

00-6255 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi milako abenduaren lauan.

Jasotzat ematen da Isabel Eraso Munárriz andreak aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoa, diru kopuru bat betearazpenaren bidetik erreklamatzeari buruzkoa.

Errekerimendua egin zaio errekurtsogileari hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak ekarriz:

-Agentzia Exekutiboaren zein jakinarazpen aurkatzen duen.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 14an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-6423 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; José Manuel González del Río jaunak jarri du errekurtso hori, zirkulazio-arauak hausteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

00-6423 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi milako abenduaren hamalauan

Jasotzat ematen da José Manuel González del Río jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, zirkulazio-arauak hausteagatik Iruñeko Udalak emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa.

Errekerimendua egin zaio errekurtsogileari hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak ekarriz:

-Aurkatzen duen ebazpen edo erabakia.

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko abenduaren 26an emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 00-6600 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Eduardo José Simón Liberal jaunak jarri du errekurtsoa, betearazpenaren bideko erreklamazio bati buruzko bahitura- jakinarazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

00-6600 gora jotzeko errekurtsoa

Iruñean, bi milako abenduaren hogeita seian

Jasotzat ematen da Eduardo José Simón Liberal jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, betearazpenaren bideko erreklamazio bati buruzko bahitura-jakinarazpenaren aurkakoa.

Errekerimendua egin zaio errekurtsogileari hamar egun balioduneko epean, probidentzia hau jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita, egindako hutsak zuzen ditzan, Auzitegi honetara ondoko agiriak ekarriz:

-Bahitura agindu zuen entitateak agertzen duen bahitura-jakinarazpena (190866/99 udal espedientea).

Hori guztia maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 11. eta 12.1 artikuluetan ezarritakoaren babesean, haren bitartez testu berria ematen baitzaio urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduari. Errekurtsogileari ohartarazi zaio aipatu epean egiten ez badu jarduketak artxibatzeko agindua eman eginen dela.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 15ean emandako probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; probidentzia hori 01-0730 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Ignacio Lima Zabalegui jaunak jarri du errekurtsoa, eta 2001eko otsailaren 10ean sartu zen Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia

Mahaiburua: Don Roberto Rubio Torrano.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabostean.

Jasotzat ematen da Ignacio Lima Zabalegui jaunak aurkezturiko idatzia, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean 2001eko otsailaren 10ean sartu eta Auzitegi honek 01-0730 zenbakiarekin erregistratu zuena.

Aurkezteko lekua dela-eta akats bat izan denez, aipatu idatzia Trafikoko Zuzendaritza Nagusira igorri behar da, han behar den tramitazioa eman diezaioten.

Probidentzia hau interesdunari jakinarazi behar zaio, ezagut dezan eta gainerako eraginak izan ditzan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak agindu eta sinatu du, Ziurtatu dut".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2001eko otsailaren 2an emandako 158 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 00-5561 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; Ignacio Simón Liberal jaunak jarri du errekurtso hori, trafiko isun baten munta erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 27an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (38799/99 udal espedientea). Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"158 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Andrés Ciordia Segura jauna

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren bian.

00-5561 gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu dugu; Ignacio Simón Liberal jaunak aurkeztu zuen errekurtso hori, trafiko isun baten munta erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 27an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (38799/99 udal espedientea).

Egitezko aurrekariak.

1. Errekurtsogileak instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko 16.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraituz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emaniko testua erabiliz.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra. Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko...".

Hori guztia dela eta, Auzitegiak

Erabaki du: Errekurtsogileak proposaturiko agiri-froga bidezkoa dela deklaratzea, eta hori gauzatzeko bai errekurtsoarekin batera aurkeztutako agiriak, bai Iruñeko Udalak igorritako administrazio espedientea osatzen dutenak kopiatutzat ematea.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2000ko azaroaren 24an emandako 2.268 ebazpen probidentzia errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen probidentzia hori 99-2053 gora jotzeko errekurtsoa dela-eta eman da; José Luis Barbarin Avinzano jaunak, ICB Rehabilitación Promoción Construcción, S.L.ren" izenean eta hura ordezkatuz, jarri du errekurtso hori, etxebizitza batzuetan erreforma egiteko lizentzia ukatzeko Iruñeko Udaleko Plangintza Alorreko zinegotzi eskuordeak 1999ko otsailaren 22an emandako ebazpenaren aurka. Hona haren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.268 ebazpen probidentzia

Mahaiburua: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita lauan

99-2053 gora jotzeko errekurtsoaren espedientea aztertu dugu; José Luis Barbarin Avinzano jaunak aurkeztu du errekurtso hori, ICB Rehabilitación Promoción Construcción, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz, etxebizitza batzuetan erreforma egiteko lizentzia ukatzeko Iruñeko Udaleko Plangintza Alorreko zinegotzi eskuordeak 1999ko otsailaren 22an emandako ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak.

1. Errekurtsogileak, errekurtsoaren idatzian eta martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren 16.2 artikuluan xedatuari jarraituz -foru dekretu horrek testu berria eman zion uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamenduko II. kapituluari-, instrukziorako dilijentziak egitea proposatu zuen, eta haietaz baliatu nahi du.

2. Auzitegi honek, bere buruaren 1999ko ekainaren 29ko probidentziaren bitartez eta aipatu dekretuko 12.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz, hilabeteko epea eman zion aipatu udalari txostena edo alegazioen idatzia aurkeztu ahal izateko; udalak txosten hori igorri zuen, baina ez zuen inolako frogarik proposatu.

Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra. Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan ezarritakoaren indarrez, "ofizioz nahiz alde batek eskaturik, ebazpena emateko hertsiki beharrezko jotzen duenean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak frogako epe bat ireki ahal izanen du, ez hogeita hamar egun baino gehiagokoa, ez hamar baino gutxiagokoa ere, egoki jotzen diren frogak egin ahal izateko...".

Hori guztia dela eta, Auzitegiak

Erabaki du: Proposatutako agiri-frogak ez duela tokirik, ez baita beharrezkoa ebazpena emateko.

Alboan adierazi diren jaun-andreek agindu eta sinatu dute. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut.-María Carmen Lorente, idazkaria".

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hogeita bian.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: