62. ALDIZKARIA - 2001eko maiatzaren 21a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OHARRA, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak emana, Bargota II aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko Behin betiko Erabakiaren onespena aditzera emateko.

Bargota II aldeko Lurzati Berrantolamenduan interesatuak direnei, haren onura publikoa apirilaren 29ko 188/96 Foru Dekretuaren bidez deklaratu baitzen (Foru Dekretu hori urriaren 26ko 315/98 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen), adierazten zaie:

Lehenbizi.-Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak, 2001eko apirilaren 23an eman Ebazpenaren bidez, Bargota II aldeko Lurzati Berrantolamenduari buruzko Behin Betiko Erabakia onetsi zuen, behin-behineko Erabakian bidezko ziren aldaketak sartu ondoren. Aldaketa horiek 1994ko abenduaren 9ko Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko Foru Legeak 43. artikuluan zehaztutakoari jarraikiz eginiko Behin-behineko Erabakiaren inkestaren ondorioz sartu ziren. Halaber, Erabakia argitara ematea erabaki zen, aipatu Legearen 43. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Bigarren.-Lurzati Berrantolamendua egiteko Erabakia jendaurrean paratuko da Bargotako Udaletxean, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hirugarren.-Hilabeteko epe horretan gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean Nafarroako Gobernuari zuzendua, nork bere izenean edo beste batek ordezkatuta. Idazkian helbide bat adieraziko da bidezko jakinarazpenak egiteko. Ohartarazten da lurzati berrantolamenduari buruzko erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztea bidezkoa izanen dela baldin eta oinarriekin bat ez badator edo egiteko aginduriko formalitateak hautsi badira, aipatu Legearen 109. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

Iruñean, bi mila eta bateko apirilaren hogeita bostean.-Nekazari- tzako Egituren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rubio de Villanueva.

Iragarkiaren kodea: A0104491